2019ko Newsletterra

 
NABARMEN ALBISTEAK
Gemma Martínez
 
GEMMA MARTÍNEZ
KONTZERTU EKONOMIKOA NAZIOARTEAN EZAGUTZERA EMATEA GUZTIZ BEHARREZKOA DA GLOBALIZAZIOAREN AROAN
 
Gemma Martínez Ad Concordiam elkarteko diruzaina eta Bizkaiko Foru Ogasuneko Zerga Politikako Zerbitzuko burua da.
 
 
JORNADA SOBRE EL CONCIERTO ECONÓMICO EN EUROPA EL 25 DE MARZO
 
EKONOMIA ITUNARI BURUZKO JARDUNALDIA EUROPAN, MARTXOAREN 25EAN
 
2019ko martxoaren 25ean jardunaldi bat antolatu zuen "Europar Batasuneko maila anitzeko gobernantza fiskala: Foru Ogasunen kasua" izenburupean.
 
 
GLOSARIO TERMINOLÓGICO EN INGLÉS DEL CONCIERTO ECONÓMICO Y VERSIÓN TRILINGÜE DEL CE Y LA METODOLOGÍA DEL CUPO
 
EKONOMIA ITUNAREN INGELESEZKO GLOSARIO TERMINOLOGIKOA ETA EI-REN ETA KUPOAREN METODOLOGIAREN BERTSIO HIRUELEDUNA
 
Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak Ekonomia Itunaren eta 2017an 2017-2021 aldirako onartutako kupoa zehazteko azken metodologiaren bertsio hirueleduna argitaratu du.
 
 
JORNADA SOBRE LA POLÍTICA FISCAL 
CON PERSPECTIVA DE GÉNERO
 
GENERO-IKUSPEGIA DUEN ZERGA-POLITIKARI BURUZKO JARDUNALDIA
 
Jardunaldi honek zerga politikak hobetzea du helburu, genero ikuspegia sartuz eta ehun pertsona baino gehiagok parte hartu dute
 
 
BESTE BERRI INTERESGARRIAK
 
PEDRO AZPIAZU OGASUN ETA EKONOMIA SAILBURUAK
EKONOMIA ITUNA HEDATZEKO ETA SUSTATZEKO 2019KO
AZARORAKO ETA ABENDURAKO AURREIKUSITAKO
JARDUERAK AURKEZTU DITU
2019/11/14
 
Ogasun eta Ekonomiako sailburuak, Pedro Azpiazuk, eta Ogasuneko sailburuordeak, Itziar Agirrek, Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Ituna eguneratzeko eta defendatzeko gobernu-programaren konpromisoari erantzuteko azken hiruhilekoan abian jarriko dituen jardueren berri eman dute.
 
 
EKONOMIA ITUNAREN DOKUMENTAZIO
ZENTROA BRUSELAN
2019/10/14
 
Mikel Erkoreka, Dokumentazio Zentroko ikertzailea, Bruselan da, lau hilabeteko egonaldi akademikoa egiten, 2020ko urtarrilera arte.
 
 
EUSKO JAURLARITZAK EKONOMIA ITUNAREN OINARRIAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA ESPAINIAREN ARTEKO ZERGA ETA FINANTZA HARREMANAK NOLA ARAUTZEN DITUEN AURKEZTU DIO MADRILEN KIDEGO DIPLOMATIKOARI
2019/09/25
 
Joan den irailaren 25ean, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko eta Kanpo Harremanetarako Saileko arduradunek lan-topaketa egin zuten Madrilen 18 herrialdetako enbaxadetako ordezkariekin, "EUSKADIREN ETA ESTATUAREN ARTEKO EKONOMIA ITUNA" aurkezteko.
 
 
"30 URTEKO HARMONIZAZIO FISKALA EUSKADIN"
JARDUNALDIAREN BALANTZEA
2019/07/19
 
Aurten 30 urte bete dira Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa sortu zenetik. Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoaren eginkizun nagusia da foru aldundien arteko harmonizazioa, koordinazioa eta lankidetza bultzatzea, zerga-eskumenak egokiro baliatzeari dagokionez, zerga-kudeaketaren arloan eraginkortasun handiagoa erdieste aldera.
 
 
CRISTINA URIARTE ETA PEDRO AZPIAZU EHUN BAT
IKASLEREKIN IZAN DIRA LAKUA BISITATZEN,
EKONOMIA ITUNA ZABALTZEKO EKITALDIEN BARRUAN
2019/06/17
 
DBHko eta Batxilergoko 70 ikasletik gorako talde bat gonbidatu dute Lakua bisitatzera, Ekonomia Ituna eta Zerga Hezkuntzako Programa Bateratua zabaltzeko jardueren esparruan. Helburua ateak irekitzea izan da, Eusko Jaurlaritzaren lantoki nagusira lehen aldiz hurbil daitezen. Bertan, 2.300 pertsona inguruk egiten dute lan.
 
 
DOKUMENTAZIO-ZENTROAK INSTITUTO DI STUDI FEDERALI COMPARATI
BISITATU DU BOLZANON
2019/05/23
 
Instituto di Studi Federali Comparati di Eurac Research erakundeak Mikel Erkoreka Ekonomia Itunaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko ikertzailea gonbidatu du datorren astean Italiako eta Espainiako zerga eta finantza sistemei buruzko kongresu batean parte hartzeko (kongresuaren Programa).
 
 
FEDERALISMO FISKALAREN NAZIOARTEKO IKUSPEGIAK:
EUSKAL ZERGA-SISTEMARI BURUZKO HITZALDIA
NEVADAKO UNIBERTSITATEAN
03/03/2019
 
Euskal Gaien Institutuak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, “Federalismo fiskalaren nazioarteko ikuspegiak: euskal zerga-sistema” nazioarteko hitzaldia antolatu du. Apirilaren 3an eta 4an egingo da Nevadako Unibertsitatean (Reno, Ameriketako Estatu Batuak).
 
 
BIBLIOGRAFIA
 
BIBLIOGRAFIA INTERRESGARRIENA AURKITU EZAZU
 
 
Andoni Montes Glosario Concierto Económico Consolidado International Perspectives