Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.

Gehiago jakin nahi dut

Onartu egiten dut

GAURKOTASUNA

Ekonomia Itunaren urteurrena

140. urteurrena dela-eta, Ekonomia Itunaren protagonistek, alderdi politikoek eta gizarteko gainerako interesdunek arreta berezia eskaini diote. Mezu honekin batera, urteurren hori dela-eta bildu ditugun prentsa idatziko adierazpen guztiak doazkizue, bai eta gai hauekin lotutako beste informazio batzuk ere: Nafarroako hitzarmena, kupoa, baliabideak banatzeko barne-eredua, eta finantzazio-sistema erkidea.

Prentsako laburpena

Ekonomia Itunari buruzko jardunaldia martxoaren 1ean

140 urte beteko dituen egunaren hurrengoan, datorren martxoaren 1ean, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio Zentroak, EHU/UPVko Historia Garaikidearen Departamentuarekin eta Zuzenbide Publikoko Departamentuko Finantzen eta Zergen Zuzenbidearen Arloarekin lankidetzan, "Ekonomia Itunaren 140 urteak eta etorkizuneko ikuspegiak – 140 años de Concierto Económico y perspectivas de futuro" izenburua duen jardunaldia antolatu du.

Irekiera-ekitaldia Bizkaiko Ogasuneko foru diputatuak, José María Iruarrizagak, eta Historia Garaikideko katedraduna eta Zentroko zuzendaria den Joseba Agirreazkuenagak burutuko dute.

Jardunaldiari hasiera eman ondoren lehenengo esku hartzailea Eduardo Alonso Olea doktorea izango da; 1878an Gerra amaitu ondoren eta Ekonomia Ituna hasi zenean zegoen egoera aztertuko du. Ostean, Juan Mari Ollora doktoreak, Arabako Foru Aldundiaren diputatu nagusi ohiak, esku hartuko du; honek 1978an Ekonomia Ituna berreskuratu zenean izan zen negoziazioko bere esperientziaren berri emango du.

Atsedenaren ostean, Mikel Erkoreka doktoreak Itunaren izaera dinamikoari eta bere etenik gabeko egokitzapenari buruzko hitzaldia eskainiko du. Azkenik, Iñaki Alonso Arce doktoreak Ekonomia Itunak Europar Batasunaren markoan dituen erronkak planteatuko ditu.
Jardunaldia eztabaida batekin amaituko da: moderatzailea Susana Serrano Gazteluurrutia doktorea izango da.

Jardunaldiko programa

Ekonomia Itunari buruzko jurisprudentzia

Konstituzio Auzitegiak, 2017ko urriaren 16ko Epaian, berretsi egin du 2016ko abenduaren 1eko Epaiarekin hasi zuen doktrina. Doktrina hori, terminologiari eta kontzeptuei dagokienez, Ekonomia Itunaren 3. artikuluaren (Lurralde Historikoetako zerga-araubidea derrigorrez zergei buruzko Lege Orokorrari egokitu beharrari buruzkoa) barruko arau harmonizatzailearen interpretazioari lotuta dago. Goi Auzitegiak honakoa interpretatzen du: "zenbatespen objektiboaren aplikazio zuzenaren emaitzako zenbatekoaren mugiezintasuna zergaren oinarriaren zehaztapenaren araubide horren berariazko ezaugarri hertsia da". Aurkaratu den manuak, ez dionez ezaugarri horri erantzuten, hautsi egiten du aipatu den harmonizazio-arau hori eta konstituzioaren aurkakoa eta deuseza da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak, beste alde batetik, 2017ko uztailaren 7ko Epaiaren bidez ezetsi egin du hidrokarburo jakin batzuen txikizkako salmentaren gaineko Zergaren arloan formulatutako ondare-erantzukizunaren eskabidea, oinarri moduan hartuta estatu legegilearen lehentasunezko erantzukizuneko kasu batean gaudela, nahiz eta aztergai dugun Foru Araua onesterakoan Lurralde Historikoaren esku hartzearen singulartasunarekin, zergaren erregulazioan eskumenik eduki gabe. Horren ondorioz Salak esaten du aplikagarria Auzitegi Gorenaren 2012ko abenduaren bosteko Epaiaren emaitzako doktrina izango litzatekeela; epai horren arabera barkatu egiten da demanda jaso duen foru administrazioari iratxikitzeko moduko erantzukizuna, uste delako zergaren aplikazioaren ondorioz eragindako kalteen kausalitate-erlazioa bakarrik eta berariaz izango litzatekeelako Estatuaren administrazioarena.

