Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.

Gehiago jakin nahi dut

Onartu egiten dut

Argitalpenak

“Tesi” bilduma

Foru Ogasunaren Doktoretza Tesi bildumaren bidez honako helburuak batu nahi izan dira: batetik, ikertzaile ororen xedea, hots, euren azterketak, ikerlanak eta hausnarketak hedatzea; eta bestetik, Foru Ogasunari buruzko ikerketa gaurkotuak hedatze aldera bide berria irekitzeko asmo irmoa.

La Administración Fiscal del Señorío de Vizcaya (1630-1804)

Egilea: Rafael Lopez Atxurra

Lanak ikerketa-proiektu gisa hasi zuen ibilbidea, doktoretza tesi moduan defendatu zuten Deustuko Unibertsitatean 1991n, eta notarik gorena jaso zuen. Zein zen gastu eta diru-sarrera publikoen funtzionamendua Foruen sasoian? Zein zen Monarkia eta Foru Ogasunen egoera? Honako liburukiak galdera hauen erantzunak jasotzen ditu.

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren Fiskalitatea

Egilea: Alberto Atxabal Rada

Lanak Foru Zuzenbide Zibila du aztergai zergen ikuspuntutik. Ez du erakunde zibilik ezta zerga zehatzik aztertzen; aitzitik, fiskalitatea eta foru zuzenbide zibilaren arteko lotura bere osotasunean du aztergai. Doktoretza tesi hau 1999an defendatu zuten Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean eta notarik gorena izan zuen. Teoria-lan hutsa izan zitekeen azterlanaren ordez, ikerketa hau euskarri izan da Bizkaiko Batzar Nagusiek urriaren 15eko 7/2002 Foru Araua bideratzeko eta gainditzeko. Arauak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldatu duenak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sisteman beharrezko moldaketak egitea du xede, hain zuzen ere, hura Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunei egokitzeko, beraren erabilera eta finkatzea bermaturik egon daitezen.

Eskubide historiko paradigmatiko baten babes juridikoa: Euskal Kontzertu Ekonomikoa

Egilea: Gonzalo Martínez Etxebarria

Obra honetan, foru sistemaren bilakaera historikoa eta, zehatzago, Euskal Kontzertu Ekonomikoaren Erakundearen bilakaera aztertu ondorik, euskal erakundeek Kontzertu Ekonomikoa babesteko jorratu duten arlo juridikoa azaltzen da bereziki; babes horrek, nagusiki, Erakunderako zeharo ezinbestekoak diren bi alor landu ditu: alor materiala eta alor prozesala. Aipatu den lehenengo alorrari dagokionez, hau da, alor materialari dagokionez, obran egin den analisiaren gai nagusia Sozietateen gaineko Zergak araupetzen duen esparruaren babesa da; alor prozesalari dagokionez, berriz, otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoa aztertu da batik bat.

Nationalist Politics and Regional Financing Systems in the Basque Country and Catalonia

Egilea: Caroline Gray

Azterlanak alderdi nazionalisten estrategia politikoaren bilakaeraren faktore adierazgarri moduan ikertzen ditu trantsiziotik estatu espainiarrean indarrean dauden finantzaketa erregionaleko sistema guztiak, bereziki Kataluniako Convergência i Unió alderdiarena eta Euskadiko EAJ-PNV alderdiarena.