Administrazio-doktrina

Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak bi kontsulta igorri ditu; batean aztertzen da nola aplikatzen diren mezenasgoari buruzko lurralde erkideko araudian aurreikusitako zerga onurak foru-esparruko kultura fundazio bati (lehentasunezko jardueratzat kalifikatutako fundazioa); bestean argitzen du nola aplikatzen den Ekonomia Itunaren lehenengo xedapen iragankorra, zerga eragiketen bolumenaren arabera ordaintzeko atalasea 10 milioi eurora igo ostean, eta nola aplikatzen den 10/2017 Legea indarrean sartu ondoren hasitako zergaldietan edo likidazioaldietan, nahiz eta xedapen horretan 27. artikuluaren aipamenik agertu ez (BEZaren ordainarazpenari buruzko artikulua).

Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordeak lau arbitraje-gatazka ebatzi ditu 2018ko 1etik 4ra doazen ebazpenen bidez. Lehenengoan (1/2018 Ebazpena) bere aurreko doktrina berresten du, Batzordea eratu aurreko desadostasunetarako araudian errekurtsoak aurkezteko ezarritako epealdia zenbatzeko dies a quo deritzona zehazteari buruzkoa, alegia: eraketa-data hartu behar da kontuan. Bigarrenean (2/2018 Ebazpena) ukatu egiten du Rover doktrina aplika daitekeenik eskualdatzaileak eraldatu gabeko ondasun bat eskualdatzen duenean, eta ezartzen du garraioa hasi den tokia dela eragiketa egin den lekua. 3/2018 Ebazpenak onartu egiten du kontrako froga aurkeztea BEZaren araudian ezarritako presuntzio honen aurka: zerga-administrazioak esleitutako IFZ daukan establezimendu iraunkor bat zergaren subjektu pasibotzat ulertzea. Azkenik, 4/2018 Ebazpenean ezartzen du higiezinaren lehenengo ematea dela "egiten ari den eraikin baten salerosketaren eta promozio-gomendioaren" kontratua sinatu osteko ematea, eta ukatu egiten du bidezkoa denik Batzordeak zergaren karga gatazkan dauden administrazioen artean modu ekitatiboan banatzeko irizpidearen alde egitea.

Joan administrazio-doktrinara