Joan jurisprudentziara

Lankidetza Ekonomia Itunaren inguruan

Academia Vasca de Derecho erakundearen JADO buletinaren azken alean "El IVA en el País Vasco, de tributo concertado de normativa común a tributo concertado de normativa autónoma: encaje y repercusión en las operaciones intracomunitarias" izenburua duen lana argitaratu da. Artikulu hori legelari gazteentzako Adrián Celaya I. Saria irabazi zuenetako bat da eta bertan Victor Delgado Gonzálezek zeharkako zergapetzean, zehatzago esanda, Balio Erantsiaren gaineko Zergan, arauak emateko ahala onartzearen aukeretan eta ondorioetan sakontzen du.

Forum Fiscal argitalpenaren 235. zenbakian Ester Urruzola Morenoren "El plan BEPS y las operaciones vinculadas desde la perspectiva de los territorios forales" artikulua agertzen da. Artikulu horretan ELGEren BEPS Planaren barruan foru erregimenek inplementatu behar dituzten neurri arauemaile batzuk eta Europar Batasunaren barruan duten egokitzapena aztertzen ditu.

Azkenik, Quincena Fiscal argitalpenaren 2017ko 19. zenbakian Javier Armentia Basterra beraren beste lan bat agertzen da ("Concierto económico: algunas consideraciones generales"). Lan horretan Itunaren araubidearen funtsezko alderdi batzuei buruzko hausnarketa egiten du, adibidez bere izaera tradizionala eta hitzartua, foru zerga araubideen zerga-harmonizazioa, Europar Batasunaren testuinguruan duen kokapena edo Foru Arauen blindajearen esanahia.

Joan Autoreen Doktrinara

Ekonomia Ituna eta 2017-2021 bosturtekorako Kupoa aldatzeko legeak argitaratzea

Parlamentuan aginduzko izapideak egin ondoren, abenduaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofizialean abenduaren 28ko 10/2017 eta 11/2017 legeak argitaratu ziren. Lege horien bitartez, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna eta 2017-2021 bosturtekorako Euskadiko Kupoa zehazteko metodologia onartzen da.

10/2017 Legea, abenduaren 28koa
11/2017 Legea, abenduaren 28koa

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen doktrina

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeak, 2017ko maiatzaren 12ko eta ekainaren 21eko Ebazpenetan, Auzitegi Gorenak 2016ko abenduaren 13ko eta 2017ko urtarrilaren 31ko Epaietan Foru Komunitatearen Ogasunaren eta Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziaren artean planteatu ziren bi auziei lotuta eman zuen doktrina onartu du; doktrina horretan ondasunen emate moduan kalifikatu zuen hirugarrenen instalazioetan enpresa baten eta bere bezeroen artean egiten zen erregaiaren hornikuntzaren operatiboa, bezero horiek ordainketa enpresa horrek jaulkitako eta hirugarren horrek onetsita dagoen txartel bat erabiliz egiten dutenean, hain zuzen ere ZAEAren iritziz finantza izaerako zerbitzuen prestazioa zena. Beste alde batetik, Arbitraje Batzordeak, ekainaren 21eko Ebazpenean, arrazoia ematen dio Arabako Foru Ogasunari ZAEAk planteatutako auzian, kasu honetan aldez aurretik lurralde erkidean eta foru lurraldean kokatuta dauden saltzailearen beraren instalazioen artean lekualdaketa eginda ondasunen emateei aplikatzeko konexio-guneari dagokionez.

Joan administrazio-doktrinara.

