Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.

Gehiago jakin nahi dut

Onartu egiten dut

GAURKOTASUNA

Konstituzio Auzitegiak baieztatu egin du Energia Elektrikoaren Ustiapenaren gaineko Zergaren konstituziozkotasuna eta Auzitegi Gorenak ROVER doktrina interpretatzen du

Urtarrilaren 17ko Epaian Konstituzio Auzitegiak baieztatu egin du Energia Elektrikoaren Ustiapenaren gaineko Zergari buruzko Arabako Batzar Nagusien uztailaren 9ko 24/2014 Foru Arauaren legezkotasuna; horren bidez ondoreak 2013ko urtarrilaren lehenera eraman ziren, estatuko antolamenduan zerga indarrean jarri zen datara, alegia.

Goi Auzitegiak argudio moduan esaten du Foru Arau hori bat datorrela Ekonomia Itunaren xedapen gehigarrietatik bigarrenaren emaitza den egokitzapen-beharrizanarekin, beharrezko denborarekin hain zuzen ere Estatuaren eta Autonomia Erkidegoaren arteko adostasunaren bidez egokitzapen hori eragingarri bihurtzeko, zertarako-eta, aztergai dugun kasu honetan bidezko kontzertazioa eginda, Estatuak sortutako zerga berriak sartzeko.

Organo judizialak benetako atzeraeraginkortasun kasutzat jo duena ez da, beraz, energia elektrikoaren ustiapenaren balioaren gaineko zerga foru zerga sistemetan era eragingarrian sartzea bideratzearen ondorioa baino, horretarako zergaren kontzertazioaren ondoreen data ezarriz. Beraz, eta horrela adierazten du auzitegiak, ez gaude Energia Elektrikoaren Ustiapenaren gaineko Zergaren atzeraeraginkortasun arazo baten aurrean, zerga hori Estatuko 15/2012 Legearen bidez sortu zenetik existitzen delako; funtsa beste bat da, kasuan kasuko lurralde historikoaren zerga-sisteman integratzearen ondoreetarako eta Foru Aldundiak hori ordainaraztea, kudeatzea, likidatzea, biltzea eta ikuskatzea bideratzea lortzeko bere kontzertazioaren atzeraeraginkortasuna, alegia.

Beste alde batetik, Auzitegi Gorenak joan den urtarrilaren 31n jaulki zuen Epaian ROVER kasuan eman zuen bere doktrina aplikatu dio Nafarroako Hitzarmenaren Arbitraje Batzordeak Foru Ogasunaren irizpidea baieztatu zuen kasu bati.

Aurreko epaien ildotik jarraituz Auzitegiak adierazten du konpainiaren egoitza Nafarroan egon arren eta negozioa zuzentzeko baliabide pertsonalak eta materialak dituen nabe industriala Lurralde horretan egon arren, ezin direla garrantzirik gabekotzat edo bestetik gabe osagarritzat jo enpresak txerriak erosiz (hala lurralde erkidean nola foru lurraldean) eta erosleak adierazten dion tokira (hala lurralde erkidean edo foru lurraldean nola Espainiatik kanpo) garraiatu eta erosle horren eskuetan jarriz burutzen dituen jarduerak.

Beste jarduera horiek –foru lurraldean egiten den kudeaketa zentralizatua ez direnek- ere, argi eta garbi, balio erantsia sortzen dute beste toki horietan (berdin da Nafarroan edo lurralde erkidean kokatuta egon) garrantzitsuak diren lanak eta jarduketak egiten direlako, besteak beste merkatugaiak jasotzea, kargak eta deskargak, biltegiratzea, kasuan kasuko tokitik eta tokirainoko garraiatzea edo agindutako hiltegietan ematea; ataza horiek guztiak, oso argi dagoen bezala, ezin dira osagarritzat edo garrantzirik gabekotzat jo.

