Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.

Gehiago jakin nahi dut

Onartu egiten dut

GAURKOTASUNA

Bizkaiko Foru Aldundiaren historia eta Ekonomia Itunari buruzko tesi berria

Bizkaiko Foru Aldundiak erakundearen 1500. urtetik aurrerako historian oinarritutako liburu bat argitaratuko du laster. Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketa Taldearen laguntzarekin egina da eta Joseba Agirrezkuenaga Zigorraga Historia Garaikideko katedratikoak zuzendu du, ikerlari nagusia izan delarik. Liburuaren bertsio digitala eskuragarri dago ondorengo helbidean: http://bizkaikohistoria.com/.

Bestalde, gure "Foru Ogasunaren Tesia" bilduma aberastu du Gonzalo Martinez Etxebarria doktoreak egin duen eta argitaratu berri den "La defensa jurídica de un derecho histórico paradigmático: el Concierto Económico Vasco" izeneko doktorego tesiak.

Tesirako esteka

Ekonomia Itunari buruzko II. Mintegia

Datozen urtarrilaren 22 eta 23an Ekonomia Itunari buruzko II. Mintegia egingo da Eusko Legebiltzarraren egoitzako Tomas Moro aretoan, Gasteizen. Oraingo honetan Eusko Legebiltzarrak Ad Concordiam-Ekonomia Ituna Sustatu eta Hedatzeko Elkartearen laguntza izan du jardunaldiak antolatzeko. Esku-hartzeak Ekonomia Itunaren egungo egoeran oinarrituko dira: alde batetik, nazioarteko ordenan; eta bestetik, administrazio zentralarekiko harremanen egoerak dakartzan erronken analisian, baita Autonomia Erkidegoaren barruko harremanen analisian ere.

Eusko Legebiltzarrerako esteka

Mintegiaren egitaraua

Auzitegi Gorenaren Doktrina: Nafarroa Kontzerturako lurralde komuna da

Auzitegi Gorenak hiru epai eman ditu (azaroaren 13 eta 14koak). Horietan Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa lurralde komuntzat hartzearen inguruko aurreko doktrina berretsi du, hitzarmenaren eta kontzertu ekonomikoaren araubideen lotura-puntuak aplikatzeko. Era berean, tarifa orokorra ezarri zaien bezeroei argindarraren hornidura bitan banatzea desegokia delako irizpidea berretsi du Arbitraje Batzordeak.

Bestalde, irailaren 26an emandako epaian Zergei buruzko Lege Orokorraren oinarrizko izaerari eutsi dio, baita Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeari ere.

Azkenik, estatuko laguntza fiskalak berreskuratzeko prozedurak dakarren arazoaz aritu da 2014ko 1 eta 9 epaietan.

Joan Jurisprudentziara

Harmonizazio fiskala Ekonomia Itunean

Jose Luis Silvestre Lopez Bizkaiko Foru Ogasuneko ikuskatzaile erretiratuak estatuarekiko harmonizazio fiskalaren egoera eta zergen foru sistemen barneko egoera aztertu ditu Forum Fiscal aldizkariaren azken zenbakian.

Joan Zientzia Doktrinara 

Finantzaketa sistema erkidearen eta foru sistemaren arteko aldeak

Sevillan egindako Ekonomia Publikoko XX. Topaketaren aktek hainbat egilek prestatutako lan bat bildu dute. Horretan finantzaketa sistema erkidetik eta foru sistematik ondorioztatzen diren finantzaketa aldeak aztertzen dira.

Joan Zientzia Doktrinara 

Artikulu berriak ZEAren JADO aldizkarian

Zuzenbidearen Euskal Akademiak (ZEA) argitaratzen duen JADO aldizkariaren azken zenbakiek Santiago Larrazabal Basañez doktore eta Edriga Aranburu Agirre doktoregai jaunek egindako lanak bildu dituzte. Horietako lehenengoak Itun Ekonomikoaren konstituzio, estatu eta lege esparruetan sakontzen du, Eskubide Historikoen eguneratzea den aldetik; bigarrenak, aldiz, aurrekontu egonkortasunaren printzipioa Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko araubidea aztertzen du.

Joan Zientzia Doktrinara

2014an argitaratutako artikuluak

Egiaztatu ahal izan duzuen bezala, azkenaldian web orria bere osotasunean berritu dugu. Gehienbat diseinuari eta funtzioei eragin die, funtzio berriak sartu baititugu, jakinarazi zaizuen bezala. Bitartean ezin izan dizeugu agertzen joan diren berrikuntzen berri garaiz eman eta horregatik 2014an zehar argitaratu diren eta web orrira gehitu ditugun 19 artikulu biltzen dituen fitxategia bidaltzen dizuegu atxikirik. Artikuluok gustatzea espero dugu.

2014ko artikuluak 

Eragiketen bolumena egiaztatzearen arloko eskumenak mugatzea

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiak bi epai eman ditu lurralde batean eta bestean egindako eragiketen bolumena egiaztatzeko gaitasuna esleitzeko aplikatu beharreko irizpideei lotuta, eta, Itun Ekonomikoaren arau aplikagarrien arabera, ikuskapenaren eskumena esleituta duen administrazioari esleitu dio beren-beregi. Aldi berean, Bizkaiko araudiari gehitutako irizpidea berretsi du. Irizpide horren arabera, eskumen hori eragiketen bolumen handiena duen Lurraldeari esleitzen zaio, eragiketen % 25 baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan eginda, horietako bat ere helbide fiskalaren lurraldean egin ez dela ulertzen denean.

EAEAN: 2014ko uztailaren 7ko epaia

Konstituzio Auzitegiak Foru Komunitatearen zergapetzeko ahalari buruz eman duen epai berria

Konstituzio Auzitegiak Foru Komunitatearen zergapetzeko ahalari buruz eman duen epai berria

Ekainaren 26an Konstituzio Auzitegiak epaia eman zuen, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga arautzeko abenduaren 26ko 24/2012 Foru Legeari lotuta, eta aurreko 208/2012 epaian Foru Komunitatearen zergapetzeko ahalari buruz ezarritako doktrina osorik berretsi du, uste baitu AEFLOren arauak erabat aplikagarriak direla hitzartu gabeko zergen arloan.

Konstituzio Auzitegiaren epaia

 

Arbitraje Batzar berria eratzea

Orain arte buru izan zena, Carlos Palao Taboada jauna, erretiratu ondoren, Arbitraje Batzar berriak lehenengo bilera izan zuen, Gabriel Casado Ollero jaunaren zuzendaritzapean. Kide bezala Isaac Merino Jara jaunak eta Javier Muguruza Arrese jaunak errepikatu dute.

Prentsa-oharra