Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.

Gehiago jakin nahi dut

Onartu egiten dut

GAURKOTASUNA

Foru Aldundiek zerga-laguntzak berreskuratzea

Europako Batzordeak Luxemburgeko Auzitegiari eskatu dizkion isun garestiak ezartzea ekidite aldera kautelaz berreskuratutako estatuko diru-laguntzen betearazpen osagarria zuzenbidearekin bat ote datorren eztabaidagai duen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia izan du hizpide Iñaki Alonso Arcek Bizkaiko Zerga Forumaren azken alean.

Epaia

Artikulua

 

 

Foru arauen aurkako konstituziokontrakotasun-errekurtsoa

Ministroen Kontseiluak, maiatzaren 31n egin duen bileran, ondokoa erabaki du: Bizkaiko Lurralde Historikoan zerga berriak aplikatzea ezarri zuen otsailaren 26ko 2/2013 Foru Dekretu Arauemailearen aurkako konstituziokontrakotasun-errekurtsoa jartzea. Zehazki, xedapen horretan honakoa zegoen ezarririk: Estatuak baterako araubideko lurraldearen esparruan sortu zituen zerga arloko azken figurak Bizkaian aplikatzea: jokoaren alorreko jardueren gaineko zerga, kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga eta energiaren eremuko hiru zergak: energia elektrikoaren ekoizpenaren gainekoa, erregai nuklear gastatuaren eta energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradioaktiboen ekoizpenaren gainekoa eta erregai nuklear gastatuaren eta instalazio zentralizatuetako hondakin erradioaktiboen biltegiratzearen gainekoa.

Errekurtsoa Auzitegi Konstituzionalaren arautegian egin den eraldaketa aplikatzen den lehen aldia da. Eraldaketa hori "Kontzertuaren blindajea" deritzon otsailaren 19ko 2/2010 Lege Organikoaren bidez ezarri zen, eta hori dela bide, zergen arloko Foru Arauak aurkaratzea Auzitegi Konstituzionalaren jurisdikziora igaro zen, jurisdikzio arruntaren kaltetan. Jakina denez, Lege organiko hori Auzitegiak berak aztertzeke dago, Errioxako eta Gaztela-Leongo Autonomia erkidegoek aurkeztu dituzten errekurtsoei begira.

Ministroen Kontseiluaren oharra

Webgunea berriz ere martxan dugu

Kaixo berriz ere:

Dakizuenez, azken hilabete honetan webguneko edukiari eragiten dioten zenbait alderdi aldatzen ibili gara, helarazi dizkiguzuen iradokizunetako batzuetara egokitzeko. Gaurtik aurrera webgunea erabat erabilgarri dago, eta aurrerantzean Ekonomia Itunaren gaurkotasunari buruz informatzen jarraituko dugu.

Webgune berrian bi berrikuntza nagusi aurkituko dituzue.

Batetik, Bibliografia atal berri bat dago "dokumentazioari" buruzko sailaren barruan; sei azpikategoriatan dago egituratuta, eta bertan liburuen erreferentziak aurkituko dituzue, baita liburuaren aurkibidearen pdf bat ere, lortu ahal izan dugun kasuetan. Hasieran bibliografia oinarrizkoena jasotzen saiatu gara, baina, aurkitu ahala, erreferentzia oro eskaintzeari eutsiko diogu. Hemendik, zinez animatu nahi zaituztegu erreferentziak bidal diezaguzuen, partekatzea interesgarria izan daitekeela uste duzuen kasuetan.

Bigarren berrikuntza Dokumentazio bilatzaile berri bati dagokio; aurreko bilatzaileari antzeman zenizkioten mugak konpontzen ditu honako honek, esaterako fitxen izenak, karaktere bereziekin (adibidez eñe hizkia) bilaketak egiteko aukera eta azentu markekin bilaketak egitea. Orain fitxa osatuagoak eta argiagoak aurkituko dituzue; edukiak eremuka eta zerrendaka daude banatuta, eta dokumentua deskargatzeko aukera argiago ikusten da.

Bilaketak egiterakoan ere funtzionalitate gehiago izango ditugu hemendik aurrera, eta bilaketen iragazi gisa kategoria ez ezik, beste eremu batzuk ere erabili ahalko dira, esaterako egilea, gai nabarmenduak...

Bukatzeko, sistema batetik bestera migratzerakoan joan den ostiraleko mintegiari buruzko azken albistea errepikatu egin dela adierazi nahi genizuen; barkamena eskatu nahi dizuegu horregatik.

Eskerrik asko

Web orrialdearen eraberritzea

Heldu diren egunetan web orrialdearen zenbait eduki eta haren egitura eraberrituko ditugu;  funtsean, bilatzaile berria jarriko dugu Dokumentazioa deritzon atalean, eta atal berria sortu dugu, hots, Kontzertu Ekonomikoaren Bibliografia. Horrenbestez, hilabetean edo, ez dugu web orrialdean eduki berririk sartuko. Funtzionaltasun berriak abiarazten ditugun unean bertan, eduki beri horiek erabil daitezkeela ohartaraziko dizuegu, alerta-zerbitzu honen bitartez.

Barka eragozpenak.

Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak aplikatutako lotuneak

Bizkaiko FAEAk, hainbat erabakitan, inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioen eta partaidetzen eskualdaketen edo itzulketen ondoriozko atxikipenei eta kontura egindako diru-sarrerei aplikatu ahal zaien lotunea zehazten du. Beste alde batetik, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren lotunea zehazten du, oinordetzako ituna egonez gero, egindako negozio juridikoa dohaintza gisa kalifikatu ondoren.

Joan Administrazio Doktrinara

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen ebazpen berriak

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeak aurrera jarraitzen du lanean, administrazio batzuek eta besteek eskumenen arloan planteatzen dituzten gatazkak ebazten.

Zehazki, 2012ko 3. eta 19. ebazpenetan bere irizpideak garatzen ditu, negozioen benetako zuzendaritzaren egoitza eta negozio horien kudeaketa administratiboa eta zuzendaritza gauzatzen direneko lekua kokatzeko erabakigarriak diren izatezko osagaiak baloratzerakoan, eta emandako frogaren baterako balorazioa egiten du, geroko kasuetan argigarri izango delakoan.

 Beste alde batetik, 2012ko 5. eta 6. ebazpenetan Itunaren 43.8 artikuluari buruz egiten duen interpretazioa garatzen du, enpresa-berregituraketako eragiketa baten ondorioz erakunde bat helbidez aldatzen eta gerora xurgatzen den kasuetarako.

16/2012 Ebazpenean, helbide aldaketa baten eraginen atzeraeginari dagokionez, preskribatu gabeko aldi edo ekitaldietara mugatzearen alegazioa gaitzesten du.

Azkenik, 17/2012 Ebazpenak doktrina ezartzen du auzia aurkezteko aurreikusitako epeari buruz, eskumenik gabeko administrazioak laguntzeko betebeharra urratzen duen kasuetan, eskumena erreklamatzen duen administrazioak, espedientean egiaztatutako inguruabarrengatik, beste administrazioaren jardueren berri duenean.

Joan Administrazio Doktrinara

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen ebazpenak

2012ko 7. eta 12. ebazpenek Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen eskumena baieztatzen dute, EAEko Lurralde Historikoen eta Nafarroako Foru Komunitatearen Ogasunaren arteko gatazkak ebazteko; horrez gain, negozioen zuzendaritza eta kudeaketa administratiboa egiten diren lekua eta benetako zuzendaritza-egoitza kokatzeko erabakigarriak diren egitatezko elementuak baloratzen dituzte. Baterako balorazio berdin-berdina egiten da 11/2012 Ebazpenean, helbide-lekualdatzeen kasuetan gatazka aurkezteko epea aztertu ostean, gatazka positiboetarako aurrez ikusitakoaren aplikazioa ukatuta.

8/2012 Ebazpenak doktrina ezartzen du, honekin lotuta: Administrazio baten parte-hartzea merkatuko balio normala egiaztatzeko prozeduran, administrazio ezberdinen eskumenaren menpekoak diren baina lotuta dauden erakundeen artean eginiko eragiketetan. Parte-hartze hori baieztatu egin du, Ekonomia Itunean jasota dauden koordinazio eta lankidetza printzipio orokorrak baliatuta.

9/2012 Ebazpenak Arbitraje Batzordea benetan eratu baino lehenago planteatutako gatazka positibo bat aurkezteko epea zenbatzeko dies a quo-a aztertzen du, eta eratze-data horretan ezartzen du.

Joan Administrazio Doktrinara

Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren doktrina

Bizkaiko FAEAk Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordeak ezarritako doktrina aplikatzen du, bategite-eragiketa baten ostean konpentsatu beharreko BEZaren saldoak lekualdatzeari dagokionez. Beste alde batetik, Foru Aldundiak Ganbara Baliabide Iraunkorraren desagerpenaren araubide iragankorra Lurralde Historikoan arautzeko gaitasuna duela baieztatzen du.

Joan Administrazio Doktrinara

ZERGAK: Euskal Autonomia Erkidegoan zerga harmonizazioa eta Ekonomi Itunarekiko aplikazioaren gatazkak

Zergak, Revista Tributaria del País Vasco, aldizkariak Susana Serrano Gaztelurrutia-ren euskarazko artikulua argitaratu du (Ekonomia Ituna; ulertzen ez den bereizketa eta sortzen dituen ikusezinak). Artikulua ikuspegi orokorretik egiten den Ekonomi Itunaren bilakaerari eta bere aplikazioak eragiten dituen gatazkei buruzkoa da. Jasotzaileak, funtsean, arloan adituak izan ez arren gaiari buruzko ezagutzak  izan nahi dituzten pertsonak dira.

Aldizkarian bertan Gemma Martínez Bárbara-k, Bizkaiko Foru Aldundiko Zerga Politikako Zerbitzuko arduradunak, Euskal Autonomia Erkidegoan  zerga harmonizazioak eskaintzen dituen alderdi guztien analisiaren bigarren atalarekin jarraitzen du.

Deskargatu dokumentua

BEZa doitzea Itun Ekonomikoan

 Hacienda Pública Española argitalpenaren azken alean Valentziako Unibertsitateko katedradun ANTONI ZABALZA MARTÍ jaunaren lan bat argitaratu da; lanean, autoreak BEZa finantzaketa sistema foralean doitzeko mekanismoaren arazoak aztertu ditu, eta, horrez gain, beste proposamen alternatibo bat aurkeztu du.

 Autoreen Doktrinara joan