Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.

Gehiago jakin nahi dut

Onartu egiten dut

GAURKOTASUNA

Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko gatazkak ebazteko eskumena dauka

Hala baieztatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Foru Erkidegoaren artean planteatutako gatazka baten ebazpenean, helbidea aldatzeko unean konpentsatzeke dauden BEZaren saldoak lekuz aldatzeko aukerari dagokionez. Horrek bere aurreko doktrina baieztatzen du, dagoeneko irmoa dena, eta, beraz, aukera hori ukatzen da. Hau da, administrazio bakoitzak bere jurisdikzio pean sortutako kuoten ardura dauka.

Zerga-helbidea aldatu ondoren erakunde baten ikuskapen-eskumena eztabaidatzen zuen beste erabaki batean, higiezinen gaineko aldizkako eragiketen kasuan higiezinen jarduerak gauzatzen dituzten erakundeek egindako eragiketa-bolumena nola kalkulatu aztertu zen, eta, baieztatutakoaren arabera, aldizkakoak izatea ez da garrantzitsua eragiketa-bolumena zehazteko.

Ikus Administrazio Doktrina

Eskualdeen hautakortasuna Justizia Auzitegiko abokatu orokorren ustez

Gemma Martínez Bárbarak, Bizkaiko Foru Aldundiko Zerga Politikako Zerbitzuko buruak, artikulu bat argitaratu du Forum Fiscal de Bizkaia aldizkariaren apirileko alean. Bertan, zehatz-mehatz garatu eta aztertzen du Saggio, Geelhoed, Kokott eta Jääskinen abokatu orokorren iritziaren bilakaera, eskualdeko zerga-neurriak estatuaren laguntzatzat jo ahal izateko (lurraldeen hautakortasuna dela eta) bete behar diren ezaugarriei dagokienez.

 

Bestalde, Amelia Pascual Medranok, Errioxako Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle titularrak, "zerga-oporrak" izenekoen bilakaera judiziala garatzen du Revista General de Derecho Constitucional aldizkarian argitaratutako artikulu batean.

 Ikus Egileen Doktrina

Zergei buruzko Lege Orokorra administrazio-prozedura erkideko araua da

Auzitegi Gorenak, 2012ko urtarrilaren 26ko epaian, baliogabetu egin zuen 18.000 eurotik gorako zenbatekoen kasuetan administrazioarekiko erreklamazio ekonomikoa hautazko gisa sailkatzen zuen Gipuzkoako Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko manua. Auzitegi Gorenaren ustez, administrazio-prozedura erkidea eta prozesu-araudia bezalako gaiak arautzeko estatuaren eskumen esklusiboak zuzenean urratu dira, Zergei buruzko Lege Orokorrari zerga-administrazio guztiak arautzeko funtzioa esleituta.

 

Ikus jurisprudentzia

Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Sozietateen gaineko Zergaren foru araudiaren kontra aurkeztutako helegiteak

Auzitegi Gorenak eman ditu Errioxa eta Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoek aurkeztutako kasazio errekurtsoen gaineko lehenengo epaiak, eta hala, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako doktrina berretsi du; izan ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baieztatu egin zuen autonomiako test hirukoitza betetzen zela, estatuko laguntzen erregimeneko berezko lurralde hautapena aintzat hartzea saihesteko jurisprudentzia komunitarioak eskatutakoa. Horrez gain, 2/2005 FAko 10. xedapen gehigarriaren baliogabetasuna berretsi du, 2004ko abenduaren 9ko epaiak baliogabetutako araudia ondorenak sorrarazi baino lehen amaitutako zergaldiei aplikatzeko gaitzen zuena.

Jurisprudentziara joan

Ministroen Kontseiluak Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkariak izendatu ditu Ekonomia Itunaren Batzorde Mistorako

Ministroen Kontseiluak, joan den martxoaren 26ko bilkuran onetsi dituen hiru erabakiren bidez, Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkariak izendatu ditu  Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa Koordinatzeko Batzorderako, Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa berrikusteko Negoziazio Batzorderako eta Ekonomia Itunaren Batzorde Mistorako.

