Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.

Gehiago jakin nahi dut

Onartu egiten dut

GAURKOTASUNA

Pedro Luis Uriartek Ekonomia Itunari buruzko bere liburua aurkeztu du

Pedro Luis Uriartek, 1980 eta 1984 urteen artean lehen Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko sailburua izan zenak "El Concierto Económico vasco: una visión personal" liburua aurkeztu du gaur Deustuko Unibertsitateko Bilboko CRAI eraikinean egin den Deusto Business Alumni-ren Topaketan. Azken bi urteak liburu mardul honetan lanean eman ditu eta bertan Ekonomia Itunak 1878ko otsailaren 28an sortu zenetik izan dituen eta gainditu behar izan dituen egoera eta eragozpen guztiak bildu ditu.

Obra formatu digitalean aurkeztu da eta eskuragarri egongo da www.elconciertoeconomico.com webean.

Bere esku hartzean Uriartek azpimarratu du "Ekonomia Ituna gure autogobernuaren muina da, baina zoritxarrez euskal herritarrek ez dute ondo ezagutzen eta ez dute horrelakotzat aintzatesten.

Obra, aldi berean, Donostian aurkeztu zen hilaren 17an eta Gasteizen eta Iruñean 18an.

Esteka Deusto Business Alumni-ra

Finantza tutoretza toki izakien aurrekontuen arloan

Udalen gaineko finantza-tutoretza aurrekontu arloan Auzitegi Gorenak, 2015eko uztailaren 9ko Epaian, ukatu egin du toki izakien aurrekontuen arloan indarreko araudiak lurralde historikoei arauak emateko ahalak ematen dizkiela, hau da, zergen esparruan gertatzen ez den bezala eta, bere aurreko jurisprudentziaren ildo beretik, baieztatu du ez Autonomia Estatutuak eta ez toki ogasunei buruzko Estatuaren oinarrizko legeriak ez dizkietela foru erakundeei euren bidezko lurraldeetan toki izakien aurrekontuen arloko arauak emateko ahalmenik ematen. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Lurralde Historikoen aldeko atribuzio horren alde azaldu zen 2013ko ekainaren 26ko bere Epaian, Estatuko administrazio orokorrak kasazioan errekurritu zuena.

Beste alde batetik, 2015eko ekainaren 16ko Epaian, Goi Auzitegiak Bizkaiko Foru Aldundiak planteatutako errekurtsoa onartzea ezetsi du, hain zuzen ere uztailaren 25eko 636/2014 Errege Dekretuari egozten zaion arau-omisioa Auzitegiak berak, testuan foru-salbaguardaren klausula sartuz, zuzentzeko eskatu zuena, uste duelako ez direla gertatzen arautegiaren ausentzia hori ordezteko gaitzen duen legezkontrakotasun omisiboaren ezaugarriak, eta hori bakarrik adierazi daitekeela delako omisio hori garatu edo betearazi nahi den legean edo Europako zuzenbideko arau baten berariaz ezarrita dagoen obligazio baten ez betetzeagatik edo, bestela, erregelamenduzko arauaren isiltasunak Konstituzioaren edo antolamendu juridikoaren aurkako egoera juridikoaren sorkuntza inplizitua eragiten duenean.

Jurisprudentziara joan

Ekonomi Itunaren Arbitraje Batzordeari buruzko doktrina

Zergak, Gaceta Tributaria del País Vascoren azken alea osorik da Ekonomi Itunaren Arbitraje Batzordearen bilakaera, doktrina eta betetzeke dituen gaiei buruzkoa; Batzorde horren helburu eta ataza nagusia Ekonomi Itunaren aplikazioan euskal zerga administrazioen eta zergen arloko beste administrazioen artean planteatzen diten gatazkak ebaztea da. Ponentzia guztiak Arbitraje Batzordearen kideak izan diren edo diren profesional guztiek garatuta egon dira eta, horrek, inolako dudarik gabe, jardueraren ikuspegi pribilegiatua eskaintzen digu. Zehatzago esanda, Carlos Palao Taboada jaunak iaz arte zuzendu zuen organoaren izaeran sakondu du ¿Qué tiene de "arbitral" la Junta Arbitral? artikuluan. Batzordeko mahaikidea Isaac Merino Jara jaunak Batzordearen ebazpenen eduki materialari buruz Auzitegi Gorenak emandako jurisprudentzia azaldu digu Concierto Económico y Junta Arbitral: jurisprudencia sobre aspectos sustantivos izenburua duen artikuluan. Arbitraje Batzordeko kideak direnen kolaborazioak organoaren historia eta bilakaerari (Antecedentes, génesis y evolución de la Junta Arbitral del Concierto Económico, Javier Muguruza Arrese jaunarena) eta hurrenez hurren Ekonomi Itunean eta Nafarroako Hitzarmenean ezarrita dauden gatazkak ebazteko organoen arteko harremanei buruzkoak dira (Las Juntas: Las relaciones entre las Juntas Arbitrales del P. Vasco y de la C. Foral de Navarra, Fernando de la Hucha Celador jaunarena). Ordea, batzordeburuak, Gabriel Casado Ollero jaunak, bere artikuluan, La naturaleza, las funciones y el funcionamiento de la Junta Arbitral, organoaren antolakuntza, funtzionamendua eta helburuak jorratu ditu.

