Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.

Gehiago jakin nahi dut

Onartu egiten dut

GAURKOTASUNA

Bizkaiko Foru Aldundia Konstituzio Auzitegian pertsonatu da blindajeen aurkako errekurtsoetan

Joan den asteartean, otsailak 7, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak erabaki zuen konstituzioaren kontrakotasun errekurtsoei dagokienez Konstituzio Auzitegian gauzatzen ari den prozeduran pertsonatzea, Errioxako eta Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoek aurkeztutakoak otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoaren aurka, foru arauen blindajearen lege gisa ezagutzen denaren aurka, hain zuzen. Bizkaiko Foru Aldundia ordezkatzeko ardura Enrique Lucas Murillo de la Cueva abokatu jaunari eman zaio, GÓMEZ-ACEBO & POMBO bulegokoa

Foru arau fiskalen blindajeari buruzko liburu berria, Errioxako Gobernuaren eskutik

 

Iustel argitaletxearekin elkarlanean, Errioxako Gobernuak El blindaje de las normas forales fiscales liburua plazaratu du, eta bertan jaso ditu Errioxako Gobernuko Lege Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak antolatuta 2010eko azaroaren 18an Logroñon egindako mintegiko hitzaldiak.

Ikusi liburuaren aurkibidea

Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga. Lotura puntuen nagusitasuna araudi komunean aurrez ikusitako lurralde banaketako arauen gainetik.

Urtarrilaren 12ko epaian, Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen Ekonomia Itunean jasotako lotura puntuek ahalbidetzen dutela balizko eskumen gatazkak ebaztea; Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuten araudian jasotako lurralde eskumeneko arauek, aldiz, lurralde komunean besterik ezin dira aplikatu, eta horri eskumena eman ondoren, hala badagokio, lotura puntu horiek aplikatuz.

Jurisprudentziara joan

Kontsulta: Ondare Eskualdaketen Zerga likidatzeko administrazio eskuduna, fidatzaile bat gehitzeagatik hipoteka maileguaren nobazio eskritura batean

Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak ebazpena eman du Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga likidatzeari aplikatu beharreko lotuneari buruz, hipoteka maileguaren nobazio eskritura batean beste fidatzaile bat gehitu delako, eta bereizi egin ditu kreditua handitzeari aplikatu beharrekoa eta beste bermatzaile bat gehitzeari dagokiona.

Joan Administrazio Doktrinara

Kontsulta: Foru lurralde komunean jarduten den entitate talde batek BEZa ordaintzea

Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak ebazpena eman du entitate talde batek Balio Erantsiaren gaineko Zerga ordaintzeari buruz; taldeak foru lurralde komuneko eragiketa bolumena du; batzordeak esan duenez, taldea eratu ahal izateko entitate guztiek Administrazio beraren ikuskaritza-eskumenaren eraginpean egon behar dute (dela lurralde komuna, alde batetik, dela edozein foru lurralde, bestetik). Taldea eratu ondoren, entitateek aitorpen indibidualak aurkeztu beharko dituzte Administrazio baten edo bestearen aurrean, Ekonomia Itunaren arau nagusiak aplikatuz.

Joan Administrazio Doktrinara

EAEko foru zerga araudiaren egoeraren bilakaera erkidegoko zuzenbideari dagokionez

Finantza eta Zerga Zuzenbidean doktore eta Joan Karlos Erregea Unibertsitatean kontratatutako irakasle Mercedes Ruiz Garijok artikulu bat argitaratu du Noticias de la Unión Europea aldizkariaren azken alean, "Un nuevo capítulo de las vacaciones fiscales en los Territorios Históricos del País Vasco: las dificultades procedimentales para la recuperación de las ayudas concedidas y declaradas ilegales en virtud del Derecho Comunitario" izenburupean. Bertan Europako araudiaren eta EAEko lurralde historikoetako foru zerga arauen arteko bateraezintasunaren arazoa errepasatu du, 1988. urtean zalantzan jarri zenetik berriki bateraezintzat jo diren arte, opor fiskalak eta % 45eko kreditua.

Joan Autoreen Doktrinara

Giménez Abad Fundazioaren koadernoak

Fundazioaren 2. koadernoak Zuzenbidean doktorea eta UNEDeko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko Saileko irakasle ikertzailea den Teresa Marcos Martín andrearen lana  jasotzen du. Lan horren bidez, gai honekin lotutako jurisprudentzian sakontzen du: estatuaren laguntzak berreskuratzea eta horien aplikazioa euskal opor fiskaletan.

 

Joan Autoreen Doktrinara

Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren jurisprudentzia

Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak, 2011n, zenbait erabaki hartu ditu, eta, horietan, gai hauek aztertu ditu: PFEZaren eta laneko atxikipenen arloan aplikatu beharreko konexio-puntuak, zenbatespen objektiboko araubideko enpresa-jardueren etekina zehazteko aplikatu beharreko araudia lurralde komunean eta foru-lurraldean bizi diren erkideak dituen ondasun-erkidegoaren kasuan, eta, jakinarazpenetarako, zer nolako eragina daukan PFEZaren aitorpena bizileku berriko administrazioaren aurrean aurkezteak, bizilekua aldatu egin bada.

 

Horrez gain, ebazpen banatan berretsi egin du Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeak hartutako irizpena, Auzitegi Gorenak berretsitakoa, honi buruz: konpentsatu beharreko BEZaren saldoak lekualdatzearen desegokitasuna, bizilekua aldatzen bada.

Joan Auzitegi Ekonomiko-Administratiboetara

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziaren azterketa, honekin lotuta: opor fiskalak eta % 45eko kreditua inbertsio handietarako

Jesús Félix García de Pablos doktore jaunak, TEACeko txostengileak, bi artikulu argitaratu ditu, bata Tribuna Fiscal-en eta bestea Contabilidad y Tributación-en, eta, artikulu horietan, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia aztertu du, hauekin lotuta: opor fiskalak eta % 45eko kreditua inbertsio handietarako. Azterketa horretan, hau ondorioztatu du: jurisprudentzia horrek ez du aldatzen bere aurreko doktrina eskualde-hautakortasunari buruz, UGT-La Rioja y otros izeneko gaian emandakoa.

Joan Autoreen Doktrinara

Ad Concordiam-en web orriaren aurkezpena

Datozen egunetan, Ekonomi Ituna Sustatu eta Aldezteko Elkarteak web orrialde berria aurkeztuko du; web orri Ekonomi Itunari buruzkoa da. Tresna berri horretan, hiru mailatan egituratu da Ekonomia Ituna. Oinarrizkoena gai honetan hasten direnentzat da, eta, kontzeptu errazen eta ikus-entzunezko baliabideen bitartez (infografia animatuak eta jokoak), gure finantzazio-araubidearen funtsezko alderdien berri ematen du. Bigarrenean, berriz, Itunaren alderdi teknikoak garatzen dira, laburpen eta eskemen bidez, eta Itunaz gehiago jakin nahi dutenentzat da. Azkenik, maila aurreratua dago, arloko profesional eta adituentzat dena, pertsona horiek etengabe eguneratuta egon behar baitute eta espezializazio maila handia behar baitute; horretarako, Ekonomia Itunari buruzko lege-testuak eta doktrina administratiboa, judizial eta akademikoa eta Ad Concordiamen lerro editorialen argitalpenak eskuragarri egongo dira.