Itunaren informazio guztia
zure zerbitzura

Kupoaren ordainketaren formazko izapideak

Ekonomi Itunak ezarri duenez, kupoa eta konpentsazioak hasieran behin-behinean zehaztuko dira, ekitaldi horretarako onetsi diren Estatuko Aurrekontuetako zenbatekoetatik abiatuta. Behin ekitaldia amaitu eta gero Estatuko Aurrekontuen likidazioa egiten denean, erabilitako magnitudeetan izan diren desbideraketak zuzenduko dira. Zuzenketa horietatik etor daitezkeen aldeko edo kontrako diferentziak hurrengo ekitaldiko behin-behineko kupoari gehituko zaizkio, hots, zuzenketak egin diren ekitaldiaren hurrengoan sartuko dira.

Kupoaren kopurua Estatuko Ogasun Publikoari ordainduko zaio hiru epe berdinetan, urteko maiatzean, irailean eta abenduan.

Amaitzeko, Ekonomi Itunak beste xedapen bat gehiago dauka, Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartu dituen eskumenetan aldaketarik gertatuz gero behin-behineko kupoan aldaketa horrek izan behar dituen eraginak zehazteko, baldin eta eskumenen urteko kostea, Estatu mailakoa, kupoa kalkulatzeko Estatuaren zamen artean sartu izan bada. Halakoetan, beraz, urteko koste hori proportzioz kendu behar da, Euskadik eskumen horiek bere gain hartu dituen urtearen zatia aintzat hartuta.