Ekonomi Itunaren sorreraEkonomi Ituna foruak ezeztatu ondoren eratzen da, XIX. mendearen amaieran, II. Karlistaldia bukatu zenean, Euskal probintziek Espainiako finantzetan parte hartzeko sistema moduan, eta Foru Aldundiei beraien zergak biltzeko eskubidea emanez, haien gastuei eta Estatu Espainiarrarekin batera zituztenei aurre egiteko. Lehen Ekonomi Ituna 1878an onartu zen eta behin eta berriro berritu da gaur egun arte, frankismo-garaian izan ezik. Garai horretan Ituna indargabetu zen Bizkaian eta Gipuzkoan, 1981ean berriro berreskuratu arte. Azken berritzea 2002an izan da. Zertan datza Ekonomi Ituna gaur egun?Euskal Autonomia Erkidegoaren finantzaketa-sistema da; horren bidez, Euskadiren eta Espainiako Estatuaren arteko harremanak ezartzen eta arautzen dira. Gaur egun indarrean dagoen 1978ko Konstituzioak Ekonomi Ituna bermatzen du Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako eskubide historikoen agerpena delako, eta, eskubide historikoa den aldetik, Ituna eguneratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren baitan. Zertarako balio du?Ekonomi Itunak ezarritako eskumenak erabilita, Euskal Autonomia Erkidegoak euskal biztanleek ordaintzen dituzten zergak biltzen ditu, biztanleok jasotzen dituzten zerbitzu publikoen ordainketei aurre egiteko. Lurralde Historikoen (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) erakunde eskudunek (Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiek) erabakitzen, kudeatzen eta biltzen dituzte herritarrek ordaindu behar dituzten zergak eta hauen kopurua. Erakunde hauek herritarrengandik hurbil daudenez, Euskadiko herritarrok ordaindutako zergak eta jasotako zerbitzuak euren egiazko beharrei egokitzen direla ziurtatzen da. Zer da kupoa?Kupoa Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuari ordaindu behar dion kopurua da, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoaren herritarren onerako ematen dituen eskumenak ordaintzeko, besteak beste, Defentsa gastuak, Nazioarteko Harremanetako gastuak edo Koroarenak, eskumen horiek oraindik transferituta ez daudelako. Euskal Autonomia Erkidegoak, berari dagokion heinean (Estatuko errenta osoaren %6,24), eskumen hauek finantzatzen ditu, Euskadiren finantza-egoera eta diru-sarreren kopuruari erreparatu gabe. |
| Laburbilduz |
Laburbilduz