Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.

Gehiago jakin nahi dut

Onartu egiten dut

GAURKOTASUNA

Dokumentu berriak gehitu zaizkio webari

Dokumentazioaren atalean ondoko artikulu berri hauek sartu dira:

 

"Euskal E.I. errestaurazioaren eta II. Errepublikaren marko juridiko-konstituzionalean", Deustuko Unibertsitateko irakaslea den Santiago Larrázabal Basáñez jn., Zuzendaritzaren Euskal Akademiako Forulege.

"Opor fiskal" luzeen kostu handiko amaiera", Juan Martín Queralt jn., Tribuna Fiscal-eko 250/251 zenbakia.

"Epaitegietako zuzenketa baten kronika: AGren 2011-06-02ko epaia, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Bizkaiko FAri dagokiona", Jose Luis Etxebarria Monasterio jn., iraileko Forum Fiscal de Bizkaia-ko zenbakian.

"Euskal Autonomia Erkidegoarekiko EIren Arbitraje Batzordearen ebazpenak", Olatz Ereño Garcia and., iraileko Forum Fiscal de Bizkaia-ko zenbakian.

Joan Autoreen Doktrinara.

Berretsi egin dute % 45eko zerga kreditua eta opor fiskalak legez kanpokoak direla

 
Foru aldundiek 2009ko irailaren 9an Lehen Auzialdiko Auzitegiaren aurka aurkeztutako kasazio errekurtsoak onartzen ez dituen epaiak irakurri zituen atzo, uztailak 28, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak; epai horietan Europako Batzordeak hartutako erabakiak legezkoak zirela onartzen da, alegia estatuaren laguntza neurriak merkatu komunarekin bateraezinak direla kalifikatzea (% 45eko zerga kreditua zenbait inbertsiotan eta sortu berri diren enpresentzat zerga oinarria txikitzea).

Epaiek laguntza horien legezkotasunari buruz 90eko hamarkadan hasi zen eztabaida luze bat bukaraziko dute, eta laguntzak berreskuratzeari ekin beharra berresten dute; foru aldundiek behin eta berriz adierazi dute laguntzak dagoeneko berreskuratu direla, baina Europako Batzordek, ordea, aurkakoa uste du. Horregatik, batzordeak beste prozedura bat hasi du Justizia Auzitegian, foru aldundiek eska diezaieten enpresa onuradunei jasotako laguntza osorik eta berandutza korrituekin bueltatzeko. Hori egin ezean, batzordeak mehatxu egin die aldundiei milioi askoko isunak ordaindu beharko dituztela.

% 45eko kredituari buruzko epaia, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiarena

Opor fiskalei buruzko Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren prentsa-oharra

Dokumentu berriak gehitu zaizkio webari

Honako dokumentu hauek gehitu zaizkio dokumentazioaren atalari:

Autoreen doktrina:

"La impugnación de las normas forales fiscales", Estatuko ogasun inspektore Carlos David Delgado Sancho jaunarena, Tributos Locales aldizkariaren 95. alean.

"El criterio de la selectividad de facto en las ayudas de estado (aplicación en relación con las medidas forales fiscales)", Begoña Pérez Bernabeu andrearena, Crónica Tributaria aldizkariaren 138. alean.

Arbitraje Batzordea:

12/2011 Ebazpena, maiatzaren 2koa, enpresa-berregituratze eragiketa baten ondoren BEZaren balantzak aldatzeari buruzkoa.

Webean sartu diren dokumentu berriak (2011ko abuztua)

Auzitegi Gorenak duela gutxi emandako epai bi sartu dira dokumentazioen jurisprudentzia atalean:

Lehenengoa 2011ko ekainaren 2koa da, Errioxako autonomia-erkidegoak EAEANren 2004ko azaroaren 2ko epaiaren aurka aurkeztu duen kasazio-errekurtsoari buruzkoa. Epaiak arauz kontrakotzat jo du Sozietateen gaineko Zergaren FAko 26. artikulua, baina legezkotzat jo ditu aurkaratu diren gainerako artikuluak. Auzitegi Gorenak adierazi du aurkaratutako artikulu batzuei dagokienez errekurtsoa jartzeko arrazoirik ez dagoela, eta gainerakoei dagokienez ezetsi egin du.

Bigarrena 2011ko ekainaren 3koa da eta, Ekonomia Ituneko 3. artikuluan ezarri diren koordinaziorako arauak aztertu ostean, ezetsi egin du Estatuko Administrazio Orokorrak  EAEANren 2003ko abenduaren 26ko epaiaren aurka aurkeztu duen kasazio- errekurtsoa. Izan ere, haren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikorako zerga neurri batzuk onartu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiaren otsailaren 12ko 2/2001 Foru Araua aurkaratu zen.