Beste alde batetik, Revista Vasca de Administración Pública aldizkariaren 105. zenbakian Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde historikoetan indargabetuta egon zen urteetako Arabako Ekonomi Itunaren azterlan historikoa egin da (El régimen de Conciertos en Álava entre 1942 y 1976); egilea Ana Belén Sanjurjo andrea da.

Arbitraje Batzordearen azken ebazpenak

Ekonomi Itunaren Arbitraje Batzordeak baieztatu egin du, bere 8/2015 eta 12/2015 ebazpenetan, Arauen Koordinazio eta Ebaluazio Batzordearen menpeko zergen kontsultetan euskal eskuordeek mantendu duten irizpidea hala zergei buruzko Lege Orokorrean nola zergei buruzko foru arauetan ematen diren egoitza aldaketei buruzko manuzko komunikazioei legezko eraginak ukatuz, ondokoa baieztatuz: "eskumendun administrazioaren zehaztapena... Ekonomi Itunaren 27 eta 43. artikuluetan ezarri diren arauak aplikatuz burutu behar da eta horien artean ez da zerga egoitzaren aldaketaren eragingarritasun ezaren klausularik sartzen inplikatuta dauden zerga administrazioei jakinarazten ez zaien artean".

Beste alde batetik, bere 9/2015 ebazpenean baieztatu egin du ez dela bidezkoa estatuko administrazioak bere iritzia tributazioari buruzko kontsulta lotesleen erantzunaren bidez ematea berariaz foru administrazioenak diren bilketen arloko kontzeptuetan.

Azkenik, aurtengo ekainaren 19ko erabakiaren bidez baieztatu egin du ez dela bidezkoa Arbitraje Batzordearen beraren aurreko ebazpen baten betearazpen-intzidentea onartzea, egiaztatu duelako Ekonomi Itunean edo Arbitraje Batzordearen aurreko prozedurak arautzeko arauzko xedapenetan ez dagoela ezarrita inolako prozedurarik bere ebazpenen betearazpenerako eskumenen esleipena eragin dezakeenik.

Administrazio-doktrinara joan

Jardunaldiak Dublingo Trinity College-n

Ekainaren 25aaren eta 27aren artean Dublingo Trinity Collegeko Azterlan Hispanikoen Sailak antolatutako jardunaldi batzuk burutu ziren. Jardunaldien izena "Pulling together or pulling apart" izan zen eta bertan nazionalismoen eta Europar Batasunaren erakuntzaren eta etorkizunaren esparruko gai batzuk jorratu ziren. Parte hartu zutenen artean Liverpooleko Unibertsitateko Caroline Grayk "The role of the EU in the development of substate fiscal autonomy, obstacle or opportunity? The case of the Basque region in Spain" izenburua zuen hitzaldian EBk Estatu kideetan azpiestatu mailako zerga autonomia garatzeko bideetan ematen dituen aukerei eta ezartzen dituen eragozpeni buruzko bere ikuspegia azaldu zuen, horretarako Euskal Autonomia Erkidegoaren eta bere Ekonomi Itunaren esperientzietan oinarrituta.
Beste alde batetik, autore berak Evolving Nationalism (EVONAT) Research Brief aldizkariaren 2015eko ekaineko 2. zenbakian "The EU and substate fiscal autonomy, obstacle or opportunity? Lessons from the Basque region of Spain" lana argitaratu zuen.

Lotura puntua Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan (2)

Arbitraje Batzordeak maiatzaren 4ko 6/2015 Ebazpenean adierazi duenez, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga ordaintzeko betebehar erreala dagoenean, foru araudia aplikatzeko eskakizuna, hots, ondasun edo eskubide guztiak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egon beharra edo bertan erabili beharra, ulertu behar da kausatzailearen oinordekoari dagokiola (mortis causa eskuraketetan) edo dohaintza-hartzaileari (inter vivos eskuraketetan).

Gai hori ez Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordean eztabaidatu zen, eta goian aipatutako ebazpena batzorde horrek igorritako 14ei buruz Arbitraje Batzordeak emandako lehenengoetarikoa da, 2014ko urtarrilaren 16ko bileraren ostean.