Jurisprudentziara joan

Amaitu da Ekonomia Itunari buruzko saila

Hamabost ataletan banatutako azterlanean, Javier Armentia Basterrak sakonean jorratu du Ekonomia Itunaren edukia, bai tributuen aldetik, bai Itunean aurreikusitako finantza-harremanei eta harremanetarako organoei dagokienez. Forum fiscal aldizkariaren 248., 249. eta 250. zenbakiek azterlan horren azken hiru zatiak dakartzate. Geure-geurea dugun autogobernu fiskal eta finantzariorako sistema bereziari buruz amaitu den dokumentazio eta azterketa lan sakon horrek hura ulertzeko eta haren berri zabaltzeko ezinbesteko tresna bat jartzen du ikertzaileen eskura.

Beste alde batetik, Espainiako Finantzaketa Autonomikoari eta Deszentralizazio Finantzarioari buruzko Ikertzaileen Sareak (RIFDE) Papeles a discusión aldizkariaren 2018ko 2. zenbakian J. Agustín Manzano Silvaren lan bat argitaratu du, Euskal Autonomia Erkidegoaren kupoari eta Nafarroaren ekarpenari buruzko akordioek araubide erkideko autonomia erkidegoei nola eragiten dieten aztertzen duena.

Egileen doktrinara joan

 

Ekonomia Ituna Europan gaiari buruzko jardunaldia martxoaren 25ean

Datorren martxoaren 25ean, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak, Historia Garaikidearen Sailarekin, Zuzenbide Publikoko Sailarekin eta EHUko Finantza eta Zerga Zuzenbideko Atalarekin lankidetzan, honako jardunaldi hau antolatu du: "Europar Batasunaren maila anitzeko zerga-gobernantza: foru ogasunen kasua".

Irekiera ekitaldia José María Iruarrizaga Bizkaiko Ogasuneko diputatuaren eta Historia Garaikidean katedraduna eta Zentroko zuzendaria den Joseba Agirreazkuenaga kargura izango da.

Askotariko adituen esku-hartzearen ostean, Ekonomia Ituna Sustatzeko eta Hedatzeko Elkarteak Ad Concordiam argitalpenen ildo berria aurkeztuko du. Inaugurazioa Nazioarteko Ikasketen Institutu Konplutentseko doktoretza-aurreko ikerlaria den Andoni Montesen lanarekin abiatuko da: "Foru autonomia eta integrazio europarra sozietateen gaineko zergaren esparruan".

Jardunaldia esku-hartzaile guztien arteko eztabaida batekin amaituko da.

Jardunaldiaren programa

Jarraitu egiten du “Todo sobre el Concierto Económico” serieak

Forum Fiscal erakundeak Javier Armentia Basterrak egin duen Ekonomia Itunari buruzko seriea argitaratzen jarraitzen du aldizkariaren 246 eta 247 zenbakietan sartzen diren bere XI eta XII. zenbakiekin. Lehenbiziko horretan Iñaki Alonso Arcek parlamentu espainiarrean sortu diren zerga-figura berrien sorkuntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoetarako dituen ondorioei buruzko hausnarketa egiten du.

Revista Española de Derecho Administrativo deritzonaren 193. zenbakian Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salako magistratua den José Damián Iranzo Cerezok Konstituzio Auzitegiaren azken erabakietako foru arauen "blindajea" deritzonaren ondoreei buruzko azterlana sartzen du.

Beste alde batetik joan den abenduko Exparlamentarios aldizkariak Senatuko lehendakari ohia den Juan José Laborda Martínen eta EHU/UPVko Ogasuneko katedraduna den Ignacio Zubiri Oriaren bi iruzkin argitaratzen ditu, hurrenez hurren Ekonomia Itunak foru lurraldeen eskubide historiko moduan duen esangura eta kupoaren sistemaren edukia eta emaitza aztertuz.

Azkenik, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salako magistratua den Rafael Fernández Valverde jaunak Auzitegi horren beraren 2018ko irailaren 5eko azken Epaia komentatzen du; esaten du ezin zaiela zaizkiela foru aldundiei exijitu behinola zerga-hobari moduan enpresei emandako eta ostean Europako Batzordeak legez aurkako estatu-laguntza moduan adierazitako laguntzak lehengoratzeko eta horren emaitzako itzulketaren emaitzako ondare-erantzukizuna. Horrela Goi Auzitegiak berretsi egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bere 2016ko azaroaren 22ko Epaian eman zuen doktrina.

