Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.

Gehiago jakin nahi dut

Onartu egiten dut

GAURKOTASUNA

Espainiako autonomia-finantzaketarako araubideei buruzko argitalpen berria

Parlamentuetako Legelarien Espainiako Elkarteak XVI. jardunaldiak burutu zituen 2010. urtean. Jardunaldi horien gaiak, zeinen aktak Tecnos argitaletxeak argitaratu baititu, ondoko hauek izan ziren: autonomia-finantzaketa Konstituzioaren esparruan, AEFLO sistema eta Kontzertu Ekonomikoari dagokion sistema.

Obraren aurkibidea.

Euskaldunen %45-ek ez du Ekonomi Itunaz hitz egiten entzun

Abenduko hileari dagokion Sociómetro Vasco 44-ak, euskaldunei Ekonomi Itunak merezi dien ezagupen eta iritziari buruzko zenbait galdera sartu ditu bere inkestan. Inkestatuen %9ak bakarrik adierazten du Ekonomi Ituna ondo ezagutzen duela eta %42ek entzun duela dio nahiz eta ondo ez ezagutu. %45ek (2002ko portzentaje berbera) ez duela inoiz bere existentziaz hitz egiten entzun aitortzen du.

Dokumentua

Arabako Forum Fiskalean publikatutako artikulua

Azaroko Arabako Forum Fiskala aldizkarian Juan Ignacio Martin Alonsoren "¿Solución final al traslado de las "mochilas de IVA" entre las diferentes Administraciones tributarias?" izeneko lana argitaratu zen.

Ekonomi Itunaren Arbitraje Batzordeko kidearen izendapena

2010eko azaroaren 22an bildu zen Itunaren Batzorde Mistoak Francisco Javier Muguruza Arrese legelaria Arbitraje-batzordeko kidea izendatu zuen, Fernando de la Hucha Celador katedradunaren ordez.

Lehendakari Leizaola saria

Iñaki Alonso Arce legelariak "Ekonomi Ituna Europan. Foru tributu-autonomiaren eta etorkizuneko Europako eraikuntzaren arteko oreka" izeneko lanarekin Leizaola saria irabazi du. Accesita Margarita Serna Vallejok lortu du "Gipuzkoar eta Bizkaitarren bidaiak Ternuara (1530-1808): araubide juridikoa" lanarekin.