Itunaren informazio guztia
zure zerbitzura

Beharreko Finantza-Egokitzapenak

Ekonomiaren ikuspegitik, ondasun eta zerbitzu ugari ekoitzi den lekua ez dator bat zergaren mendeko egitate ekonomikoak gertatzen diren lurraldearekin, hau da, kontsumoa edo inbertsioa egiten diren lurraldearekin.

Horrek guztiak finantza-arazoa eta arazo fiskala ekarri ditu. Etorri ere, ez datoz bat lotura-gunearen arabera benetan lortzen den zerga-bilketa, zergaren mende dagoen zerga-egitatea zein lurraldetan gauzatu eta teorian lurralde horri egotzi beharreko bilketarekin.

Balio Erantsiaren gaineko Zergan egitate ekonomiko hori kontsumoa da, baina legearen arabera zergaren mende dagoen zerga-egitatea ondasunak ematea edo zerbitzuak ematea da. Azken kontsumitzaileak zerga benetan ordaintzen badu ere, ez da subjektu pasiboa. Subjektu pasiboa ondasunak edo zerbitzuak ematen dituena da eta horrek Ogasunari zerga ordaindu behar dio, berak erantsitako balioaren gainean.

Fabrikazioaren gaineko Zerga Berezien kasuan, arazoa antzekoa da. Azken kontsumitzaileak zerga jasaten du, baina zergaren ordainketa zehazteko lotura-gunea zergaren sortzapena gauzatu den lekua da. Zerga Bereziekin kargatutako ondasunen zirkulazioari buruz Europar Batasuneko arauek ezarritakoa aintzat hartuta, ondasunok araubide etengarripean gera daitezke, ondasunak zein lantegitan sortu eta lantegi horretatik ateratzen ez diren bitartean edota ondasunak zein gordailu fiskaletan gorde eta hortik ateratzen ez diren bitartean. Araubide etengarripean egongo dira lantegien eta gordailu fiskalen artean garraiatzen direnean ere, garraio hori Estatu-kide ezberdinetatik badoa ere. Zergaren sortzapena gertatuko da araubide etengarria amaitzen denean.

Gauza bera gertatzen da Berrerabili ezin diren Plastikozko Ontzien gaineko Zerga Bereziarekin eta Berotegi-efektuko Gas Fluordunen gaineko Zergarekin. Horietan, ontzi edo gas horien erabilera zergapetzen da, eta zergapeko egitatea, berriz, zergapeko produktuen fabrikazioa, inportazioa edo erkidego barruko erosketa edo, are gehiago, zerga aplikatzen den lurraldean modu irregularrean sartzea.

Tributu-administrazio ezberdinen artean muga fiskalak daudenetan, konponbidea esportazio-eragiketak salbuestea eta inportazio-eragiketak zergaren mende jartzea da. Muga fiskalik ez dagoenean, ostera, zerga-bilketa berriro esleitu beharko zaio Ogasun egokiari. Ekonomi Itunak hartu duen konponbidea finantza-egokitzapen bat egitea izan da. Egokitzapen horretarako ez dira benetako eragiketak aintzat hartuko ezpada aldagai makroekonomiko batzuk, azken horien bidez desoreka bere osotasunean neurtu baitaiteke.

BEZaren, zerga berezien edo berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergaren kasuan, zergaren mende dagoen egitate ekonomikoa kontsumoa da; horregatik, zerga-bilketa lurralde bati ala besteari egozteko irizpidea kontsumoa izan behar da. Horiek horrela, zergek kargatutako ondasun bakoitzari begira, erreferentziazko lehen aldagaia Euskadiko egoiliarrek egiten duten kontsumo erlatiboa da, Estatu osoko kontsumoarekin konparatuta. BEZaren kasuan, zerga orokorra denez, izaera orokorreko aldagaien bidez zehaztu beharko da egokitzapena. Zerga Berezien kasuan, aldiz, ondasun zehatzen gaineko kontsumoa zergaren mende jartzen denez, kargatutako ondasun bakoitzaren kontsumoko aldagaiak erabili beharko lirateke.

