Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.

Gehiago jakin nahi dut

Onartu egiten dut

GAURKOTASUNA

Zergei buruzko Foru Arauen kontrako zeharkako errekurtsoa

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, 2011ko abenduaren 2ko epaian (5. oinarri juridikoan), Auzitegi Konstituzionalaren doktrina berretsi du, zergei buruzko foru arauak blindatzea delakoaren eraginkortasunari dagokionez, 1/2010 Lege Organikoa indarrean sartu aurretik aurkeztutako errekurtsoen haritik; hala, lege horren "vacatio legis" aldian planteatutako errekurtsoak ebazteko eskumena berak duela berretsi du.

 Jurisprudentziara joan

Administrazio bideko jarduerak bertan behera uztea, Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordearen aurrean eskumen gatazka bat aurkeztu ostean

Auzitegi Nagusiak, 2012ko azaroaren 12ko epaian, instantzian emandako epaia baieztatu du. Horren bitartez, Administrazio eta Ekonomia Auzitegi Nagusiaren erabakia gaitzetsi zen; izan ere, itunaren 66. artikuluan jasotako abstenitzeko betebeharra urratu zuen mahaigaineratutako gaiaren funtsa sakontasunez jorratzerakoan. Gaia hauxe da: lurralde komunean egozgarriak diren eragiketen bolumena zehazte aldera, Nafarroan egindako eragiketak kontuan hartzea, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen eskumena alde batera utziz. Azken hori izan beharko da eztabaidagarria den gai horren inguruko iritzia ematen duena.

 

Jurisprudentziara joan

Zergen sorrera Nafarroako Foru Komunitatean

Azaroaren 14an Konstituzio Auzitegiak epaia eman zuen eta Nafarroako Foru Komunitatearen eskumena baieztatu zuen hitzartutakoak ez diren zerga berriak eratze aldera. Dena den, horien oinarria AEFLOn ezarri zuen, hitzarmenetik kanpo; izan ere "estatuaren eta foru komunitatearen artean aldez aurretik adostu ez diren zerga propioak ez dira definizioz adostutako zergak eta ez daude foraltasunaren funtsezko edukiaren barruan". Auzitegi Nagusiko magistratuen artean hiruk emandako boz partikularrek nagusi den doktrinaren aurka egin dute.

Jurisprudentziara joan

Euskal Herriko zerga-harmonizazioa

'Zergak' Euskal Herriko zerga arloko aldizkariak Bizkaiko Foru Aldundiaren Zerga arloko Politika Zerbitzuaren arduraduna den Gemma Martínez Bárbarak idatzitako artikulu baten lehenengo zatia argitaratu du bere azken zenbakian. Artikulu horretan, Euskal Herriko zerga-harmonizazioak eskaintzen dituen alderdi guztiak aztertzen ditu, bai barruko ikuspegiari dagokionez eta bai Europako Erkidegoaren arautegitik eta Kontzertu Ekonomikoaren edukitik bertatik eratortzen den ahalmen arau-emailearen mugei dagokienez ere.  

 

'Cuadernos Manuel Giménez Abad' aldizkariaren 2012ko ekaineko 3. zenbakian, Valentziako Unibertsitateko Analisi Ekonomikoaren alorreko katedraduna den Antoni Zabalza jaunaren artikulu bat argitaratu da. Lan horretan, lurralde erkideen eta foru aldundien finantzaketa-araubideak erkatzen ditu eta Kataluniako Gobernuaren zerga-itunerako proposamena ebaluatzen du, proposamen horren alderdi teknikorik ahulenak adieraziz.

Joan Egileen Doktrinara

Aurrekontu-egonkortasuna, konstituzioaren erreforma eta Itun Ekonomikoa

Arantza  González López Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko abokatuak Konstituzioaren 135. artikuluaren aldaketak, aurrekontu-egonkortasunaren printzipioa konstituzio mailan jartzeko egin denak, euskal erakundeen (Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak) eskumen-estatuserako ekarri duen garrantzia aztertu du.

 

Joan Egileen doktrinara 

 

Itun Ekonomikoari eta Europako federalismo fiskalari buruzko artikuluak nazioarteko aldizkarietan

Anberesko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Business & Law Research  Group taldeko Bruno Peeters doktoreak Europako araudiari dagokionez estatu-kideek zerga-eskumenak deszentralizatzeko prozesuetan kontuan hartu behar dituzten alderdiak garatu ditu, batez ere bereizkeriarik ezaren printzipioa, oinarrizko askatasunak eta estatuko laguntzen politika, EC Tax Review aldizkariaren azken zenbakian.