Joan autoreen doktrinara

Jarraitu egiten du "Todo sobre el Concierto Económico" serieak

Forum Fiscal erakundeak Javier Armentia Basterrak egin duen Ekonomia Itunari buruzko seriea argitaratzen jarraitzen du aldizkariaren 246 eta 247 zenbakietan sartzen diren bere XI eta XII. zenbakiekin. Lehenbiziko horretan Iñaki Alonso Arcek parlamentu espainiarrean sortu diren zerga-figura berrien sorkuntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoetarako dituen ondorioei buruzko hausnarketa egiten du.

Revista Española de Derecho Administrativo deritzonaren 193. zenbakian Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salako magistratua den José Damián Iranzo Cerezok Konstituzio Auzitegiaren azken erabakietako foru arauen "blindajea" deritzonaren ondoreei buruzko azterlana sartzen du.

Beste alde batetik joan den abenduko Exparlamentarios aldizkariak Senatuko lehendakari ohia den Juan José Laborda Martínen eta EHU/UPVko Ogasuneko katedraduna den Ignacio Zubiri Oriaren bi iruzkin argitaratzen ditu, hurrenez hurren Ekonomia Itunak foru lurraldeen eskubide historiko moduan duen esangura eta kupoaren sistemaren edukia eta emaitza aztertuz.

Azkenik, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salako magistratua den Rafael Fernández Valverde jaunak Auzitegi horren beraren 2018ko irailaren 5eko azken Epaia komentatzen du; esaten du ezin zaiela zaizkiela foru aldundiei exijitu behinola zerga-hobari moduan enpresei emandako eta ostean Europako Batzordeak legez aurkako estatu-laguntza moduan adierazitako laguntzak lehengoratzeko eta horren emaitzako itzulketaren emaitzako ondare-erantzukizuna. Horrela Goi Auzitegiak berretsi egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bere 2016ko azaroaren 22ko Epaian eman zuen doktrina.

Joan Doktrina zientifikora

Plaza huts berria Ekonomia Itunaren Arbitraje-Batzordean

Isaac Merino Jara, Zerga-Zuzenbideko katedraduna eta azken hamarkadan Ekonomia Itunaren Arbitraje-Batzordeko kidea izan denak uko egin dio bere kide izaerari Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkurak proposatuz gaitasun aintzatetsiko abokatuen eta bestelako legelarien txandari dagokion plaza hutsean Auzitegi Goreneko Hirugarren Salako magistratu izendatu dutelako. Uko egite horrekin berriz ere operatibitaterik gabe uzten du hainbeste gatazka ebatzi gabe pilatuta dituen Arbitraje-Batzordea.

Jaulki diren azken ebazpenek azken urte hauetan gatazkatsuak izan diren gaiak ebatzi dituzte, adibidez itsasontzietan egiten diren lanen etekinengatiko atxikipenetan aplikagarria den konexio-puntua (6/2018 ebazpena), Sozietateen gaineko Zergako eragiketen bolumena zehazteko aurretiazko ordainketen tratamendua (9/2018 ebazpena) edo administrazio desberdinei lotuta dauden erakundeen esku hartzea duten enpresa-berregituraketa eragiketetan aplikagarria den araudia zehaztea (16/2018 ebazpena), eta beste batzuk berretsi ditu, berbarako kreditu txartelen bitartez hornitutako erregaien emateen BEZaren ondoreetarako kokapena (7/2018 ebazpena).

Administrazio-doktrinara joan

UPV/EHUn Ekonomia Itunari buruzko jardunaldia

Azaroaren 21ean eta 29an, Isaac Merino Jara eta Juan Ignacio Ugartemendia Eceizabarrena irakasleen zuzendaritzapean, Donostiako Carlos de Santamaría zentroan administrazio zentralaren eta euskal foru aldundien artean araudi-, ordainarazpen- eta ikuskapen-aginpideak banatzeko Ekonomia Itunean aurrez ikusitako lotura-guneak sakontzera bideratutako bi jardunaldi egin ziren. Lehenengo eguneko goizean Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazio fiskaletako ordezkariek parte hartu zuten; bien bitartean, jardunaldien gainerako denboran Espainiako unibertsitateetako eta UPV/EHUko ordezkari akademikoak izan ziren.

