Kupoaren negoziatzaile eta protagonistei buruzko Jardunaldia martxoaren 30ean

Datorren astelehenean, martxoaren 30ean, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak, UPV/EHUko Historia Garaikidearen Sailarekin eta Finantza eta Zerga Zuzenbidearen Arloko Zuzenbide Publikoaren Sailarekin lankidetzan, IX. Jardunaldia antolatu du "Kupoa aztergai: negoziatzaile eta protagonisten argitan (1841-2020)" izenburupean.

Irekiera ekitaldia Bizkaiko Ogasun eta Finantza Saileko diputatua eta Ad Concordiam Ekonomia Ituna sustatzeko eta zabaltzeko elkarteko lehendakaria den José María Iruarrizagak egingo du.

Hainbat adituk parte hartu ondoren Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroaren arteko negoziazioetako benetako protagonistei emango zaie hitz egiteko aukera. Pertsona ospetsu horien artean honako hauek egongo dira: Pedro Luis Uriarte Santamarina jauna, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu ohia; Mikel Aramburu Urtasun jauna, Nafarroako Ogasun eta Finantza Politikako aurreko sailburua, eta Pedro Azpiazu Uriarte jauna, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburua. Estatuaren aldetik Cristóbal Montoro Romero jaunak hitz egingo du, Ogasun eta Funtzio Publikoko ministro ohia eta Ogasun Publikoko katedraduna denak. Jardunaldia amaitzeko Bizkaiko Ahaldun Nagusia den Unai Rementeria Maiz jaunak hitzaldia emango du, eta esku hartzaile guztien arteko eztabaida izango da.

Amaiera ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorea den Nekane Balluerka Lasa andreak burutuko du.

Jardunaldiaren programa