Albisteak

Albiste eta agendara harpidetzeko, sartu zure helbide elektronikoa:



Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Sozietateen gaineko Zergaren foru araudiaren kontra aurkeztutako helegiteak
Igandea, 2012(e)ko apirila(r)en 22-(e)an 18:13etan

Auzitegi Gorenak eman ditu Errioxa eta Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoek aurkeztutako kasazio errekurtsoen gaineko lehenengo epaiak, eta hala, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako doktrina berretsi du; izan ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baieztatu egin zuen autonomiako test hirukoitza betetzen zela, estatuko laguntzen erregimeneko berezko lurralde hautapena aintzat hartzea saihesteko jurisprudentzia komunitarioak eskatutakoa. Horrez gain, 2/2005 FAko 10. xedapen gehigarriaren baliogabetasuna berretsi du, 2004ko abenduaren 9ko epaiak baliogabetutako araudia ondorenak sorrarazi baino lehen amaitutako zergaldiei aplikatzeko gaitzen zuena.

Jurisprudentziara joan

 
Ministroen Kontseiluak Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkariak izendatu ditu Ekonomia Itunaren Batzorde Mistorako
Asteazkena, 2012(e)ko apirila(r)en 18-(e)an 17:44etan

Ministroen Kontseiluak, joan den martxoaren 26ko bilkuran onetsi dituen hiru erabakiren bidez, Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkariak izendatu ditu  Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa Koordinatzeko Batzorderako, Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa berrikusteko Negoziazio Batzorderako eta Ekonomia Itunaren Batzorde Mistorako.

 Prentsa-oharra

 
Kontzertu Ekonomikoa Balio Erantsiaren gaineko Zergan aplikatzeko arazoak
Asteazkena, 2012(e)ko apirila(r)en 11-(e)an 09:16etan
'Tribuna Fiscal' izeneko aldizkariaren martxoko zenbakian Estatuko Ogasun Ikuskatzailea den Javier Vicente Matilla jaunak eta Zuzenbide eta Enpresa-Administrazio arloan lizentziatua den Víctor Vega Vicente jaunak egindako azterlana argitaratu da. Azterlan horretan, zenbait kasu praktiko aztertzearen bidez, administrazioen artean BEZa biltzeari dagokion banaketa alorrean gertatzen den distortsioa islatzen da, Kontzertu Ekonomikoan biltzen diren eragiketak kokatzeko arauen aplikazioa dela eta.  

 Joan Autoreen Doktrinara

 
Kontzertu Ekonomikoan aintzatetsitako arautze-ahalmena
Asteazkena, 2012(e)ko apirila(r)en 11-(e)an 09:10etan
Arabako Forum Fiskalak Javier Armentia Basterra jaunaren azterlan bat argitaratu berri du martxoko zenbakian. Ondokoa da azterlanaren gai nagusia: Kontzertu Ekonomikoak Foru Lurraldeei zerga eremuan aintzatesten dien arautze-ahalmenaren barneko eta nazioarteko mugak.

 Joan Autoreen Doktrinara

 
Helbide-aldaketaren ondoriozko gatazka-planteamenduaren aurreko prozedura adiskidetsua
Larunbata, 2012(e)ko martxoa(r)en 10-(e)an 15:24etan

Itunaren Arbitraje Batzordeak ebatzi duenez, mezu elektroniko bidez jakinarazitako eskumenaren berrespenak, helbide-aldaketetarako prozedura adiskidetsuaren esparruan, hilabeteko epea zenbatzeko hasiera zehazten du, gatazka Arbitraje Batzordean aurkezteko.

Joan Administrazio Doktrinara

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL