Jarraitu egiten du "Todo sobre el Concierto Económico" serieak

Forum Fiscal erakundeak Javier Armentia Basterrak egin duen Ekonomia Itunari buruzko seriea argitaratzen jarraitzen du aldizkariaren 246 eta 247 zenbakietan sartzen diren bere XI eta XII. zenbakiekin. Lehenbiziko horretan Iñaki Alonso Arcek parlamentu espainiarrean sortu diren zerga-figura berrien sorkuntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoetarako dituen ondorioei buruzko hausnarketa egiten du.

Revista Española de Derecho Administrativo deritzonaren 193. zenbakian Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salako magistratua den José Damián Iranzo Cerezok Konstituzio Auzitegiaren azken erabakietako foru arauen "blindajea" deritzonaren ondoreei buruzko azterlana sartzen du.

Beste alde batetik joan den abenduko Exparlamentarios aldizkariak Senatuko lehendakari ohia den Juan José Laborda Martínen eta EHU/UPVko Ogasuneko katedraduna den Ignacio Zubiri Oriaren bi iruzkin argitaratzen ditu, hurrenez hurren Ekonomia Itunak foru lurraldeen eskubide historiko moduan duen esangura eta kupoaren sistemaren edukia eta emaitza aztertuz.

Azkenik, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salako magistratua den Rafael Fernández Valverde jaunak Auzitegi horren beraren 2018ko irailaren 5eko azken Epaia komentatzen du; esaten du ezin zaiela zaizkiela foru aldundiei exijitu behinola zerga-hobari moduan enpresei emandako eta ostean Europako Batzordeak legez aurkako estatu-laguntza moduan adierazitako laguntzak lehengoratzeko eta horren emaitzako itzulketaren emaitzako ondare-erantzukizuna. Horrela Goi Auzitegiak berretsi egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bere 2016ko azaroaren 22ko Epaian eman zuen doktrina.

Joan Doktrina zientifikora