Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.

Gehiago jakin nahi dut

Onartu egiten dut

Argitalpenak

Gure argitalpenak

Hemen dituzu pdf formatuan Elkarteak berak "Ad Concordiam" eta "Tesis" bildumetan argitaratutako liburu osoak, hala nola "Klasikoak" izenekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetzatik sortua. Halaber, 3 CD ditugu zuen esku (bat bildumako). Interesik baduzu hauetako bat izateko, gure posta elektronikoaren bidez eska diezagukezu (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.). Bestalde, Ekonomi Itunaren inguruko edozein konturi buruzko bibliografia osoa kontsultatu nahi izanez gero bisita ezazu "Ekonomi Itunaren eta Foru Aldundien Dokumentazio Gunea" web-a.

 

  • “Ad Concordiam” bilduma

  • “Klasikoen” bilduma

  • “Tesi” bilduma

  • Euskaraz Bakarrik

Los Territorios Históricos Vascos y su producción normativa foral

Los Territorios Históricos Vascos y su producción normativa foral

Egilea: Gonzalo Martínez Etxeberria

Eskubide historikoen zaintzaren eta horiekiko begirunearen funtsezko oinarritik abiatuta, lan honek LLHHen errealitatea eta lurralde hauen izaera juridiko bereziari dagokionez autoreek egiten dituzten doktrina-ekarpen guztiak aztertzen ditu. Hori egin ondoren azterlanak eranskin baten antolamendu juridiko espainiarraren zuzenbidearen oinarriak eta LLHHen arauen ekoizleak diren euskal FFAAk aztertzen ditu, ostean FFAAek antolamendu juridiko espainiarrean duten egokitze gatazkatsua hobetzeko ustezko irtenbide batzuen legegintza-erakunde mailako eta doktrina mailako planteamendua jasotzeko. Amaitzeko, euskal marko instituzionalaren modernizaziorako joerak eta proposamenak analizatzen ditu, eztabaidarako egilearen proposamen pertsonala emanda.

La distribución de recursos entre las haciendas del País Vasco

La distribución de recursos entre las haciendas del País Vasco

Egilea: Iñaki Ansoategui Fernández de Arroyabe

Azterlan hau autoreak Donostiako Zuzenbide Fakultatean 2016ko abenduaren 20an defendatu zuen tesiaren ardatza da eta, bere xedea, euskal administrazioen arteko (bereziki Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artekoa) baliabide publikoen banaketa-sistemaren analisia eta balorazioa da, beti ere udalak eta euskal sektore publikoaren gainerako osagaiak ahaztu gabe.

Ad Concordiam Elkarteak argitalpenen lerro bat du, batez ere Ekonomi Ituna 1981ean berreskuratu zenetik horren gaurkotasunarekin zerikusia duten testuak kaleratzeko.

Haciendas Forales: 30 años de Concierto Económico y perspectivas de futuro

Haciendas Forales: 30 años de Concierto Económico y perspectivas de futuro

Egilea: Varios

Este volumen incluye los textos de las ponencias y comunicaciones presentadas en el mes de febrero de 2011 en el Congreso celebrado en Bilbao y organizado por el Centro de Documentación del Conciert o Económico y las Haciendas Forales de la UPV-EHU. En la labor de balance y perspectivas de 30 años de actividad de las Haciendas Forales destacan no solo análisis económicos o jurídicos, sino también otros vinculados a la opinión públic a, que nos muestran cómo, a pesar de que el Concierto es pieza básica del utogobierno del País Vasco, todavía queda por hacer en su labor de proyección hacia la sociedad.

The Economic Agreement between the Basque Country and Spain

Egilea: Ignacio Zubiri Oria

Argitalpenaren xedea hurrengo gaiak ingelesez mintzo direnentzat aztertzea eta azaltzea da: Ekonomi Ituna, honen jatorria, nola erabiltzen dituen Euskal Herriak Itunak berak aitortzen dizkion ahalmen arau-emaileak eta bere ondorio ekonomikoak. Horrez gain, konparazio-lana aurkezten du Foru Erkidegoen (Euskal Herria eta Nafarroa) eta araubide erkideko Autonomia-erkidegoen tributu-sistemen artean.

