Ekonomia Itunaren
Dibulgazioarekin konprometituak

Aurkezpena

Ad Concordiam izeneko elkartea erakunde pribatua eta irabazi-asmorik gabekoa da, Ekonomi Ituna sustatzeko eta hedatzeko sortua. Otsailaren 12ko 3/1988 Elkarteen Legea, ren babesean eratu zen, Eusko Legebiltzarrak onartua eta 2000ko Azaroaren 16an osatua. Elkarte honen bazkide sustatzaileak Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea dira.

Elkarte honen helburua fiskalitateari eta ogasun publikoari buruzko gaiak hedatzea eta ikastea da, Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden arautegi eta instituzio berezietatik eratorritako aldeei erreparatuz. Asmo hauek lortzeko, ekintza ugari garatzen ditu Elkarteak, hiritarren artean zein behar edo ardura zehatzak dituzten taldeen artean zabaltzeko. Elkarteko helburu diren arloetan ekintza haiek egiten dira, besteak beste, ikerketa eta monografiak, ikastaroak, mintegiak, erakusketak edo era askotako ekintza pedagogikoak edo dibulgaziozkoak antolatuz.