| Ekonomi Ituna ohiko foru-sistema da, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-harremanak eta tributu-harremanak ezarri eta antolatzeko. Maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bitartez onartu zen Ekonomi Ituna. Itunak honakoak jasotzen ditu: tributu-harremanetan eta finantza-harremanetan aplikatu behar diren irizpide nagusiak, tributuen gaineko eskumenak banatzeko arauak, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-fluxuak, eta Itunaren aplikazioa ebazteko ardura duten organoak.
|
| Zehatz-mehatz |
Zehatz-mehatz