 Prentsa-oharra

Kontzertu Ekonomikoa Balio Erantsiaren gaineko Zergan aplikatzeko arazoak

'Tribuna Fiscal' izeneko aldizkariaren martxoko zenbakian Estatuko Ogasun Ikuskatzailea den Javier Vicente Matilla jaunak eta Zuzenbide eta Enpresa-Administrazio arloan lizentziatua den Víctor Vega Vicente jaunak egindako azterlana argitaratu da. Azterlan horretan, zenbait kasu praktiko aztertzearen bidez, administrazioen artean BEZa biltzeari dagokion banaketa alorrean gertatzen den distortsioa islatzen da, Kontzertu Ekonomikoan biltzen diren eragiketak kokatzeko arauen aplikazioa dela eta.  

 

 Joan Autoreen Doktrinara

Kontzertu Ekonomikoan aintzatetsitako arautze-ahalmena

Arabako Forum Fiskalak Javier Armentia Basterra jaunaren azterlan bat argitaratu berri du martxoko zenbakian. Ondokoa da azterlanaren gai nagusia: Kontzertu Ekonomikoak Foru Lurraldeei zerga eremuan aintzatesten dien arautze-ahalmenaren barneko eta nazioarteko mugak.

 

 Joan Autoreen Doktrinara

Helbide-aldaketaren ondoriozko gatazka-planteamenduaren aurreko prozedura adiskidetsua

Itunaren Arbitraje Batzordeak ebatzi duenez, mezu elektroniko bidez jakinarazitako eskumenaren berrespenak, helbide-aldaketetarako prozedura adiskidetsuaren esparruan, hilabeteko epea zenbatzeko hasiera zehazten du, gatazka Arbitraje Batzordean aurkezteko.

 

Joan Administrazio Doktrinara

Nafarroako Arbitraje Batzordearen doktrina

Revista Jurídica de Navarra aldizkariaren 51. zenbakian, Eugenio Simón Acosta jaunak, Nafarroako Arbitraje Batzordeko buruak, labur azaldu ditu Batzorde horrek bere sei urteetan ebatzi dituen alderdi nagusiak. Laburpen horretan, arbitraje-prozedurari buruzko alderdi formalak (eskumena, legitimazioa, prozedura, proba) nahiz arreta berezia merezi duten funtsezko gaiak jorratu dira.

 

Era berean, Nafarroako Arbitraje Batzordeak bere irizpidea adierazi du, gas-entregetan aplikatu beharreko konexio-puntuari dagokionez. Bere ustez, komertzializatzaileek beren bezeroei hornitzeko hartunetik jarri behar dute gasa eskuratzailearen esku eta ezin da aplikatu garraiatu behar diren gorputz-ondasun higigarrien entregetarako aurreikusitako konexio-puntua, gasa eskuratzailearen esku jartzeko.

Joan Autoreen Doktrinara

Nafarroako Arbitraje Batzordearen ebazpena

Inbertsio handiengatik % 45eko kreditu fiskalak berreskuratzeari buruzko komunitate erabakia betetzea

Forum Fiscal de Bizkaia argitalpenaren abenduko alean Bizkaiko Foru Ogasuneko Koordinaziorako eta Laguntza Teknikorako zuzendariorde Iñaki Alonso Arce jaunak osatutako analisia plazaratu da ("La ejecución de la Decisión de la Comisión sobre crédito fiscal del 45% de las inversiones"), inbertsioetarako % 45eko kreditu fiskala dela medio berreskuratu beharreko zenbatekoak kalkulatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak aplikatzen dituen irizpideei buruzkoa; merkatu batuarekin bateragarria ez den estatuko laguntza gisa jo zen, eta bereziki erreparatu dio pizgarri efektu deritzonari.

Joan Autoreen Doktrinara