Horiek horrela, indarreko bost urterako legeak kontsumo erlatiboaren indize hauek ezarri ditu zeharkako zergen egokitzapenak kalkulatzeko:

EGOKITU BEHARREKO TRIBUTUA

Kontsumo erlatiboaren indizea

Balio Erantsiaren gaineko Zerga

%6,875

Fabrikazioaren gaineko Zerga Bereziak

Alkohol, edari eratorri eta tarteko ekoizkinak

%7,130

Garagardoa

%7,130

Hidrokarburoak

%6,560

Tabako-motak

%4,400

Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia

%3,657

Balio Erantsiaren gaineko Zerga

%4,337

Beste alde batetik, Estatuaren benetako zerga-bilketa osoa bi iturrietatik dator:

  • Aduanetatik datorrena, ondasun horien inportazioak zergen mende jartzen direlako. Zerga-bilketa hori Estatuari dagokio modu esklusiboan, eta
  • Barruko merkatutik datorrena, lurralde horretan gauzatu diren eragiketak zergaren mende jartzen direlako. Zerga-bilketa hori Estatuaren edo Euskadiren eskumenekoa izan daiteke, Ekonomi Itunean itundutako lotura-guneen arabera.

Hori guztia dela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren zerga-bilketa ahalmena finkatzeko irizpide berriak ezarri behar dira, kasuz kasuko lotura-gune aplikagarria aintzat hartuta. Agerikoa denez, Euskadiren kasuan, zerga-bilketako ahalmenaren indize aplikagarria zero izango da aduanetan lortutako zerga-bilketari dagokionez. Hori horrela da alor horretan eskumena Estatuari modu esklusiboan esleitu zaiolako eta euskal ogasunek ezin dutelako aduanetan sosik ere bildu. Barruko eragiketen zerga-bilketaren kasuan, ostera, zerga-bilketaren ahalmenari buruzko irizpideak jartzea beharrezkoa da.

Balio Erantsiaren kasuan, zerga-bilketako ahalmenaren indizea hurrengo formula honen bidez zehaztu egin da, teorian lor daitekeen zerga-bilketa adierazten baitu:

BEG – KSG – Esp + EuOE

non,

BEG Balio erantsi gordina, faktoreen kostuaren arabera

KSG Kapitalaren sorrera gordina

Esp Esportazioak

EuOE Europako Erkidego barruko ondasun-eskuraketak

Aldagai horiek Euskal Autonomia Erkidegoarentzat eta Estatu osoarentzat dituzten balioak elkarren artean konparatuz gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergan Euskadiren zerga-bilketako ahalmenaren indizea lortuko litzateke. Indize hori %5,765ekoa da.

Fabrikazioaren gaineko Zerga Berezien kasuan, zerga-bilketako ahalmenaren indizeak 1997an finkatu ziren, hurrengo koadroan adierazten diren irizpideekin. Tabako Moten gaineko Zergaren kasuan, alabaina, ehuneko hori urtero finkatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan dauden tabako-saltokien horniketaren arabera. Indize hori berrikusi beharko da tabako-moten salmenta eta fabrikazioaren egungo araubidea aldatuz gero; horregatik Tabako Moten gaineko Zergaren egokitzapena ez dator bat gainerako egokitzapenekin, ez dituelako bereizten Inportazioen eta Barruko Eragiketen artean; horrez gainera, egokitzapen globalean ez dago EAEren partaidetza-indize finkorik.

Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga bereziari eta berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergari buruzko indizeak 2022-2026 bosturtekorako kupoaren metodologia onartzen duen apirilaren 3ko 10/2023 Legean finkatu dira.

EGOKITU BEHARREKO TRIBUTUA

Zerga-bilketako ahalmenaren indizea

Balio Erantsiaren gaineko Zerga

%5,765

Fabrikazioaren gaineko Zerga Bereziak

Alkohol, edari eratorri eta tarteko ekoizkinak

%1,932

Garagardoa

%1,731

Hidrokarburoak

%8,260

Tabako-motak

– –

Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia

%3,657

Balio Erantsiaren gaineko Zerga

%4,337

Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia

%1,745

Balio Erantsiaren gaineko Zerga

%3,994

Modu horretara, zeharkako zergen kasuan egin behar diren egokitzapenak kalkulatzeko, hurrengo ehuneko hauek erabiliko dira:

EGOKITU BEHARREKO TRIBUTUA

Kontsumoa

Zerga-bilketaren ahalmena

Egokitzapena

Ad.

Barruko Era.

