Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eta erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.

Gehiago jakin nahi dut

Onartu egiten dut

Itunaren Azterketa

Tributu-harremanen printzipioen koadroa

Jaitsi PDF-a

TRIBUTU-HARREMANEN PRINTZIPIOAK

Lurralde Historikoek ezar dezaketen tributu-sistemaren printzipio nagusiak

  • Elkartasunari begirunea izatea
  • Estatuko zergen antolaketa orokorra kontuan izatea
  • Estatuarekin koordinazioa, harmonizazio fiskala eta elkar-lana izatea
  • Lurralde Historikoetako erakundeen artean koordinazioa, harmonizazio fiskala eta elkar-lana izatea
  • Nazioarteko itun edo hitzarmenen mende egotea

Lurralde Historikoetako tributu-arauketaren harmonizazio fiskaleko printzipioak

  • Terminologia eta kontzeptuak Tributuen Lege Orokorrera egokitzea
  • Benetako presio fiskal osoa Estatuko gainerako lekuen parekoa izatea
  • Estatuko lurralde osoan pertsonak ibiltzeko eta geratzeko askatasuna errespetatu eta bermatzea, baita ondasun, kapital eta zerbitzuen zirkulazio-askatasuna ere, bereizkeriarik sortu gabe, enpresek euren artean lehiatzeko aukera murriztu gabe, edota baliabideak erabiltzean nahasmendurik eragin gabe
  • Abeltzaintza-, meatzaritza-, industria-, merkataritza-, zerbitzu-, lanbide- eta arte-jardueren kasuan, lurralde erkidean erabilitako sailkapen bera erabiltzea

Elkar-lanerako printzipioa

  • Proiektuak onetsi aurretik arauak elkarrekin trukatzeko betebeharra
  • Nazioarteko hitzarmenetan Euskadiko erakundeek elkar-lanean aritzea
  • Informazioa trukatzea eta ikuspenetarako lankidetza

Interpretazio-printzipioa

  • Ekonomi Itunaren arauak interpretatuko dira Tributu Lege Orokorrean tributu-arauak interpretatzeko ezarri diren erregelen arabera

FINANTZA-HARREMANEN PRINTZIPIOAK

Printzipio nagusiak

  • Euskadiko erakundeen autonomia fiskala eta finantza-autonomia, euren eskumenak garatzeko eta betetzeko
  • Elkartasunari begirunea izatea Konstituzioan eta Autonomia Estatutuan ezarritako moduan
  • Aurrekontuen egonkortasunari dagokionez, Estatuarekin koordinazio eta elkar-lana izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartu ez dituen Estatuko zamak ordaintzea

Toki-erakundeei buruzko printzipioak

  • Estatuak une oro dituen finantza-zaintzako ahalmen berdinak Euskadiko erakunde eskudunek izatea
  • Lurralde Historikoetako Toki-erakundeek, itundu gabeko tributuetan parte hartzea