Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.

Gehiago jakin nahi dut

Onartu egiten dut

Lege oharra

Sozietatearen izena: Ekonomia-Itunaren Sustapenerako Erakundea. Asociación para la Promoción y Difusión del Concierto Económico. Ad Concordiam.
Merkataritzako izena: Ad Concordiam.
Sozietatearen egoitza: Kaputxinoen bidea kalea, 2 eta 4. zk.ak, P.K.: 48016 - Bilbo (Bizkaia)
IFK/ IFZ: G95125696
Telefonoa: 944.067.379
Faxa: 944.424.364
E-maila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Domeinuaren izena: www.conciertoeconomico.org

HELBURUA

Zerbitzuaren emaileak, webgunearen arduradunak, honako agiri hau jartzen du erabiltzaileen eskura 34/2002 Legea (LSSI-CE), Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa, betetzeko eta, aldi berean, webgunearen erabiltzaile guztiei bere web lekuaren erabileraren baldintzak zeintzuk diren jakinarazteko. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla eta zorrotz beteko direla, eta baita aplikagarriak izan daitezkeen legezko gainerako xedapenak ere.

Zerbitzuaren emaileak webgunean ager daitezkeen informazio mota guztiak aldatzeko eskubidea du eta ez du aurrez horren berri emateko obligaziorik; ondore horretarako uste da nahiko dela emailearen webgunean argitaratzea.

ERANTZUKIZUNA

Emailearen webguneak cookiak (informazio agiritegi txikiak, zerbitzariak orrira sartzen denaren ordenagailura igortzen dituenak) erabili ahal izango ditu gunearen funtzionamendu eta bistaratze zuzenerako derrigorrezkotzat jotzen diren funtzio jakin batzuk burutzeko. Hori guztia gorabehera webguneak erabiltzen dituen cookiek aldi baterako izaera dute eta euren helburu bakarra osteko transmisioa eragingarriagoa izatea da, eta erabiltzailearen saioa amaitzen denean desagertzen dira. Cookiak ez dira inoiz izaera pertsonaleko informazioa jasotzeko erabiliko.

Zilegi da bezeroaren webgunetik beste webgune batzuetako edukietara bideratzea. Kontuan hartu behar da emaileak ezin dituela beti kontrolatu hirugarrenek euren webguneetan sartzen dituzten edukiak eta, ondorioz, ez du inolako erantzukizunik onartzen eduki horiekiko. Dena dela, zerbitzu emaileak adierazten du nazio mailako edo nazioarteko legeriaren edo moral edo ordena publikoaren aurkakoak izan daitezkeen eduki guztiak kenduko dituela eta horrelakoetan berehala kenduko duela webgune horiekiko bideraketa eta eskumendun agintariei jakinaraziko dizkiela eduki horiek. Zerbitzu emaileak ez du jarraiko zerrenda horretan (honako hauek adibide huts moduan ematen dira baina egon daude beste batzuk) biltegiratutako informazio eta edukien erantzukizunik: foroak, chatak, blog sortzaileak, iruzkinak, sare sozialak edo, oro har, zerbitzu emailearen web orrian era independentean edukiak argitaratzeko hirugarrenek erabil ditzaketen bestelako bitartekoak. Dena dela, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Legeko 11 eta 16. artikuluetan ezarri denarekin bat, zerbitzu emailea erabiltzaile, agintari eta segurtasun indar guztien esanetara jartzen da eta era aktiboan lagunduko du nazio mailako edo nazioarteko legerian, hirugarrenen eskubideetan edo moral edo ordena publikoan eragina izan ditzaketen edo horien aurka egon daitezkeen eduki guztiak kentzen edo, hala denean, blokeatzen. Erabiltzaileak uste badu webgunean sailkapen hori merezi duen edukiren bat egon dagoela, mesedez eskatzen diogu berehala webgunearen administratzaileari jakinarazteko. Webgune hau berrikusita dago eta zuzen funtzionatzeko frogatuta dago. Printzipioz behintzat bermatu egin daiteke zuzen funtzionatuko duela urtearen 365 egunetan, egunaren 24 orduetan. Dena dela, zerbitzu emaileak ezin du baztertu programazioan akatsen bat gerta daitekeela edo web orriarekiko irisgarritasuna ezinezko bihurtzeko moduko ezinbesteko kasuak, katastrofe naturalak, grebak edo antzeko inguruabarrak gerta daitezkeela.

