EKONOMIA ITUNAREN INGELESEZKO GLOSARIO TERMINOLOGIKOA ETA EI-REN ETA KUPOAREN METODOLOGIAREN BERTSIO HIRUELEDUNA

GLOSARIO TERMINOLÓGICO EN INGLÉS  DEL CONCIERTO ECONÓMICO Y VERSIÓN TRILINGÜE  DEL CE Y LA METODOLOGÍA DEL CUPO


Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak Ekonomia Itunaren eta 2017an 2017-2021 aldirako onartutako kupoa zehazteko azken metodologiaren bertsio hirueleduna argitaratu du.

 

Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak Ekonomia Itunaren eta 2017an 2017-2021 aldirako onartutako kupoa zehazteko azken metodologiaren bertsio hirueleduna argitaratu du (euskara-gaztelania-ingelesa).

Era berean, berrikuntza gisa, ingelesezko terminologia-glosario luze bat ere badago. Bertan, Ekonomia Itunarekin eta euskal zerga-sistemarekin lotutako 200 kontzeptu eta termino giltzarri baino gehiago azaltzen dira, bereziki araubide itunduarekin ohitu gabeko ikertzaile eta profesional atzerritarrei zuzenduta. Glosario honek bi helburu ditu, alde batetik euskal zerga-sistema nazioartean ikusaraztea eta, bestetik eta aldi berean, lan-tresna bat eskaintzen du gaztelaniaren, euskararen eta ingelesaren arteko terminologia espezifikoa erabili edo itzuli behar duten ikertzaile edo profesionalentzat. Orain arte, euskal autogobernu-sistemaren gai eta termino "bereziak" jorratzen dituzten ezagutzaren beste arlo batzuetan gertatzen den bezala, ez da lortu terminologia normalizatu hirueledun bat artikulatzea eta finkatzea, Ekonomia Itunaren eta foru ogasunen arloari dagokionez. Inguruabar horrek, ikerketa eta hedatze lana zailtzeaz gain, testu eta argitalpenen ulermena bera kaltetzen duen harmonia terminologikorik eza eragiten du.

Glosarioa eta ingelesezko bertsioa Gemma Martinez Barbarak egin du, Bizkaiko Foru Aldundiko Zerga Politikako Zerbitzuko buruak. Euskarazko bertsioa, berriz, Alberto Atxabalek, Deustuko Unibertsitateko Finantza eta Zerga Zuzenbideko irakaslea eta Euskararen Aholku Batzordeko Terminologia Batzordeko kidea, burutu du.

 

Ezagutu