Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

40 URTE BETE DIRA 1981-EAN ITUNA SINATU ZENETIK
Wednesday, 2 de December de 2015

40 URTE BETE DIRA 1981-EAN ITUNA SINATU ZENETIK

40 URTE BETE DIRA 1981-EAN ITUNA SINATU ZENETIK
Abenduaren 29an, ituna sinatu izanaren berrogeigarren urteurrena ospatuko da;
akordio horrekin, Euskal Autonomia Erkidegoak itun ekonomikoko araubidea berreskuratu zuen.

 

Abenduaren 29an, ituna sinatu izanaren berrogeigarren urteurrena ospatuko da; akordio horrekin, Euskal Autonomia Erkidegoak itun ekonomikoko araubidea berreskuratu zuen. Estatuko eta EAE-ko delegazioek sinatutako akordioa (hurrenez hurren, Ogasun ministroak, Jaime García Añoveros jaunak eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak, Pedro Luis Uriarte Santamarina jaunak), lege-proiektu bihurtu eta Diputatuen Biltzarrera eraman zen, eta, maiatzaren 13an (Espainiako demokrazia berriak 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpea gainditu ondoren) onetsi zen, hala, Euskal Autonomia Erkidegoaren Itun Ekonomikoa onesten duen maiatzaren 13ko 12/1981 Lege bihurtuz.

Horien guztien ondorioz, Ad Concordiam elkarteak, bere lerro editorialean, Pedro Luis Uriarteren lana argitaratuko du. Bertan, xehetasunez azaltzen dira bereziki zaila zen egoera politiko eta ekonomiko batean itun ekonomikoa sortzeko negoziazioetan landutakoak. Liburuaren aurkezpena, urteurrenaren egunean egingo da, Sabino Arana Fundazioan.