Nobedadeen berri izateko,
harpidetu gure buletinera

Gaurkotasuna

AD CONCORDIAM MARKAREN REBRANDING-A
Wednesday, 2 de December de 2015

AD CONCORDIAM MARKAREN REBRANDING-A

AD CONCORDIAM MARKAREN REBRANDING-A
Ad Concordiam-en 20. urteurrena dela eta, markaren rebranding-a egin da, elkarte gisa duen garaikidetasuna itzultzeko eta gero eta digitalagoa eta aldakorragoa den merkatuaren garai eta erabilera berrietara egokitzeko.

 

Horretarako, honako hauek guztiak berrikusi eta eguneratu dira: marka- eta posizionamendu-estrategia, balio-proposamena, naming-a, ikusmen-identitatea, zerbitzu-korea eta funtzio sozial, akademiko eta profesionala.

MARKAREN IDEIA

Markaren bilakaera eratzeko, bi elementu terminologiko eta semantiko bateratu behar izan dira, haien arteko harremana ulertzeko. Alde batetik, Ad Concordiam markaren termino nagusia, markaren zentzuaren eta helburuaren edukiontzi gisa, eta, bestetik, Ekonomia Ituna, etengabe aurreratzen ari den eta irudi berri honetan proiektatzen den lurralde baten nortasun-eduki gisa, biak beren-beregi lotuta indarrez betetako identitate tipografiko sendo, garaikide eta ikusizko baten bidez.
Ad Concordiam marka berria gauzak egiteko modu bat islatzen duten balioetan oinarritzen da. Izateko modu bat, izaera bat.

GURE DNA/AD CONCORDIAM MARKAREN DNA

IZAERA DIBULGATZAILEA /
Ezagutzaren kudeaketa arduratsuaren eredua, informazio egiazkoa eta zorrotza eskuratzeko erraztasunean oinarritua, horrela, lanbide-, irakaskuntza- eta gizarte-arloko masa prestatu eta kritiko baten sorrera sustatuz.

HURBILTASUNA /
Pertsonen arteko lotura sendo, positibo eta iraunkorrak sustatzen ditugu (profesionalen, irakasleen, ikasleen, intereseko gizarte-eragileen eta, oro har, gizartearen artean), balio handia emanez Itun Ekonomikoaren gaineko ezagutza gure lurralde-nortasunaren zati gisa eskuratzeari.

ESPEZIALISTAK /
Gainditze- eta erantzukizun-espiritua da gure ingurunea eta gu eraldatzeko gakoa, errealitate berrietara egokituz.

IRAUNKORTASUNA /
Bizi-erantzukizuneko espiritu horrek garapen-aukerez eta lankidetza-sarez betetako etorkizuneko ikuspegia ematen digu.

SOILTASUNA /
Erraztasunaren balioa aitortzen eta balioesten dugu, erabilerraztasun- eta irisgarritasun-bide gisa.