Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

EUSKO JAURLARITZAK EKONOMIA ITUNAREN OINARRIAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA ESPAINIAREN ARTEKO ZERGA ETA FINANTZA HARREMANAK NOLA ARAUTZEN DITUEN AURKEZTU DIO MADRILEN KIDEGO DIPLOMATIKOARI
Tuesday, 28 de June de 2016

2019/09/25

 

Joan den irailaren 25ean, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko eta Kanpo Harremanetarako Saileko arduradunek lan-topaketa egin zuten Madrilen 18 herrialdetako enbaxadetako ordezkariekin, “EUSKADIREN ETA ESTATUAREN ARTEKO EKONOMIA ITUNA” aurkezteko.

Bilera Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkaritzan egin zen, eta honako hauek parte hartu zuten: Itziar Agirre, Ogasuneko sailburuordea; Aitziber Beldarrain, Erakundeen Baliabideetako zuzendaria; Ane Etxenausia, Zerga Administrazioko zuzendaria; Yurdana Burgoa, Kabineteko zuzendaria, eta Leyre Madariaga, Kanpo Harremanetarako zuzendaria, bai eta Erresuma Batuko, Frantziako, Alemaniako, Italiako, Danimarkako, Finlandiako, Norvegiako, Herbehereetako, Belgikako eta Portugalgo enbaxadetako sektorekako arduradunak ere.

“EUSKADIREN ETA ESTATUAREN ARTEKO EKONOMIA ITUNA: zer da Ekonomia Ituna eta nola arautzen ditu Euskadiren eta Espainiaren arteko zerga- eta finantza-harremanak” izeneko lan-topaketak kidego diplomatikoko kideei historikoki euskal foraltasunaren funtsezko zati bat izan den Ituna aurkezteko balio izan du, hain zuzen ere Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko harremanak egituratzeko elementua izan dena. Ekonomia Itunak Estatuaren eta Euskadiren arteko zerga- eta finantza-harreman bereziak arautzen ditu eta Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarrian oinarritzen da, zeinak foru-lurraldeen (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia) eskubide historikoak babesten eta errespetatzen baititu, foru-araubidearen eguneratze orokorra agintzen baitu, bai eta Autonomia Estatutuaren III. tituluan ere, lurralde historikoetako erakunde eskudunen araugintza-ahalmena aitortzen duena eta erakunde horiek beren zerga-sistema propioa mantendu, ezarri eta arautu ahal izango dutela beren lurraldean baieztatzen duena.