Ad.

Barruko Era.

Balio Erantsiaren gaineko Zerga

%6,875

%0

%5,765

%6,875

%1,110

Fabrikazioaren gaineko Zerga

Alkohol, edari eratorri eta tarteko ekoizkinak

%7,130

%0

%1,932

%7,130

%5,198

Garagardoa

%7,130

%0

%1,731

%7,130

%5,399

Hidrokarburoak

%6,560

%0

%8,260

%6,560

%-1,700

Tabako-motak

%4,400

%0

– –

Horniduren benetako % -a

Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia

%3,657

%0

%1,745

%3,657

%1,912

Balio Erantsiaren gaineko Zerga

%4,337

%0

%3,994

%4,337

%0,343

Aduanetan lortutako zerga-bilketaren kasuan, aipatutako ehunekoak aplikatuko dira Estatuko Ogasunak benetan bildutako zergen gainean, Estatuak modu esklusiboan duen eskumena egikaritzen baitu. Barruko eragiketen kasuan, ostera, ehunekoak zehaztuko dira ogasun ezberdinek kudeaketan izan duten eragingarritasuna kontuan izanda; modu horretara, zerga-bilketaren eragingarritasunik txikiena duen ogasunaren datuak erabiliko dira. Egokitu beharreko tributu bakoitzean, Estatu mailara ekartzen dira Ogasun bakoitzaren zerga-bilketak, onetsi diren indizeek finkatu duten zerga-bilketaren ahalmen erlatiboaren arabera. Eta, kasuan kasuan, egokitzapena kalkulatzeko, kopuru bietatik txikiena erabiliko da. BEZaren kasuan, kontuan hartu behar da, halaber, doitu egin behar dela Estatuko ogasunak lortutako benetako diru-bilketa, urrutiko salmentei eta ondasunen eta zerbitzu-prestazioen barne-emate jakin batzuei aplikatzekoak zaizkien araubide bereziengatik. Araubide berezi horien ezaugarri nagusia helmugako tributazioa da, eta leihatila bakarraren mekanismoaren bidez instrumentalizatuta daude. Eragiketa horiengatik ZAEAk Europar Batasuneko gainerako zerga-administrazioetatik leihatila bakarreko mekanismoaren bidez jasotako zenbatekoak dira, Espainia kontsumoko estatu kidea denean. Eragiketa horien doikuntza aduanetan lortutako bilketaren antzera egituratzen da, dagozkion kuota guztiak ZAEAk ordaintzen baititu.

Aurrekoarekin batera, muga batzuk ezarri dira eta, muga horiek gaindituz gero, egokitzapen-indizea zuzendu beharko litzateke. Zuzenketa honela egingo da: zerga-bilketako ahalmenaren indizeentzat ezarri diren mugak benetako zerga-bilketak zenbateko ehunekotan gainditu eta ehuneko berdinean egingo da zuzenketa. Mugak honakoak dira: %7koa Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziarentzat eta %10ekoa Alkohol, edari eratorri, tarteko ekoizkinen gaineko Zergarentzat eta Garagardoaren gaineko Zergarentzat.

Amaitzeko, gogoratu behar da Kupoaren Legeko Lehenengo Xedapen Gehigarriak indarrean jarraitzen duela lege hori aplikatzeko bosturtekoan abuztuaren 4ko 37/1997 Legearen Lehenengo Xedapen Gehigarrian ere ezarritakoari; azken Lege horrek Euskadiko Kupoa zehazteko metodologia onetsi zuen 1997-2001 bost urteko epealdirako. Lege horretan, beraz, “finantza-konpentsazio” batzuk ezarri ziren neutraltasuna lortzeko justifikazioarekin, Fabrikazioaren gaineko Zerga Bereziak itundu zirenean onartu zenez. Konpentsazioaren kopurua honela kalkulatuko da: Zerga Bereziak zergapetutako figura bakoitzean izandako zerga-bilketari koefiziente batekin biderkatu behar zaio. Koefiziente hori izango da egozpen-indizearen (%6,24) eta Euskadirako balioetsi diren kontsumo-ehunekoen arteko aldea (%7,13 Alkohol, Edari Eratorri, Tarteko Ekoizkin eta Garagardoarentzat, %6,56 Hidrokarburoentzat eta %4,4 Tabako-motentzat).