EE.BB.ETAN EKONOMI ITUNA ZABALTZEKO ESPERIENTZIA BERRIA ETA IPARRAMERIKAKO ZERGA-SISTEMAREKIKO KONPARAZIOA BIZKAIKO FORU OGASUNAREN ESKUTIK

MIKEL AMURIZA FERNANDEZ

MIKEL AMURIZA FERNÁNDEZ
"Uste dut Iparramerikako zerga-sistema ikertzeko aukera bakarra izan dudala".


4 urte baino gehiago daramatzat Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantzak Saileko ikuskatzaile lanetan eta aurretik Aldundiaren beste Sail batzuetan jardun nuen; aldi berean, EHUn Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetan Ekonomikoetan lizentziatzea lortu ondoren, enpresa pribatuan eta bankan enpresen auditoretzaren eta kontabilitatearen arloetan egin nuen lan. Nire interes nagusia, eta horregatik eskatu nuen Nevadako egonaldia egitea, Estatu Batuetara joatearen aukera profesionala eta pertsonala aprobetxatzea izan zen, herri horretako kultura, gizartea eta fiskalitatea ezagutuz.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Center for Basque Studies-en bidez Nevadako Unibertsitatearen, Reno, artean sinatu zen Hitzarmenari esker lankidetza horretan parte hartzeko aukera eduki dut. Hitzarmenaren xedea Ekonomi Itunaren ezagutza hedaraztea eta Estatu Batuetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko zerga-federalismoari buruz ikertzea da.

Uste dut Iparramerikako zerga-sistema ikertzeko aukera bakarra izan dudala eta, aldi berean, abantaila itzel moduan, bertako sistema politikoa, ekonomikoa eta soziala eta, horiek ez ezik, euren zerga-sistema ulertu ahal izateko gizarte eta kultura amerikarrak in situ ezagutzekoa.

Kontua da murgilketa kultural eta sozial horren ondorioz, gehi Nevadako Unibertsitatearen barruko ekitaldi akademiko batzuetan parte hartzeagatik eta Unibertsitate horretan fiskalitateari buruzko eskolak emateagatik, Nevadako estatuko zerga agentziarekiko harreman zuzenagatik eta, halaber, herri horretako abokatu eta zergen arloko adituekin izandako harremanengatik, arrazoi horiengatik guztiengatik, are objektiboagoa eta irekiagoa dela gure Ekonomi Itunaren sistemaren eta iparramerikarra edo europarra bezalako beste sistema fiskal deserdiratu batzuen arteko konparazioa.

Renoko nire egonaldian Unibertsitateko Liburutegia erabiltzeko aukera izan dut eta ikerketan sakontzeko eta nire lana burutzeko baliabideak eskaini dizkit. Zehatz esanda nire lan horren ardatza Estatu Batuetan dagoen eta Europan eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden zerga harmonizazioaren arteko diferentzia batzuk azaltzea da.

Beste alde batetik, eta hau ere Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Center for Basque Studiesen artean sinatu zen hitzarmenaren xede moduan, Ekonomi Itunaren berri emateko lanak burutu dira, kasu honetan hitzaldien eta Nevadako Unibertsitatean parte hartuta, eta baita beste unibertsitate batzuekin harremanak ezarrita ere, adibidez Californiakoarekin. Ataza hauei esker datozen urteetan Renora joango diren Bizkaiko Foru Aldundiaren pertsonentzat onuragarria izan daitekeen bidea jorratu da.

Halaber Renoko Euskal Ikasketen Zentroaren kalitate akademikoa azpimarratu nahi nuke; Zentro horretan euskal historia eta kultura eskoletara joateko aukera izan dut eta, inolako dudarik gabe gaur egungo euskal gizartea ulertzeko funtsezkoak diren arlo horietako ezagutzak zabaltzeko aukera eman didate.

Azken puntu horri dagokionez harrigarria egin zitzaidan eta, aldi berean, erabat aberasgarria, euskal diasporaren ezagutza eta distantzian neurtuta milia asko egon arren Estatu Batuetan euskal kultura hain sustraituta mantentzeko egiten duten ahalegina.

Center for Basque Studiesekin egin zen Hitzarmenaren itzalpean ikerketa lanak egin dituzten gainerako nire kideen lanekin batera argitaratuko den nire lanean azalduko ditudan ondorio batzuei buruz, Ekonomi Itunaren ereduaren eta Estatu Batuetako sistema federalaren arteko diferentzia nabarmen moduan bi azpimarratuko nituzke; lehenengo eta behin, ez dagoela estatuen arteko eta ezta gobernu federalekiko zerga harmonizaziorik eta, bigarrena, enpresa handiak erakartzeko horien arteko zerga-norgehiagoka.

Halaber, Ekonomi Itunarekiko azterlan konparatiboa egin osteko beste ondorio adierazgarri bat finantzaketa autonomo ahalmen gradu altua da, Nafarroarekin batera gaur egungo sistema deserdiratuetatik zerga- autonomiarik handiena duen erregioa izateagatik.

Nire egonaldiaren balantzea oso positiboa da, hala ikuspegi profesionaletik nola pertsonaletik. Beste alde batetik, Center for Basque Studieseko zuzendaritzak, hiru urteko esperientziaren ostean, adierazi du erabat dagoela ase Bizkaiko Foru Aldundiarekiko lankidetzarekin.

Azkenik, eskerrak eman behar dizkiet Bizkaiko Foru Aldundiari eta Center Basque of Studiesi eta baita euren astiarekin ikerketa hau bideratu eta erraztu duten guztiei ere, bereziki aurreko bisitariak eta Bizkaiko Foru Aldundiko lankideak diren Gemma Martínez Bárbarari eta Nieves Pereda Álvarezi, etenik gabeko aholkularitza profesionala eskaini didatelako, eta esparru guztietan lagundu nauten Center for Basque Studieseko pertsona guztiei.