“Tesi” bilduma

Foru Ogasunaren Doktoretza Tesi bildumaren bidez honako helburuak batu nahi izan dira: batetik, ikertzaile ororen xedea, hots, euren azterketak, ikerlanak eta hausnarketak hedatzea; eta bestetik, Foru Ogasunari buruzko ikerketa gaurkotuak hedatze aldera bide berria irekitzeko asmo irmoa.

La Administración Fiscal del Señorío de Vizcaya (1630-1804)

Egilea: Rafael Lopez Atxurra

Lanak ikerketa-proiektu gisa hasi zuen ibilbidea, doktoretza tesi moduan defendatu zuten Deustuko Unibertsitatean 1991n, eta notarik gorena jaso zuen. Zein zen gastu eta diru-sarrera publikoen funtzionamendua Foruen sasoian? Zein zen Monarkia eta Foru Ogasunen egoera? Honako liburukiak galdera hauen erantzunak jasotzen ditu.

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren Fiskalitatea

Egilea: Alberto Atxabal Rada

Lanak Foru Zuzenbide Zibila du aztergai zergen ikuspuntutik. Ez du erakunde zibilik ezta zerga zehatzik aztertzen; aitzitik, fiskalitatea eta foru zuzenbide zibilaren arteko lotura bere osotasunean du aztergai. Doktoretza tesi hau 1999an defendatu zuten Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean eta notarik gorena izan zuen. Teoria-lan hutsa izan zitekeen azterlanaren ordez, ikerketa hau euskarri izan da Bizkaiko Batzar Nagusiek urriaren 15eko 7/2002 Foru Araua bideratzeko eta gainditzeko. Arauak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldatu duenak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sisteman beharrezko moldaketak egitea du xede, hain zuzen ere, hura Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunei egokitzeko, beraren erabilera eta finkatzea bermaturik egon daitezen.