Foru Arauen izaerari buruzko jardunaldiak Deustuko Unibertsitatean

Deustuko Unibertsitateak jardunaldi bat antolatuko du abenduaren 20an. Jardunaldia  "BiscayLaw – Bizkaiko botere arauemailea maila askotako eta nazioz haraindiko testuinguruan"  deritzon ikerketa proiektuari dagokio eta  Bizkaiko Foru Aldundiarekin harpidetuta duen urte askotarako hitzarmen markoa den  BizkaiLaben esparruan sartzen da. Hitzarmen honen  helbururik behinena  "Lehentasunezko Arloak"  terminoan zehazten diren esparru estrategiko jakin batzuetan Bizkaiko Lurralde Historikoan ezagutzaren transferentzia ekarriko duen oinarrizko ikerkuntza eta ikerkuntza aplikatuaren garapena da. Jardunaldietan  ikertzaile aditu batzuek estatu barruan eta nazioartean kategoria arauemailea duen Foru Araua aztertuko dute. 

Bilerako  egitaraua