Ekonomia Itunaren aldarazpena

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak joan den uztailaren 19an egin zuen batzarrean, azken urteotako testu kontzertaturik adierazgarriena aldaraztea erabaki zuen. Akordio hori dela bide, zenbait kolaborazio abiarazi dira, akordio horren edukia aztertze aldera. Horietako batzuk 'Forum Fiscal' aldizkariaren 235. zenbakian jasotzen dira.


Horrela, Javier Armentia Basterrak, "Comentario a las modificaciones introducidas en el Concierto Económico por el acuerdo de la Comisión Mixta de 19 de julio de 2017" izeneko artikuluan, zehatz-mehatz eta modu eskematikoan deskribatzen ditu Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren uztailaren 189ko batzarrean testu kontzertatua aldarazte aldera hizpatu ziren akordioak.


Aldizkariaren ohiko kolaboratzailea den Iñaki Alonso Arcek, "Regularización de operaciones entre contribuyentes forales y de territorio común en la modificación del Concierto Económico de 2017: luces y sombras" izeneko artikuluan, akordioan garrantzizkoentzat jotzen dituen alderdiak jorratzen ditu, eta zehazki, aldi berean administrazio batekin baino gehiagorekin jarduten duten zergadunen egoera bereziki lantzen duten alderdiak.


Ekonomia Itunaren aldarazpena aprobetxatuz, 'Forum Fiscal' aldizkariak atal berria zabaldu du du 236. zenbakitik aurrera. Atal berri horretan, Javier Armentia Basterrak, "Todo sobre el Concierto Económico" izenburua duen artikulu mardul samarrean, argi eta erraz azaltzen digu xedapen horren edukia, Euskadin bizi diren hiritar guztien ongizatearen alorrean berebizikoa denaren edukia alegia. Horrela, ondoko alderdi hauek guztiak jorratzen dira: xedapenaren izaera eta ezaugarriak, hark legegintzaren arloan Lurralde Historikoen zergak aplikatzeari dagokionez dituen ahalbideak, kudeaketarako arauak eta prozedura, zerga-egoitza, informazioa emateko betebeharrak, Kupoaren zehaztapena eta, besteak beste, Ekonomia Itunean bertan aurreikusirik dauden organoak, hots, Batzorde Mistoa, Koordinaziorako eta Arau-Ebaluaziorako Batzordea eta Arbitraje Batzordea.


Joan Egileen Dotrinara

Ekonomia Itunari dagozkion gaiekin loturik dauden doktrinaren arloko ekarpen berriak

'Forum Fiscal' aldizkariaren azken zenbakietan, Ekonomia Itunaren edukiarekin zerikusia duten zerga arloko zenbait aspektu jorratzen dituzten artikulu batzuk jasotzen dira.

Horrela, 233. zenbakian, Idoia Zapirain Torrecillak, "Competencia para la exacción del IVA en el caso de operaciones de emisión de tarjetas de pago de combustible" izeneko artikuluan zehatz-mehatz komentatu eta aztertu du Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen maiatzaren 12ko 7/2017 Ebazpena. Ondokoa da Ebazpen horren gai nagusia: gasolina-zerbitzuguneetan erregaia eta gasolina eroste aldera zergadunek, nagusiki errepideko profesionalek, merkataritzako txartel elektronikoez bitartez burutu beharreko eragiketei dagozkien transakzioen lokalizazioa ezartzea.

Francisco Martín Sesmak, beste alde batetik, "El establecimiento permanente como criterio de localización territorial y punto de conexión en el IVA" izeneko artikuluaren bidez, xeheka aztertzen du Establezimendu Iraunkorrak, lokalizaziorako irizpide gisa eta BEZari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean eta Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoan aurreikusirik dauden konexio-guneei doakienez izan dezakeen funtzionaltasuna.

