Uztailaren 28an ezagutuko da Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak % 45eko kredituari eta mini-opor fiskalei buruz emango duen epaia

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak hainbat deuseztatze-errekurtsori buruzko epaia irakurriko du uztailaren 28an: batetik, C-474/09 P eta C-476/09 P arteko prozedura metatuetako errekurtsoei buruzkoa —Espainiak (Euskadiko Lurralde Historikoek) enpresa sortu berri batzuei aplikatu zien estatuko laguntzen (mini-opor fiskal izenarekin dira ezagunak) araubideei buruz Batzordeak hartutako erabakien aurkako errekurtsoak—; bestetik, C‑471/09 P eta C‑473/09 P arteko auzi metatuetako errekurtsoei buruzkoa —inbertsioen % 45aren gaineko zerga-kreditu bezala enpresei eman zitzaizkien estatuko laguntzei lotutako errekurtsoak—. Errekurtso horien guztien ahozko ikustaldia Auzitegiaren egoitza egin zen, Luxenburgon, maiatzaren 10ean.

Epai horren aurrekaririk hurbilena auzitegi berak mini-opor fiskalei buruz ekainaren 9an emandako epaia da, zeinaren bidez auzitegiak osorik ezetsi zituen foru aldundiek jarri zituzten deuseztatze-errekurtsoak.