Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

DOKUMENTAZIO-ZENTROAK INSTITUTO DI STUDI FEDERALI COMPARATI BISITATU DU BOLZANON
Tuesday, 28 de June de 2016

2019/05/23

 

Instituto di Studi Federali Comparati di Eurac Research erakundeak Mikel Erkoreka Ekonomia Itunaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko ikertzailea gonbidatu du datorren astean Italiako eta Espainiako zerga eta finantza sistemei buruzko kongresu batean parte hartzeko (kongresuaren Programa). Mikel Erkorekak foru finantzaketaren eredua azalduko du zerga sistema “berezien” edo “bereizien” blokearen barruan.

Eurac Research erakundearen barruan dagoen Instituto di Studi Federali Comparati gaur egun Europa mailako federalismoaren inguruko ikerketa-zentro nagusietako bat da. Bolzanon kokatuta dago, Alto Adigio eskualdeko hiriburua, Italiako ipar-ekialdean. Trentino-Alto Adigio eskualdeko hiririk jendetsuena da eta “estatutu berezia” du –hiru eskualdek baino ez dutena– Italiako deszentralizazio ereduaren barruan eta, horregatik, autogobernu zabala du, besteak beste autonomia fiskal handia. Zergen bilketaren zatirik handiena Estatu zentralak egiten jarraitzen badu ere, bilketaren % 90 eskualdera transferitzen dute, eta horregatik erregioak askatasun zabala du bere gastu-politikak garatzeko.

 

Ikusi albistea