Congreso Internacional. Concierto Económico Vasco y Europa

congresointenacional

Argitaratzailea: Eduardo J. Alonso Olea

2006ko abenduan "Euskal Ekonomi Ituna eta Europa, eskualde-fiskalitatea eta Estatu-laguntzak" izenpeko biltzarra egin zen Deustuko Unibertsitatean. Biltzarra, Azoreen auzian Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak emaniko epaiaren irizpideetan oinarritzen zen, auzi hura Europako eskualdeen tributu-autonomiari buruzkoa izan baitzen. Bilkuraren txostenak argitalpen honetan jaso dira.

La Identidad Pactada: Primer Proceso Estatutario y Concierto Económico 1981

Egilea: Miren Alcedo Moneo

1980ko abenduaren 29an euskal erakundeetako ordezkarien batzordeak eta Estatuko Gobernuaren ordezkariek osatutakoak euskal autonomiaren oinarri den Ekonomi Itunaren testu berria itundu zuten. Aldez aurretik hainbat bilera izan ziren. Zertaz hitz egin zuten, zeintzuk ziren euren itxaropenak, jasan zituzten presioak eta hitzarmena lortu zutenen poztasun maila ezagutzea da ikerlan honen xedea.

El Régimen Jurídico del Concierto Económico

Egilea: Fernando de la Hucha Celador

Ekonomi Itunaren eta antolamendu juridikoaren arteko loturari buruzko azterlan honen autoreak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Finantza eta Tributu Zuzenbideko katedraduna denak, bi puntu garrantzitsutan jarri du arreta: bata, erakunde erkideek duten harmonizazio fiskalerako ahalmenen hedakuntza eta arauen bilbaren barruan foru-arauek duten izaera legegilea eta, bestea, foru-arau horien legezkotasun-kontrolerako eta/edo konstituziotasun-kontrolerako araubidea.

Recopilación del Concierto Económico Vasco: Legislación, Jurisprudencia y Bibliografía.

Egileak: Alberto Atxabal Rada y Javier Muguruza Arrese

Ekonomi Itunak 1981etik 2002ra arte izan dituen idazkuntza guztietako legeria, jurisprudentzia eta bibliografiaren azterketa jasotzen duen liburua da. Lan bakarrean bildu dira ebazpen judizialak, administrazio-ebazpenak eta ohar bibliografikoak, hala nola, hain bitxia den gure araubide ekonomiko-administratiboaren historiari buruzko oroitzapena.

La opinión pública española sobre el Concierto Económico Vasco (1952-2002)

opinion_publica_2

Egilea: Maider Ensunza Arrien

Liburua Sabino Arana Fundazioaren lankidetzaz egindako ikerketa-proiektuaren jarraipena da, Itunari buruz, 1876 eta 1937 bitartean prentsa idatzian argitaratutako espainiarren iritziak jasotzen zituena. Oraingoan 1952 eta 2002 bitartekoak biltzen ditu.

Crisis y renovación del Concierto Económico

Egilea: Enrique Lucas Murillo de la Cueva

"Ad Concordiam" Elkartearen Monografien Lehen Saria jaso zuen lana biltzen du liburuak eta 2002ko Ekonomi Itunaren negoziaketan eta sorkuntzan eztabaidarik garrantzitsuenak sortarazi zituzten hiru gaietan jartzen du arreta: euskal erakundeen presentzia Europan, 1981eko Ekonomi Itunaren alde bakarreko luzapena eta negoziaketa prozesuan parte hartu beharreko subjektu instituzionalak.

Adolfo Gabriel de Urquijo e Ibarra (1866-1933): Un artífice del Concierto Económico

Egilea: Gregorio Castaño San José

"Ad Concordiam" Elkartearen Monografien Lehen Sarien akzesita batzen du liburuak, eta izenburua ematen dion pertsonaiarengan jartzen du arreta: 1905 eta 1907 bitartean Bizkaiko Aldundi probintzialeko zuzendaria eta 1906ko Ekonomi Itunaren berrikuntzaren protagonista izan zena.

Comentarios al nuevo Concierto Económico vasco

comentarios_al_nuevo_concierto_economico

Koordinatzailea: Iñaki Alonso Arce

Berritze prozesuaren emaitza izan zen 2002ko Ekonomi Itunari buruz adituek 2002 eta 2003 urteetan zehar idatzitako iritzi-artikuluak biltzen dituen lana. Hauen bidez, itundutako testu berriak duen tributu- eta finantza-arauketari buruzko ikuspegi orokorra lor daiteke.