Joan Administrazio Doktrinara

Elektrizitatea banatzeko jarduera garraioaren arloko zerbitzua da Ekonomi Itunaren eta Hitzarmenaren ondoreetarako

Auzitegi Gorenak, joan den maiatzaren 26an eman duen Epaian, berretsi egin du Ekonomi Itunaren Arbitraje Batzordeak 2014ko uztailaren 2an eman zuen Ebazpenean mantendu zuen irizpidea, hau da, sektore elektrikoko banatzaileen jardueraren helbururik behinena, edukia ematen diona eta besteetatik bereizten duena, energia elektrikoa garraio saretik kontsumitzen den tokietaraino transmititzea dela, hots, energia elektrikoa lekualdatzen duela leku batetik bestera kalitatezko hornikuntza bideratuz, eta horrela berariaz garraio jarduera eratzen duela. Berehalako eragina da aplikagarria den konexio puntua erakunde banatzailearen zerga egoitza dela.
Beste alde batetik jarraitu egiten dute inbertsio handietarako zerga opor eta zerga kreditu moduan eman ziren estatuaren laguntzak berreskuratzeari buruzko epaiek; epai horietan baieztatu egiten da emandako betearazpen-ekintzak deuseztatu egiten direla eta prozeduretan atzera egiten dela interesdunei manuzkoa den entzunaldiaren tramitea emateko.

Jurisprudentziara joan

Ekonomi Ituna eta krisia

Fundación de las Cajas de Ahorro-k (FUNCAS) editatzen duen Papeles de Economía Española argitalpenaren azken zenbakia finantzazio autonomikoaren erreformari buruzkoa da (analisia eta proposamenak). Bere barruan EHU/UPVko katedraduna den Ignacio Zubiri Oria jaunaren artikulua dago; artikulu horretan Ekonomi Itunaren araubideak krisi ekonomikoan zehar ekarri dituen abantailak garatzen ditu.
Maiatzeko Forum Fiscal-ean Iñaki Alonso Arcek Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren doktrinaren eboluzioa komentatzen du, hau da, foru arauen "blindajeari" buruzko 1/2010 Lege Organikoaren aplikazioaren esparruaren interpretazioari eta foru ogasunek zergei buruzko Lege Orokorrean ezarri den zergei buruzko arautegi orokorretik bereizteko duten eskumenari eta Lege Orokor horren oinarrizko izaerari dagokienez. José Luis Etxeberria Monasteriok Jose Luis Bilbao Eguren jaunaren, Ahaldun Nagusiaren, figura azaltzen du eta Ekonomi Itunaren oraintsuko historiako gakoak izan diren uneetan izan duen parte hartzea deskribatzen du, adibidez Foru Arauen lurralde selektibitateari buruzko epaiketa aurreko arazoa eta blindajeari zuzendutako ekimenak. Azkenik, aldizkariak elkarrizketa egiten dio oraintsu Ekonomi Itunaren Arbitraje-Batzordeko buru izendatua izan den Gabriel Casado Ollero jaunari.

Joan Zientzia Doktrinara

Nationalism and Ethnic Politics aldizkariaren azken alean Ekonomi Itunari eta nazionalismoari buruzko artikulu bat argitaratu da

Nationalism and Ethnic Politics aldizkariaren 21. zenbakian, 2015. urtearen lehen hiruhilekoan, Catalunya eta Euskadiko mugimendu nazionalisten dinamikak sakontzen dira. Beste artikulu batzuen artean Liverpool-eko Unibertsitateko Caroline Gray-rena dago, "A Fiscal Path to Sovereignty? The Basque Economic Agreement and Nationalist Politics". Artikulu horretan Euskal Autonomia Erkidegoak eta Estatuko gainerako gobernuek Ekonomi Itunaren ulermenari dagokionez dituzten ikuspegi desberdinak aztertzen ditu.

Esteka artikulura

Ekonomi Itunaren Arbitraje-Batzordearen doktrina

Carlos Palau Taboada jauna jubilatu eta lehendakari berria, Gabriel Casado Ollero jauna, izendatu ondoren, Ekonomi Itunaren Arbitraje-Batzordeak berriz ekin dio bere jarduerari gai batzuei buruzko doktrina jaulkiz. Horien artean pertsona fisikoen egoitza zehazteko hurrenez hurren ezarri diren arauen aplikazioa (2015/02 ebazpena) eta pertsona juridikoei lotuta dauden aurretiazko irizpideen baieztapena (2014/04 zenbakiko ebazpena eta 2014/05 zenbakiko ebazpena) azpimarratu behar dira.
Beste alde batetik adierazi du ezin direla bi gai onartu, alde batetik planteatu zen unean epaitegian liskarrean zegoen gai bati buruzko gatazka (2014/12 zenbakiko ebazpena) eta, bestetik, erakunde baten eragiketen bolumena egiaztatzeko eskumendun administrazioa behartzeko helburuarekin planteatu zena baina ondorio paradoxikoa izan zuena, planteamenduak berak ekidin egin duelako egiaztapen hori arbitraje-prozedurak berak eragiten dituen eteteko ondorioengatik (2014/05 zenbakiko ebazpena). Azkenik, Arbitraje-Batzordeak ukatu egin du enpresa baten administrazio konkurtsalaren legitimazioa prozeduran parte izateko, alderdi interesdun bakarrak gatazkan dauden administrazioak baino ezin direlako izan, beti ere interes legitimoa benetakotzen duten guztiek interesdun huts moduan aurkezteko duten aukera gorabehera (2014/01 zenbakiko ebazpena).

Joan Doktrina Administratibora