Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.

Gehiago jakin nahi dut

Onartu egiten dut

Itunaren Azterketa

2017-2021 metodologia

Ekonomi Itunak ezarri duenez, bost urterik behin Gorte Nagusiek onetsitako legearen bitartez eta Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoaren aurretiazko aldeko erabakiarekin, kupoa zehazteko metodologia finkatu behar da hurrengo bost urteetarako, bai eta bost urteko epealdi horretako lehen urteko kupoa ere onartu behar da. Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoaren ardura izango da lehen urtetik aurrera hurrengo urteetan hasierako kupoa eguneratzea, legeak berak onetsitako metodologia aplikatuta.

Egun indarrean dagoen metodologia 2017tik 2021raino kupoei dagokiena da, urriaren 28eko 11/2017 Legeak onetsitakoa. Metodologia horretan, oinarri-urteko kupoa nola kalkulatu behar den zehaztu egiten da, baita hasierako kupo hori eguneratzeko formula ere bost urteko epealdiaren hurrengo urteetarako.

Sakontzeko: Kupoa zehazteko metodologia y Beharreko Finantza-Egokitzapenak.