DATU PERTSONALEN BABESA

Zerbitzu emailearen konpromiso zorrotza da izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko araudi espainiarra betetzea eta bermatu egiten du ezarritako obligazioak osorik beteko dituela; halaber, izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko 15/1999 Legeko (DBLO) 9. artikuluan eta DBLO garatzeko Araudian ezarri diren segurtasun neurriak aplikatuko ditu.
Zerbitzu emaileak erabiltzaileen eskura jartzen du erakundearen Pribatutasun Politika ondoko alderdi hauei dagokienez:

  • Tratamenduaren arduradunaren datuak.
  • Tratatu diren datuak.
  • Biltegiratzen diren fitxategiak.
  • Tratamenduaren helburua.
  • Horiek ematearen edo ez ematearen derrigortasuna, eta horiek ematearen edo ez ematearen ondorioak.
  • Erabiltzaile guztiek dituzten eskubideei eta horiek betearazteko prozedurari buruzkoak.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Webgunea (eta horren barruan sartzen dira, besteak beste, bere programazioa, edizioa, bilketa eta funtzionatzeko gainerako elementu guztiak, diseinuak, logotipoak, testuak eta/edo grafikoak) zerbitzu emailearen edo, hala denean, egileen aldetik berariazko lizentzia edo baimena duenaren jabetza da. Webguneko eduki guztiak era egokian babestuta daude jabetza intelektual eta industrialari buruzko araudiaren bidez eta bidezko erregistro publikoetan inskribatuta daude. Jatorriz izan duten helburua gorabehera, zati baten edo osorik kopiatzeko, erabiltzeko, ustiatzeko, banatzeko eta merkaturatzeko beti behar da zerbitzu emailearen idatzizko baimena. Aldez aurretik zerbitzu emaileak baimendu ez dituen erabilera guztiak egilearen jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen aurkako arau hauste larritzat joko dira.

Zerbitzu emailearekin zerikusirik ez duten eta webgunean ager daitezkeen diseinuak, logotipoak, testuak eta/edo grafikoak euren kasuan kasuko jabeenak dira eta horiek izango dira horiekiko sor daitezkeen gatazka guztien erantzuleak. Hau guztia gorabehera zerbitzu emaileak jabe horien berariazko eta aurretiazko baimenak ditu.

Zerbitzu emaileak horien kasuan kasuko titularren aldeko bidezko jabetza industrial eta intelektuala aintzatesten du eta aipamen hutsak edo webgunean agertze hutsak ez du esan nahi zerbitzu emaileak horiekiko inolako eskubiderik edo erantzukizunik duenik; halaber, ez du esan nahi horiek laguntzen, babesten edo aholkatzen direnik. Jabetza industrial eta intelektualaren ustezko ez betetzeei buruzko era guztietako iruzkinak, eta baita webgunearen edukiei buruzkoak ere, posta elektronikoko ondoko helbide honen bidez egin daitezke: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

LEGE ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIAK

Webgune honen erabilpenaren edo webgune honi lotuta dauden alderdien ondorioz sor daitekeen edozer arazo edo gatazka Espainian indarrean dagoen legeriaren arabera ebatziko da. Alderdiak berariaz jartzen dira legeria horren menpean eta erabileraren emaitzako eta erabilera horri lotuta dauden gatazka guztiak ebazteko eskumendunak alderdiek berariaz zehaztuko dituzten Auzitegiak eta Epaitegiak izango dira.