Argitalpenak

Ikerketa-Bilduma

Ikerkuntza Bildumaren xedea edo asmoa Tesis Bildumaren osagarria izatea da ikuspegi guztiak kontuan hartuta Ekonomia Itunaren alderdi jakin batzuk aztertzen dituzten pertsona adituek ekarpen zientifiko berritzaileak eta kalitatezkoak zabal ditzaten. Ikerkuntza-lanak webean argitaratu eta doan zabaldu ez ezik eta bilduma berri honetan esku hartzea sustatzearen ondoreetarako, Ad Concordiamek izaera desberdinetako haborokinak eskaintzen dizkie pertsona kolaboratzaileei.

 

Foral Tax Autonomy On Corporate Income Tax And European Harmonization

Foral Tax Autonomy On Corporate Income Tax And European HarmonizationEgilea: Andoni Montes

Zerga-ihes internazionalak eta Eurozonaren egonkortasunak harmonizazio fiskal sakonago baten beharra dute. Common Consolidated Corporate Tax Base (CCCTB) proposamena bide horretan hurrengo urratsa izango litzateke. Alabaina, Espainako estatuan bost eskumen fiskal daude. Hori dela eta, Europar Batasunak lurralde eta eskualdeak kontuan hartu behar ditu, beraien subiranotasun fiskala errespetatzeko eta europar politiken egiazkotasuna bermatzeko. Artikulu honetan sozietate-zergarekiko autonomia forala eta Europa mailako harmonizazioaren arteko bateragarritasuna ikertzen da eta lurralde foralen partaidetza Euripa batasunaren erabakitze prozesuetan areagotzea proposatzen da bi aldagaien arteko oreka garatzeko.

BIO
Andoni Montes Instituto Complutense de Estudios Internacionales-eko ikertzailea da. Ekonomia eta Zuzenbide ikasketak Rey Juan Carlos unibertsitatean jarraitu ondoren, Politika Ekonomiko arloan graduondoak ikasi zituen Utrecht-eko unibertsitatean (Herbehereak) eta London School of Economics and Political Science-n (Erresuma Batua). Federalismoa, politika fiskala eta ongizate sistemak dira bere ikerketa arlo nagusiak.