Itunaren dokumentazio guztia
zure eskuan

Administrazio-doktrina

Atal honetan 2002. urtean berritu zenetik Ekonomia Itunaren edukiari eragiten dioten gaiei buruz emandako administrazio-ebazpen garrantzitsuenak aurkituko dituzu, bai alderdi orokorrei dagokienez, bai zerga itunduak hitzartzeari dagokionez. Horien artean daude Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak edo Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak egindako kontsultak, Arbitraje Batzordeak ezagutzeko aztertu behar izan diren gatazkei buruzko ebazpenak eta auzitegi ekonomiko administratiboen ebazpen batzuk.

Data hori baino lehenagoko administrazio-doktrinan interesatuta bazaude Ad Concordiam Bildumako “Euskal Ekonomia Itunaren Bilketa: legedia, jurisprudentzia eta bibliografia” liburuko “Ebazpenen Eranskina” kontsulta dezakezu. Liburuan sartzeko, egin klik hemen:

Sarbidea Euskal Ekonomia Itunaren bilduma..