| Agenda

|
| Foru Arauen izaerari buruzko jardunaldiak Deustuko Unibertsitatean |
| Deustuko Unibertsitateak jardunaldi bat antolatuko du abenduaren 20an. Jardunaldia "BiscayLaw – Bizkaiko botere arauemailea maila askotako eta nazioz haraindiko testuinguruan" deritzon ikerketa proiektuari dagokio eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin harpidetuta duen urte askotarako hitzarmen markoa den BizkaiLaben esparruan sartzen da. Hitzarmen honen helbururik behinena "Lehentasunezko Arloak" terminoan zehazten diren esparru estrategiko jakin batzuetan Bizkaiko Lurralde Historikoan ezagutzaren transferentzia ekarriko duen oinarrizko ikerkuntza eta ikerkuntza aplikatuaren garapena da. Jardunaldietan ikertzaile aditu batzuek estatu barruan eta nazioartean kategoria arauemailea duen Foru Araua aztertuko dute.
Bilerako egitaraua |
|
| Uztailaren 28an ezagutuko da Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak % 45eko kredituari eta mini-opor fiskalei buruz emango duen epaia |
| Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak hainbat deuseztatze-errekurtsori buruzko epaia irakurriko du uztailaren 28an: batetik, C-474/09 P eta C-476/09 P arteko prozedura metatuetako errekurtsoei buruzkoa —Espainiak (Euskadiko Lurralde Historikoek) enpresa sortu berri batzuei aplikatu zien estatuko laguntzen (mini-opor fiskal izenarekin dira ezagunak) araubideei buruz Batzordeak hartutako erabakien aurkako errekurtsoak—; bestetik, C‑471/09 P eta C‑473/09 P arteko auzi metatuetako errekurtsoei buruzkoa —inbertsioen % 45aren gaineko zerga-kreditu bezala enpresei eman zitzaizkien estatuko laguntzei lotutako errekurtsoak—. Errekurtso horien guztien ahozko ikustaldia Auzitegiaren egoitza egin zen, Luxenburgon, maiatzaren 10ean.
Epai horren aurrekaririk hurbilena auzitegi berak mini-opor fiskalei buruz ekainaren 9an emandako epaia da, zeinaren bidez auzitegiak osorik ezetsi zituen foru aldundiek jarri zituzten deuseztatze-errekurtsoak. |
| 2011ko maiatzaren 10ean ahozko ikustaldia Luxenburgoko Auzitegian eta ekainaren 9an epaia |
| Foru Aldundia, Espainiako Erresuma, Eusko Jaurlaritza, Confebask, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberak, Europako Batzordea eta Errioxako Autonomia-erkidegoa deitu ditu Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak C-471/09 P-tik C-473/09 P-ra eta C-474/09 P-tik C-476/09 P-ra metatutako auzien gainean egingo den ahozko ikustaldira, Luxenburgoko Auzitegiaren egoitzan datorren maiatzaren 10ean, 09:30ean, izango dena.
Zitazioaren gaia euskal Erakundeek 2009ko irailaren 9an Auzitegi Orokorraren epaiaren aurka aurkeztutako kasazio-errekurtsoak dira. Epai horrek gaitziritzia eman zien 2001eko uztailaren 11n Europako Batzordeak hartutako erabaki baten aurka jarri ziren deuseztatzeko errekurtsoei. Aipatutako erabakiak adierazi zuenez, opor fiskal txikiak deituriko Estatu-laguntzak eta %45eko kreditu fiskala, inbertsio handientzat sortua, merkatu batuarekin bateraezinak dira.
Opor fiskalen inguruko azken ahozko ikustaldia martxoaren 10ean izan zen (C-465/09 P-tik C-470/09 P-ra metatutako auziak) eta hurrengoa bi hilabeteren buruan izango da. Prozesu judizialari amaiera emango dion epai-irakurketa egiteko ekainaren 9a jarri da. |
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>
|
| JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL |