| Atal honetan Ekonomi Itunari buruzko galderei erantzungo dizkiegu. Klikatu galderen gainean erantzunak ikusteko. Zer da Euskal Ekonomi Ituna?Euskal Herriak duen berezko finantzaketa sistema da eta honen arabera antolatu eta erregulatu egiten dira Espainiar estatuaren eta Euskal Herriaren arteko zerga eta finantza harremanak. Autonomia Erkidego guztiek dute Euskal Ekonomi Ituna?Estatu espainiarrean Ekonomi Ituna beste bi finantza sistemarekin batera dugu: batetik, Nafarroako Foru Erkidegoak duen Ituna, Euskal Ekonomi Itunaren antzeko ezaugarriak dituena, eta bestea, LOFCAn (Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Lege Organikoa) oinarritutako erregimen komuna, beste Autonomia Erkidegoak zuzentzen dituena. Zeintzuk dira Itunaren erregimena eta erregimen komunaren arteko desberdintasunak?Bai jatorriak bai bere ezaugarriek eta edukiak bereizten dituzte Itunaren erregimena komunetik. Itunaren erregimenak XIX. mendearen amaiera aldean du jatorria, euskal lurraldeak Espainiako Estatuaren lurralde- eta ekonomi antolaketa osatzeko sortu zenean. Erregimen komuna, ostera, 1978ko Konstituzioaren berrikuntza da. Edukiari dagokionez, Itunaren erregimena ahalmenaren irizpidean oinarritzen den eskualdeko finantzaketa sistema publikoa da. Hala ere, erregimen komuna beharrizanean oinarritzen da. Euskal Herriak bere ondasun erlatiboaren arabera hartuko du parte gastu komunetan. Autonomia Erkidegoek, bestalde, Estatuaren finantzaketa jasoko dute transferitutako eskumen gastuei aurre egin ahal izateko. Zeintzuk dira Itunaren erregimenaren oinarrizko ezaugarriak?Itunaren erregimenak sistema paregabea bihurtzen duten berezko ezaugarriak ditu.
Euskal Herriak Espainiar estatuaren gainerakoaren ez bezalako ezarpenak egin diezazkieke enpresei?Bai. Sozietateen gaineko Zerga zerga-egoitza Euskal Herrian duten enpresentzat adostu dute. Honek esan nahi du aipatutako zergaren funtsezko elementuak Lurralde Historikoko Instituzioek ezarri dituztela. Euskal Herriak, europar araudiaren arabera, izan dezake espainiar Estatuaren ez bezalako Sozietateen gaineko Zerga?Bai. Europako Justizia Auzitegiak Euskal Herria bezalako herrialdeak zerga desberdina izan dezakeela nabarmendu du hiru motatako autonomia nahikoa baldin badu: instituzionala (Estatu Zentraletik bereizten den estatutu politikoa izan behar du), prozedurazkoa (Estatuak ezingo du hartutako erabakian esku hartu) eta ekonomikoa (herrialdeak bere erabakiaren ondorio ekonomikoak bere gain hartuko ditu). end faq |
| FAQs |
