GENERO-IKUSPEGIA DUEN ZERGA-POLITIKARI BURUZKO JARDUNALDIA

GENERO-IKUSPEGIA DUEN ZERGA-POLITIKARI BURUZKO JARDUNALDIA


Jardunaldi honek zerga politikak hobetzea du helburu, genero ikuspegia sartuz eta ehun pertsona baino gehiagok parte hartu dute

 

Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak jardunaldi bat antolatu du, "Zerga-politika genero-ikuspegiaren ikuspegitik" izenburupean, zerga-politikak hobetzeko genero-ikuspegia txertatuz, eta ehun pertsona baino gehiago bertaratu dira.

Ogasuneko sailburuordeak gogorarazi duenez, Ekonomia Ituna bezalako zerga-sistema propio eta berezia izateak, 141 urte bete dituenak eta ahalmen arauemailea duenak, erantzukizun erantsia ematen du zerga-politiken diseinuan. "Fiskalitatea ez da neutrala eta Euskadin gaitasuna dugu bere gainean jarduteko. Zerga-politikek pertsonak lan-merkatuan sartzeko, familia eta lana bateragarri egiteko eta abarrerako balio behar dute ".

Nahiz eta aurrerapauso asko eman diren genero-ikuspegia duten aurrekontuak ezartzeari eta datu fiskalak sexuaren arabera banatzeari dagokionez, bai eta generoaren araberako eraginari buruzko txostenetan ere, oraindik ere lan handia dago egiteko eta, beraz, genero-alderdien ikerketa sustatzen jarraitu beharko da fiskalitatean eta informazio bereizi egokia lortzen.

Beste alde batetik, Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariak, adierazi duenez, "politika fiskala funtsezko tresna da eredu sozial eta ekonomiko iraunkor eta justuagorantz aurrera egiteko", eta kontuan hartu behar da ekonomia eta bizi garen sistema ekonomikoa ez direla neutroak generoari dagokionez eta, beraz, beharrezkoa dela erabaki bakoitzean genero-ikuspegia txertatzea.