Gemma Martínez Bárbarak, 'Zergak' aldizkariaren 53. zenbakian, hau da, azken zenbakian ("Roadmap to BEPS y los sistemas tributarios de los Territorios Históricos del País Vasco") eta 'Forum Fiscal' aldizkariaren 234. zenbakian ("Los nuevos acuerdos internacionales en materia de Patent Box y los regímenes fiscales de los Territorios Históricos del País Vasco") sakonki jorratzen du Zerga arloko Eginera Kaltegarriei buruzko ELGEren Foroaren inguruan hartu diren erabakiek Sozietateen gaineko Zergaren foru arautegian eta Europar Batasunaren Jokabide Kodean izan dezaketen eragina, BEPS ("Base Erosion and Profit Shifting") eginerak mugatu beharrari dagokionez; bigarren artikuluan, zehazki, jabetza industrial edo intelektualaren (patent-box) eskubideen merkaturatzearen edo ustiatzearen ondoriozko diru-sarrerak jasotzen dituzten enpresei zerga arloan aintzatesten zaizkien pizgarriak antolatze aldera foru arautegia egokitu beharraz jarduten du.

Azkenik, Enrique José Rodríguez Cativielak, Madrilgo Notarioen Elkargoaren Aldizkariaren 73. zenbakian, Ekonomia Itunaren araubideaz eta eredu hori Espainiako estatuan eta, bereziki, Kataluniako Autonomia Erkidegoan ("El Concierto Económico del siglo XXI: nuevo cupo y ¿extensión a Cataluña?") orokor bilakatzeari dagozkion aukerez duen ikuspegia azaltzen du.

Autoreen doktrinara joan

KONTZERTU EKONOMIKOAREN BATZORDE MISTOAK 2017-2021 BOST URTEKO LEGEA ETA KONTZERTU EKONOMIKOAREN LEGEAREN ALDAKETAK BERRETSI DITU

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren 19an ospatuta, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioan; bertan, berretsi egin dira 2017-2021 Kupoko Bost Urteko Legea eta Kontzertu Ekonomikoaren Legea. Sinadura horrek finantza-egonkortasuna dakarkio Euskadiri, 2021era arte, eta maiatzean hasi zen prozesua ixten du, eta, horrela, 2007tik Kupoaren inguruan dauden desadostasunak arautu eta likidatzen ditu. Sinatu den aktak 11 akordio ditu.

Prentsa-oharra

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen inguruko ale monografikoa

Herri Ardularitzako Euskal Aldizkariaren 107-II alean bere-beregi eta sakon jorratu da duela gutxi onetsitako apirilaren 7ko 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. Izan ere, Euskadiko erakundeetako arkitektura juridikoa gailendu duen lege baten alderdi ezberdinak aztertu dituzten 17 azterlan jaso dira bertan.

Besteak beste, Ekonomia Itunarekin duten harremanagatik honako hauek nabarmendu nahi ditugu: Deustuko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakaslea den Santiago LARRAZABAL BASAÑEZek "Zume hauekin... ekin lanari. Reflexiones sobre la génesis, naturaleza e inserción de la Ley de Instituciones Locales de Euskadi en el peculiar sistema de fuentes del Derecho vasco" izenburupean egindakoa, eta Administrazio Zuzenbideko irakaslea den Iñaki GALDEANO LARIZGOITIAk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kudeaketa Estrategiako zuzendari nagusia den Sebastián ZURUTUZA MUJIKAk elkarrekin aurkeztutako finantza-alderdiei buruzko garapena, "Financiación de las entidades locales de Euskadi en el marco de la Ley 2/2016, de Instituciones Locales de Euskadi" izenarekin.

Gainera, Nueva Fiscalidad (Fiskalitate Berria) aldizkariaren azken alean, Nafarroako Unibertsitateko Finantza eta Zerga Zuzenbideko irakaslea den Antonio Vázquez del Rey Villabuenak egindako "¿Es la generación de valor el criterio para la atribución de la competencia de Navarra en materia de IVA?" lanean, Auzitegi Gorenak 2017ko urtarrilaren 31ko epaian ROVER doktrina aplikatu edo ez aplikatu izana aztertu da, non goi-auzitegia Nafarroaren eskumenaren alde agertu den Nafarroan dauden hirugarrenen gordailuetan biltegiratutako erregaiak ematearen inguruko zergaren ordainarazpenerako.

Autoreen doktrinara joan