Opor fiskalei buruzko epaia

Atzo, ekainak 9, foru diputazioek Lehen Auzialdiko Auzitegiak 2009ko irailaren 9ko epaiaren kontra aurkeztu zuten kasazio‑errekurtsoaren gainean eman duen epaia irakurri zuen Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak. Lehen Auzialdiko Auzitegiak merkatu bateratuarekiko bateraezintzat jo zituen euskal "opor fiskal" direlakoak, zeinak hiru diputazioek onartu baitzituzten 1993an, eta, hala, hamar urteko salbuespen fiskala ezarri Sozietateen gaineko Zergan, enpresa sortuberriei. Europar Batasuneko Auzitegiaren epaiak araubide horren legezkotasunaren kontrako prozesua bukatzen du, eta Batzordeak haien inguruan izan duen jarrera berresten du. Horretaz gainera, araubidearen onurez baliatu izan diren enpresen laguntzak berreskuratu behar direla ezarri du. Foru Aldundiek, berriz, berehala adierazi dute, beste behin ere, epai horrek praktikan ez duela inolako garrantziarik, diru horiek aurretiaz berreskuratzen joan baitira erakundeok. 

EBJAren 2011ko ekainaren 9ko epaia

2011ko maiatzaren 23an, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkari berria aukeratu zen2011ko maiatzaren 23an, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkari berria aukeratu zen

2007. urtean, Arbitraje Batzordea eratu ondoren, EAEko Administrazioak eta Estatuko Administrazioak adostu zuten batzorde horretako idazkaria, lehen garaian, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionario bat izan zedila, eta erabaki zuen, aldi berean, batzordearen egoitza Vitoria-Gasteizko Portal de Castilla kaleko 15. zenbakian finkatzea. Batzordearen arautegian zehazten da kargu hori txandaka beteko dela, hiru urteko txandetan; bada, epe hori igarota, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2011ko maiatzaren 23ko Aginduaren bidez, Estatuko Administrazioaren zerbitzura dagoen funtzionario bat izendatu da idazkari eta batzordearen egoitza aldatu da. Egoitza, aurrerantzean, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak Araban duen ordezkaritzan egongo da: Olagibel kalea, 7; posta-kodea 01001; Vitoria-Gasteiz.

Agindua, 2011ko maiatzaren 23koa

Auzitegi Gorenak ROVER kasuaren errekurtsoa ebatzi du

2011ko apirilaren 13an, Auzitegi Gorenak epaia eman zuen Zerga arloko Administrazioaren Estatuko Agentziak (AEAT) Arbitraje Batzordearen 2009ko ekainaren 19ko ebazpenaren aurka jarri zuen errekurtsoari buruz. Arbitraje Batzordearen ebazpenean aintzatetsi egin zen ezen M.G. ROVER ESPAÑA, S.A.k egindako ondasun-emateei dagozkien BEZaren kuoten ordainarazpenerako eskumena Arabako Foru Aldundiari zegokiola, 1993ko urtarriletik 2005eko abendura arte. Auzitegi Gorenak, bere epaiaren bidez, Arbitraje Batzordearen erabakia ezeztatu du, eta Zerga arloko Administrazioaren Estatuko Agentziak kuotok biltzeko eskumena duela adierazi du.

Euskal erakundeak ECOFINen

Apirilaren 11n ECOFINeko lan taldearen bilera bat egon da Bruselan enpresen fiskalitatearen inguruan. Euskadiko erakundeen ordezkari batek parte hartu du lehen aldiz, Estatuaren ordezkaritzaren barruan. 2010eko azaroaren 22an Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoan onartu zen parte-hartze hori. Euskal erakundeen izenean Jose Rubi, Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionarioa, egon zen.

Foru-arauen blindajeari buruzko liburu berria

Madrileko Rey Juan Carlos Unibertsitatearen Zuzenbide Publikoko Unibertsitate-institutuak, Problemas Jurídicos Contemporáneos izeneko sailean, "El privilegio jurisdiccional de las normas forales vascas" liburua argitaratu du. Liburu horretan otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoa onesteagatik erator daitezkeen legezko arazoak sakonki aztertzen da.

{phocadownload view=file|id=200target=s}

Ekonomi Ituna Europar Batasunean. Ikastaroa UPV-EHUn

UPV-EHUk, Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean, 3,3 ECTS kreditu balio izango duen erdi-aurrez aurreko ikastaroa eskainiko du e-learning sistemaren bitartez. Ikastaroaren xedea tributuei buruzko Europar Batasunaren legeek foru-arautegiaren eskumenen jardunean duten eragina sakonki aztertzea izango da. Horretarako, aspaldiko arazoak eta erronka berriak, konpondu gabeko arazoak eta bide eta ikuspuntu berriak ikertuko dira.

Informazio gehiago