El Concierto Económico: La renovación de 2002

elconciertoeconomicovasco

Argitaratzailea: Iñaki Alonso Arce

2002an Ekonomi Ituna berriztatzeko egin ziren parlamentu-izapidearen berri ematen duten agiri guztiak jasotzen ditu, bai tokian tokiko Lurralde Historikoen Batzar Nagusietan bildutakoak, hala nola Eusko Legebiltzarrekoak eta Gorte Nagusietakoak, eta baita dagozkien Aldizkari Ofizialetan agertutakoak ere. Honekin batera badago azaroaren 27ko 25/2001 Legea, 1981eko Ekonomi Itunaren indarraldia alde bakarrez luzatzen duena.

Opinión Pública Española sobre el Concierto Económico Vasco (1876-1937)

laopinion

Egileak: Sonia González García y otras

Liburu hau Sabino Arana Fundazioaren lankidetzaz egindako ikerketa-egitasmoaren emaitza da eta Ekonomi Itunak, 1876an abian jarri zenetik eta 1937an Bizkaian eta Gipuzkoan ezeztatu zen arte izandako berriztapenei buruz prentsa idatzian azaldutako espainiarren mota guztietako iritziak biltzea du helburu.

Reflexiones en torno a la renovación del Concierto Económico vasco

reflexiones_en_torno_al_concierto

Koordinatzailea: Iñaki Alonso Arce

2001ean zehar burutu zen Ekonomi Itunaren berritzearen inguruan adituek idatzitako iritzi-artikuluak biltzen dituen lana. Horien bidez, jakintza-alor anitzeko ikuspuntua lortzen da prozesuari buruz, beste askoren artean, esparru akademiko, politiko eta euskal administrazio publikoko egileek emanda.

500 años de Hacienda Foral

500 años de Hacienda Foral

Egilea: Eduardo J. Alonso Olea

Liburuxka honek laburki Bizkaiko Foru Ogasunaren hastapenak XVI. mendetik gaur arte, bere funtzionamendua eta historia-hitzaurrea biltzen ditu. Bestalde, bigarren atalean Ekonomi Itunaren agertzea, bere garapena Bizkaian eta Gipuzkoan 1937an ezeztatu arte, bere berrezarpena 1981ean eta honen ondorioak azaltzen ditu, eta egungo kupoaren jardunbideari ere erreferentzia egiten dio.

Foru Ogasunaren Klasikoak bilduma Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Historia Garaikidearen Sailaren arteko lankidetzaren emaitza da. Hainbat egile ospetsuk Ekonomi Itunaren araubide politiko eta administratibo bereziari eskaini dizkioten lanak berriro argitaratu ditugu, ikertzaile, aditu, herri arloko langile eta komunikatzaileen eskura egon daitezen eta, oro har, nahi duen edonork sakonean aztertu ahal izan ditzan administrazio eta finantzen arloko gure ohitura berezi eta apartekoak, aurreiritzirik gabe, jakinminak ematen duen jarrera zorrotz eta ulerkorrarekin. Ohitura horiek antzinako historian daude sustraiturik, baina indar osoa dute oraindik.

Régimen Político y Administrativo de las Provincias Vasco Navarras - Jose Mª de Estecha y Martinez, 1918

Azpitituluak dioen moduan, lana "Lege, Dekretu, Errege-aginduak eta Auzitegi Kontentzioso-Administratiboaren Ebazpenen bilduma" da. Estatu berriaren eraikuntza unean, alde batetik, eta 1876ko uztailaren 21eko Legearen ondoren babes juridikorik gabe geratu ziren Lurraldeen administrazio fiskalaren erregimenean, bestetik, egoera ekonomiko-administratiboaren zehaztapenean eragina izan zuten lege-testuen sorta oso-osoa da.