Jardunaldien egitaraua

Administrazio-doktrina

Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak bi kontsulta igorri ditu; batean aztertzen da nola aplikatzen diren mezenasgoari buruzko lurralde erkideko araudian aurreikusitako zerga onurak foru-esparruko kultura fundazio bati (lehentasunezko jardueratzat kalifikatutako fundazioa); bestean argitzen du nola aplikatzen den Ekonomia Itunaren lehenengo xedapen iragankorra, zerga eragiketen bolumenaren arabera ordaintzeko atalasea 10 milioi eurora igo ostean, eta nola aplikatzen den 10/2017 Legea indarrean sartu ondoren hasitako zergaldietan edo likidazioaldietan, nahiz eta xedapen horretan 27. artikuluaren aipamenik agertu ez (BEZaren ordainarazpenari buruzko artikulua).

Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordeak lau arbitraje-gatazka ebatzi ditu 2018ko 1etik 4ra doazen ebazpenen bidez. Lehenengoan (1/2018 Ebazpena) bere aurreko doktrina berresten du, Batzordea eratu aurreko desadostasunetarako araudian errekurtsoak aurkezteko ezarritako epealdia zenbatzeko dies a quo deritzona zehazteari buruzkoa, alegia: eraketa-data hartu behar da kontuan. Bigarrenean (2/2018 Ebazpena) ukatu egiten du Rover doktrina aplika daitekeenik eskualdatzaileak eraldatu gabeko ondasun bat eskualdatzen duenean, eta ezartzen du garraioa hasi den tokia dela eragiketa egin den lekua. 3/2018 Ebazpenak onartu egiten du kontrako froga aurkeztea BEZaren araudian ezarritako presuntzio honen aurka: zerga-administrazioak esleitutako IFZ daukan establezimendu iraunkor bat zergaren subjektu pasibotzat ulertzea. Azkenik, 4/2018 Ebazpenean ezartzen du higiezinaren lehenengo ematea dela "egiten ari den eraikin baten salerosketaren eta promozio-gomendioaren" kontratua sinatu osteko ematea, eta ukatu egiten du bidezkoa denik Batzordeak zergaren karga gatazkan dauden administrazioen artean modu ekitatiboan banatzeko irizpidearen alde egitea.

Joan administrazio-doktrinara

Doktrina zientifikoa

Forum Fiscal aldizkariak Kontzertu Ekonomikoaren azalpen osoari buruzko seriea lantzen jarraitzen du. Javier Armentia Basterrak, Arabako Foru Aldundiko Arauak Garatzeko Zerbitzuko buruak, egiten du azalpen hori. Aldizkariaren 242tik 245era arteko zenbakietan VII., VIII., IX. eta X. kapituluak sartzen dira, hurrenez hurren. Lehenengo hiru kapituluen xedea zergak arautzeko eta aplikatzeko ahalmenari buruzko analisia burutzea da; azken kapituluarena kudeaketa- eta prozedura-arauak deskribatzea da.

Euskadiko eta estatuetako administrazioek 2017. urtean egindako akordioei dagokienez, aldizkariaren 244. zenbakian Gemma Martínez Barbarak, Bizkaiko Foru Aldundiko Zerga Politikako Zerbitzuko buruak, egindako lan bat daGO. Lan horretan honako hau aztertzen du: Oinordetzen gaineko Zergaren lotura-puntuan itundutako aldaketak kapitalen mugimendu-askatasuna urratu izanari lotutako arazoei eman dien konponbidea. ZERGAK izeneko Euskadiko zerga-aldizkariaren 55. zenbakian José Rubí Cassinellok, Bizkaiko Foru Ogasuneko idazkari tekniko nagusiak, izenpetutako bi lan daude. Lan horietan abenduaren 28ko 10/2017 Legearen bidez Kontzertuan egindako aldaketak aztertzen dira. Horrez gain, 2011tik 2017ra arteko kupoen likidazioari buruzko 2017ko maiatzeko akordioen edukia aztertzen da, bai eta 2017-2021 bosturtekorako Kupoaren Lege berriaren edukia ere.
Kontzertu Ekonomikoaren Arbitraje Batzordeak egindako ebazpenei buruzko bi lan daude Forum Fiscal aldizkariaren 244. zenbakian. Bata Iñaki Alonso Arcek, Bizkaiko Foru Ogasuneko Koordinaziorako eta Laguntza Teknikorako zuzendariordeak, egin du Estatuaren Erakunde-mailako Administrazioko erakunde batek ordaintzen dituen lan-etekinen gaineko atxikipen batzuk ordainarazteari buruz. Bestean Idoia Zapirain Torrecillak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Saileko teknikariak, Arbitraje Batzordearen eskumenak aztertzen ditu honako kasu hauetan: gatazkak konpontzeko beharrezkoa denean eragiketaren kalifikazio juridikoa egitea, kasu honetan BEZaren kargapekoa.
Bukatzeko, azken bi lanak aipatu behar dira. Bata Iñigo España Arizak idatzi du, eta Forum Fiscal aldizkariaren 245. zenbakian dago; lan horretan arretaz aztertzen da ELGEan garatutako BEPSen kontrako neurriak ezarri behar direla Bizkaiko Araudian. Bestean Benjamí Anglés Juanperek foru-lurraldeetan egindako udal-erakundeen aldeko transferentzien izaera eta bilakaera aztertzen du.