Horrez gain, Gemma Martínez Bárbara Bizkaiko Foru Aldundiko Zerga Politikako Zerbitzuko arduradunak estatu azpiko erakundeek 1999tik (Euskal Autonomia Erkidegoa) azken egunetara arte (Errioxako UGT,  Azoreak eta Gibraltar) hartu dituzten zerga-neurrien hautakortasuna agertu duten kasuei buruz abokatu nagusiek emandako iritziak aztertu ditu.

 

Joan Egileen doktrinara

Zerga Foru Arauen autonomia testa betetzeari buruzko doktrina berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, ekainaren 29ko eta uztailaren 5eko epaien bidez, atzera bota ditu Errioxako Autonomia Erkidegoak 3/2009 (lehena) eta 5 eta 7/2008 (bigarrena) Foru Arauen aurka  aurkeztutako errekurtsoak; hala, berretsi egin du Foru Arauen araudi hierarkiaren eta lege erreserbaren printzipioak betetzea, baita Europako Justizia Auzitegiak finkatutako autonomia test hirukoitza ere, eskualdeko foru arauak estatu laguntza gisa kalifikatzeko betekizuna betetzea aztertzeko beharrezkoa dena.

 

Bestalde, ekainaren 1eko epaian, Auzitegi Gorenak Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen irizpidea berretsi zuen, araudiko 13. artikuluan zehaztutako betekizunak betetzeari dagokionez, fondo eta forma betekizunak, gatazka automatikoki planteatutzat jotzeko.

Jurisprudentziara joan

Kontzertu Economikoari buruzko inkesta

Ad Konkordiam izeneko Elkarteak, inkesta bat egin du, Bizkaiko biztanleek Kontzertu Ekonomikoari buruz daukaten ezagutza jakinarazteko. Azken  hamar urteetan nolabaiteko igoera egin duen aztertzeko asmoz.

Emaitza nagusienak

Konstituzio Auzitegiak “blindajearen” aurkako errekurtsoez emandako autoak

Web orrian jaso dira Konstituzio Auzitegiaren uztailaren 16ko bi autoak, 1/2010 Lege Organikoaren aurkako konstituziokontrakotasun-errekurtsoetan Eusko Jaurlaritza  pertsonatzea onartzen duena eta Bizkaiko Foru Aldundia pertsonatzerik onartzen ez duena, baita Aldundiak bere esku-hartze idazkian egindako alegazioak ere

Bizkaiko Foru Aldundiko Autoa

Eusko Jaurlaritzako Autoa

Bizkaiko Foru Aldundiko alegazioak

Konstituzio Auzitegiak ez du onartu Bizkaiko Foru Aldundia pertsonatzerik zergen arloko foru arauen “blindajearen” aurkako errekurtsoetan, baina Eusko Jaurlaritza pertsonatu dadin onartu du

Konstituzio Auzitegiak, uztailaren 16an emandako autoan, ez du onartu Bizkaiko Foru Aldundia pertsonatu dadin Errioxako Gobernu Kontseiluak egindako konstituziokontrakotasun-errekurtsoan eta Errioxako Parlamentuak, Gaztela eta Leongo Juntako Gobernu Kontseiluak eta Gaztela eta Leongo Gorteek jarritako errekurtso metatuetan -denak ere Konstituzio Auzitegiari eta Botere Judizialari buruzko lege organikoak aldatzen dituen otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoaren aurkako errekurtsoak dira-,  ontzat eman duelako errekurtsogileek eta Estatuko Abokatutzak argudiatutako salbuespena, alegia, Bizkaiko Foru Aldundiak ez duela konstituziokontrakotasun-errekurtsoak jartzeko zilegitasunik.

Egun berean Konstituzio Auzitegiak berak onartu egin du Eusko Jaurlaritza prozedura horietan pertsonatu dadin, baina erabaki horrek ez du atzeraeraginik izango jarduketetan, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzari ez zaio alegazioak aurkezteko eperik emango, preklusioa gertatu delako. Ondorioz, errekurtsoa jartzeko idazkian auziaren muinari buruz adierazitakoa ezingo da kontuan hartu.