Los Conciertos Económicos de las Provincias Vascongadas - Nicolás de Vicario y Peña, 1909

1876ko Legea abiapuntu, Ekonomi Itunaren lege-araubidearen eraikuntza ahalbidetu zuen araudi exhaustiboaren biltze lan arretatsua dugu hau. Pertsona ospetsu askok eragin erabakigarria edo protagonismo ukaezina izan zuten finantza-autonomia berreskuratzeko ahaleginetan eta probintziako erregimen politikoaren eta administratiboaren buru-antolaketaren alde egin ziren lehen saioetan. Hauen iritziak, jokabideak eta Itunaren aldeko jarrerei buruzko lekukotasun sistematizatu eta fidagarriak ere biltzen ditu lanak.

El Concierto Económico. ¿Qué ha sido, qué es, qué debe ser? - Federico Zabala y Allende, 1927

Funtsean dibulgaziozko liburu praktikoa da, Ekonomi Itunaren inguruan ideiak argitzeko eta finkatzeko. Hots, egilearen hitzetan, "haren justizia eta onura hedatzeko" lana. Federico de Zabalaren obra egituratzen duten atalak, egileak berak argitzen ditu bere izenburuan: Ekonomi Ituna (aurretiko definizioa), zer izan den (bilakaera), zer den (1925-26ko azken akordioa) eta zer izan behar den (sistemak gerora duen proiekzioa).

Fiat Lux - Nicolás de Vicario y Peña, 1923

Bizkaiko Aldundiaren monografien lehiaketara 1921ean aurkeztutako lana 1926rako espero zen Itunaren berriztapena ondo prestatzeko asmoz. Bertan hiru zatitan banatu den konparaziozko azterlana egiten da euskal tributazioaren eta Espainiako beste probintzia batzuenaren artean: lehenengoa, foruen garaiko tributuez aritzen da; bigarrena, itundutako araubidea zer zen lana garatu zen unean; eta hirugarrena, etorkizunean zer izan beharko zukeen egilearen aburuz.

Información sobre la Hacienda Provincial (1913) - Diputación Provincial de Vizcaya - Ayuntamiento de Bilbao

Liburuki honetan ez da egile bakarraren idazlan apartekorik eskaintzen. Horren ordez, jatorri ezberdineko baina tematika berdina duten hiru idazki labur biltzen dira. Aipatutako tematika ez dago loturik, itundutako araubidearen oinarriarekin, baizik eta honetatik sortutako tributu-autonomiaren erabilera eraginkorrari emandako hainbat aukerabiderekin. Foru Aldundiak, Indalecio Prietoren ekimenez, zerga sistemaren erreformari buruz egindako kontsultari erantzun egiten zaio hemen.

El Concierto Económico con el Estado - Francisco Gascue, 1907

Gipuzkoako ahalegin fiskalari buruz dihardu lan honek. Agerian ipintzen du ehun urte baino gehiago iragan diren arren, gaur egun ere zenbait gai pil-pilean ditugula, esaterako, udal aurrekontuei edota Ekonomi Itunaren eta Kupoaren eremu zabalari dagokiena.

Régimen administrativo antiguo y moderno de Vizcaya y Guipúzcoa - Pablo de Alzola, 1910

Kontribuzio zuzenari buruzko eztabaida izan zen unean, egileak jatorrizko agirietara jo zuen Aldundien tributu-sistema Euskadin eta Estatuan desberdina izateko aukera plazaratzeagatik sortu ziren jarrera kontrajarrien oinarri historikoak egiaztatzeko asmoz. Egilearen biografia ere azaltzen da liburuan garaiko Ekonomi Itunaren errealitate ekonomiko eta administratiboaren azterketan erreferenteetakoa izan baitzen.

Facultades de las Diputaciones Vascongadas como Organismos Administrativos, 1925

Lan hau eta laugarren zenbakiz argitaratu eta Nicolás Vicariok idatzi zuena, ekimen beretik datoz, hain zuzen, Bizkaiko Aldundiak 1921ean monografia lehiaketa baterako egindako deialdia. Honen helburua, itxuraz hurbil zegoen 1926ko Ituna berritzeko negoziaziorako oinarria izatea zen. Monografiaren gaia ez da, zentzu hertsian, Ituna, baizik eta Aldundiek zeuzkaten eskumen administratiboen sistematizatze-lana.