Joan Doktrina zientifikora.

Madrileko epaitegi batek Gobernu zentralak eta Eusko Jaurlaritzak 2017ko maiatzean sinatu zuten erabakia argitaratzera behartu du

Administrazioarekiko Auzien Madrileko 7. Epaitegi Zentralak, 2018ko uztailaren 12an eman zuen Epaian, Ogasun eta Herri Administrazioen Ministerioak Espainiako Gobernuak eta Euskal Autonomia Erkidegoak 2017ko maiatzean sinatu zuten Erabakia jakinarazi behar duela adierazi du. Erabaki hori aurreko urteetako kupoaren likidazioari eta 2021. urtera arte bosturteko kupoa ezartzeari buruzkoa zen eta Epaitegiak uste du informazioa irisgarri egotearena zentzu zabalean ulertu behar dela eta horrekiko murrizketek salbuespenak izan behar dutela. Ikertzaile batek errekerimendua egin zion Ministerioari finantzaketa autonomikoari eta kupoen sistemari buruzko azterlan bat egitearen ondoreetarako. Ministerioak ezetsi egin zuen eskabidea eta ikertzaileak derrigorrez Gardentasun eta Gobernu Onaren Kontseiluarengana (CTBG) jo behar izan zuen eta horrek arrazoia eman zion 2017ko irailaren 15eko ebazpenean. Ministerioak horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen.

Epaitegiak honako argudio hau ematen du, "hau guztia gorabehera informazio hori eskuratzeko interes publiko handiagoa antzeman daiteke eta horrek lehentasuna izan behar du erabakiaren birtualtasun hipotetikoaren faltaren gainetik edo erabakitakoa era eragingarrian gauzatzeko beste tramite edo jarduketa batzuk behar izatearen gainetik. Adierazi den hau guztia kontuan hartuta eta hala informazioaren irisgarritasunaren mugari nola eskabideak tramitera ez onartzearen zioei dagokienez egin behar den interpretazio "zorrotza, murriztailea ez denean" suposatutzat jota, onetsi egin behar da honako errekurtso hau".
Beste alde batetik, Auzitegi Gorenak, 2018ko uztailaren 3an eman duen Epaian, baieztatu egiten du Zergei buruzko Lege Orokorrean ezarri direnekiko bestelako erantzukizunen kasuak ezartzeko foru eskumena, eta baieztatu egiten du Euskal Autonomia Erkidegoaren Justizia Auzitegi Nagusiak auzialdiko epaian eman zuen doktrina. Dudatan jarri zen manuak erantzule solidariotzat adierazten ditu egitatezko edo zuzenbidezko administratzaileak, kapitalean gutxienez 100eko 20ko partaidetza zuzena edo zeharkakoa duten bazkideak, erkideak edo partaidetzadunak, eta horien bigarren gradura arteko ahaideak, ingresatu gabe zeuden atxikipenak egin dituztenak, hain zuzen ere atxikipen horiek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioetan kendu dituzten zenbatekoengatik.

Jurisprudentziara joan.