| Foru Aldundia, Espainiako Erresuma, Eusko Jaurlaritza, Confebask, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberak, Europako Batzordea eta Errioxako Autonomia-erkidegoa deitu ditu Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak C-471/09 P-tik C-473/09 P-ra eta C-474/09 P-tik C-476/09 P-ra metatutako auzien gainean egingo den ahozko ikustaldira, Luxenburgoko Auzitegiaren egoitzan datorren maiatzaren 10ean, 09:30ean, izango dena. Zitazioaren gaia euskal Erakundeek 2009ko irailaren 9an Auzitegi Orokorraren epaiaren aurka aurkeztutako kasazio-errekurtsoak dira. Epai horrek gaitziritzia eman zien 2001eko uztailaren 11n Europako Batzordeak hartutako erabaki baten aurka jarri ziren deuseztatzeko errekurtsoei. Aipatutako erabakiak adierazi zuenez, opor fiskal txikiak deituriko Estatu-laguntzak eta %45eko kreditu fiskala, inbertsio handientzat sortua, merkatu batuarekin bateraezinak dira. Opor fiskalen inguruko azken ahozko ikustaldia martxoaren 10ean izan zen (C-465/09 P-tik C-470/09 P-ra metatutako auziak) eta hurrengoa bi hilabeteren buruan izango da. Prozesu judizialari amaiera emango dion epai-irakurketa egiteko ekainaren 9a jarri da. |
| 2011ko maiatzaren 10ean ahozko ikustaldia Luxenburgoko Auzitegian eta ekainaren 9an epaia |
