| Beste edozein urtetako Kupoa kalkulatzeko, oinarri-urteko Kupo Likidoa eguneratu behar da. Koadroan ikus dezakegu 2008. urteko kupoaren kalkulua nola egin zen, bost urtetatik bigarrenekoa, alegia.
13. Eguneratze-indizeaKupoaren Legeak ezarri duenez, urte bateko eguneratze-indizea izango da zatidura baten emaitza, EAErekin itundu dituen tributuengatik urte horretan Estatuak Espainia osoan bildutakoaren (lurralde erkideko Autonomia Erkidegoei erabat lagatutako tributuak kenduta) eta tributu berdinengatik oinarri-urtean bildutakoaren artean. Edo, beste hitzekin esateko, eguneratze-indizea adieraziko du Estatuaren zerga-bilketak izan duen hazkunde-tasa, Euskadin Lurralde Historikoek biltzen dituzten zerga hauetan: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Sozietateen gaineko Zerga, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga, BEZ, Fabrikazioaren gaineko Zerga Bereziak eta Aseguruetako Primen gaineko Zerga. 14. Kupo likido eguneratua (= Oinarri-kupo eguneratua)Hori lortzeko, oinarri-urteko Kupo likidoa eguneratze-indizearekin biderkatu behar da. 15. Ordaintzeko kupo likidoaBehin-behineko kupo likidoa zehaztu ondoren, konpentsazioak kendu behar dira ekitaldi horri dagokion kopuruan, eta modu horretara, ekitaldi horretan ordaintzeko kupo likidoa lortuko litzateke. end faq |
| Bost urteko epealdiko gainerako kupoak |
