EKONOMIA ITUNARI BURUZKO III. MINTEGIA

Expertos debaten en Vitoria-Gasteiz  sobre la actualización del Concierto Económico

Urtarrilaren 21ean eta 22an Ekonomia Itunari buruzko III. Mintegia egin zen Eusko Legebiltzarraren egoitzan (Gasteiz), Tomas Moro aretoan.

Aurrekoetan bezala, oraingoan ere Eusko Legebiltzarrak Ad Concordiam-Ekonomia Ituna Sustatu eta Hedatzeko Elkartearen laguntza izan du jardunaldiak antolatzeko. Ekonomia Ituna federalismo fiskalaren eredu gisa hartu da aurten. Nazioarteko beste eredu batzuk eta horien ezaugarriak aztertu dira, Ekonomia Itunaren sistemaren ikuspegitik.

Lehenengo egunean, Roberto Bernales Soriano jaunak, Deustuko Unibertsitateko Zerga Zuzenbideko irakasleak, hitz egin zuen; XXI. mendeko federalismo fiskalaren ikuspegi orokorra eman zuen. Ondoren, Julio López Laborda Zaragozako Unibertsitateko Ekonomia Publikoko katedradunak hitz egin zuen; gaur egungo finantzaketa eredua eta foru eredua erkatu zituen. Amaitzeko, Mikel Erkoreka González Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikidearen Departamentuko ikertzaileak, Suitzako federalismo fiskala aztertu zuen, Euskadiren ikuspegitik.

Bigarren egunean, Gemma Martínez Bárbara andreak, Bizkaiko Foru Aldundiko Zerga Politikako Zerbitzuko buruak eta Ad Concordiam-eko kideak, hitz egin zuen lehenbizi; Ameriketako Estatu Batuetako eta Euskadiko federalismo fiskalen ereduen arteko loturez hitz egin zuen. Ondoren, James Johnston Eskoziako Parlamentuko clerck-ak hitz egin zuen Eskoziako zerga itzulketei buruz, EAEko esperientzia abiapuntutzat hartuta. Mintegiari amaiera emateko, Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak hitz egin zuen, Ekonomia Itunaren gaur egungo egoera azaltzeko.