| Ekonomi Itunak ezarri duenez, bost urterik behin Gorte Nagusiek onetsitako legearen bitartez eta Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoaren aurretiazko aldeko erabakiarekin, kupoa zehazteko metodologia finkatu behar da hurrengo bost urteetarako, bai eta bost urteko epealdi horretako lehen urteko kupoa ere onartu behar da. Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoaren ardura izango da lehen urtetik aurrera hurrengo urteetan hasierako kupoa eguneratzea, legeak berak onetsitako metodologia aplikatuta. Egun indarrean dagoen metodologia 2007tik 2011raino kupoei dagokiena da, urriaren 25eko 29/2007 Legeak onetsitakoa. Metodologia horretan, oinarri-urteko kupoa nola kalkulatu behar den zehaztu egiten da, baita hasierako kupo hori eguneratzeko formula ere bost urteko epealdiaren hurrengo urteetarako. Sakontzeko: Kupoa zehazteko metodologia y Beharreko Finantza-Egokitzapenak. |
| 2007-2011 metodologia |
