CRISTINA URIARTE ETA PEDRO AZPIAZU EHUN BAT IKASLEREKIN IZAN DIRA LAKUA BISITATZEN, EKONOMIA ITUNA ZABALTZEKO EKITALDIEN BARRUAN

2019/06/17

 

DBHko eta Batxilergoko 70 ikasletik gorako talde bat gonbidatu dute Lakua bisitatzera, Ekonomia Ituna eta Zerga Hezkuntzako Programa Bateratua zabaltzeko jardueren esparruan. Helburua ateak irekitzea izan da, Eusko Jaurlaritzaren lantoki nagusira lehen aldiz hurbil daitezen. Bertan, 2.300 pertsona inguruk egiten dute lan.

Ekonomia Ituna euskal erakundeei beren politika publikoak garatzeko aukera ematen dien finantzaketa-tresna da, eta bi sailburuek garrantzitsutzat jo dute Zerga Hezkuntzako moduluan parte hartu duten ikasle horiek Euskadin biltzen diren zergen zati bat zertara bideratzen diren ikusi ahal izatea.

Lakuara hurbildu ziren ikasleak Gasteizko Unamuno BHI, Bilboko Martin Bertendona BHI eta Arrasate BHI ikastetxeetatik etorri ziren, eta modulu honetan parte hartu duten 5.000 ikasle baino gehiagoren ordezkaritza txikia dira.

Zerga Hezkuntzako Modulua foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute, eta Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko Plan Bateratuaren barruan kokatzen da, prebentzio-estrategiak garatzeko, hezkuntza-ingurunean txiki-txikitatik kontzientziazio fiskal handiagoa sustatzean oinarrituta. Modulua LHko, DBHko 4. mailako, Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago, ikastetxe bakoitzak aukeratuta.

 

Ikusi albistea