Foru Ogasunaren Doktoretza Tesi bildumaren bidez honako helburuak batu nahi izan dira: batetik, ikertzaile ororen xedea, hots, euren azterketak, ikerlanak eta hausnarketak hedatzea; eta bestetik, Foru Ogasunari buruzko ikerketa gaurkotuak hedatze aldera bide berria irekitzeko asmo irmoa.

La Administración Fiscal del Señorío de Vizcaya (1630-1804)

Egilea: Rafael Lopez Atxurra

Lanak ikerketa-proiektu gisa hasi zuen ibilbidea, doktoretza tesi moduan defendatu zuten Deustuko Unibertsitatean 1991n, eta notarik gorena jaso zuen. Zein zen gastu eta diru-sarrera publikoen funtzionamendua Foruen sasoian? Zein zen Monarkia eta Foru Ogasunen egoera? Honako liburukiak galdera hauen erantzunak jasotzen ditu.

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren Fiskalitatea

Egilea: Alberto Atxabal Rada

Lanak Foru Zuzenbide Zibila du aztergai zergen ikuspuntutik. Ez du erakunde zibilik ezta zerga zehatzik aztertzen; aitzitik, fiskalitatea eta foru zuzenbide zibilaren arteko lotura bere osotasunean du aztergai. Doktoretza tesi hau 1999an defendatu zuten Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean eta notarik gorena izan zuen. Teoria-lan hutsa izan zitekeen azterlanaren ordez, ikerketa hau euskarri izan da Bizkaiko Batzar Nagusiek urriaren 15eko 7/2002 Foru Araua bideratzeko eta gainditzeko. Arauak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldatu duenak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sisteman beharrezko moldaketak egitea du xede, hain zuzen ere, hura Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunei egokitzeko, beraren erabilera eta finkatzea bermaturik egon daitezen.

Eskubide historiko paradigmatiko baten babes juridikoa: Euskal Kontzertu Ekonomikoa

Egilea: Gonzalo Martínez Etxebarria

Obra honetan, foru sistemaren bilakaera historikoa eta, zehatzago, Euskal Kontzertu Ekonomikoaren Erakundearen bilakaera aztertu ondorik, euskal erakundeek Kontzertu Ekonomikoa babesteko jorratu duten arlo juridikoa azaltzen da bereziki; babes horrek, nagusiki, Erakunderako zeharo ezinbestekoak diren bi alor landu ditu: alor materiala eta alor prozesala. Aipatu den lehenengo alorrari dagokionez, hau da, alor materialari dagokionez, obran egin den analisiaren gai nagusia Sozietateen gaineko Zergak araupetzen duen esparruaren babesa da; alor prozesalari dagokionez, berriz, otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoa aztertu da batik bat.

Nationalist Politics and Regional Financing Systems in the Basque Country and Catalonia

Egilea: Caroline Gray

Azterlanak alderdi nazionalisten estrategia politikoaren bilakaeraren faktore adierazgarri moduan ikertzen ditu trantsiziotik estatu espainiarrean indarrean dauden finantzaketa erregionaleko sistema guztiak, bereziki Kataluniako Convergência i Unió alderdiarena eta Euskadiko EAJ-PNV alderdiarena.

Testuak euskaraz bakarrik.

Congreso Internacional. Concierto Económico Vasco y Europa

congresointenacional

Argitaratzailea: Eduardo J. Alonso Olea

2006ko abenduan "Euskal Ekonomi Ituna eta Europa, eskualde-fiskalitatea eta Estatu-laguntzak" izenpeko biltzarra egin zen Deustuko Unibertsitatean. Biltzarra, Azoreen auzian Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak emaniko epaiaren irizpideetan oinarritzen zen, auzi hura Europako eskualdeen tributu-autonomiari buruzkoa izan baitzen. Bilkuraren txostenak argitalpen honetan jaso dira.

500 años de Hacienda Foral

Egilea: Eduardo J. Alonso Olea

Liburuxka honek laburki Bizkaiko Foru Ogasunaren hastapenak XVI. mendetik gaur arte, bere funtzionamendua eta historia-hitzaurrea biltzen ditu. Bestalde, bigarren atalean Ekonomi Itunaren agertzea, bere garapena Bizkaian eta Gipuzkoan 1937an ezeztatu arte, bere berrezarpena 1981ean eta honen ondorioak azaltzen ditu, eta egungo kupoaren jardunbideari ere erreferentzia egiten dio.