| Kupoaren Legeak ezarritakoaren arabera, oinarri-urteko kupo likidoa zehazteko Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartu ez dituen zamen zenbateko osoari egozpen-indizea aplikatuko zaio eta egokitzapen eta konpentsazio egokiak egingo dira. Kalkulu horren eskema honako hau da, Lege horretako I. eranskinean jaso den bezala. milioi euro
1. Estatuko Aurrekontuak: gastuakGobernu zentralaren gastu guztiak dira abiapuntua, Estatuko Aurrekontu Orokorretan jaso izan diren bezala. 2. EAEk bere gain hartutako zamakJarraian, Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu zaizkion eginkizunak zehaztu eta Estatuko Aurrekontuetan eginkizun horietarako partidak zenbatu egiten dira. Eginkizunok izango dira Autonomia Estatutuak ezarritakoak. Modu horretara, Gobernu zentralak Estatu osoan egindako gastua zehaztuko da, Euskadin euskal erakundeek emandako eginkizunetarako. 3. EAEk bere gain hartu ez dituen zamak, guztiraEstatuko gastu osotik Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartu dituen eskumenen gastua kenduz gero, EAEk bere gain hartu ez dituen zamen zenbatekoa lor daiteke, hau da, Estatuak egiten duen gastua Euskadik bere gain hartu ez dituen eskumenengatik. Kupoaren Legeak zehaztu ditu kalkulu horretarako irizpideak. Alde batetik, EAEk bere gain hartu ez dituen zamen zenbateko osoa kalkulatzeko metodoa ezarri du: Estatuko aurrekontuen gastu guztietatik kentzen ditu Euskadik bere gain hartu dituen eskumenei dagokien aurrekontuetako diru-izendapen osoa, Estatu mailari begira. Beste alde batetik, EAEk bere gain hartu ez dituen zamen izaerako hurrengo hiru kontzeptuak jaso dira, besteak beste:
4. EAEk finantzatu behar dituen zamakEAEk finantzatu behar dituen zama guztiek adierazten dute Espainia osorako Gobernu zentralak duen gastua Euskadik bere gain hartu ez dituen eskumenengatik. Estatuko gastu osotik EAEk ordaindu behar duten zatia lortzeko, egozpen-indizea aplikatuko da. Funtsean, egozpen-indizea izango da Euskadiren errenta erlatiboa Espainiaren errentari begira. Ekonomi Itunean, indize hori ez da aldatu 1981ean kupoaren sistema berriro ezarri zenetik, hots, beti berdina izan da, %6,24. Edozein kasutan ere, Euskadik bere gain hartu ez dituen zamak eta, ondorioz, finantzatu behar dituen zamak lortzeko, EAEk bere gain hartu ez dituen eskumenengatiko gastu osoa (85.752,6 milioi euro) biderkatu behar da %6,24rengatik. Biderketaren emaitza 2007. urtean 5.350,9 milioi euro izan zen, bost urtekoaren oinarri-urtean, alegia. 5. Itundu gabeko tributuakHoriek dira Aurrekontuetako 1.etik 3.era bitarteko kapituluetan Estatuak lorturiko sarrerak, itundu gabeko zerga, tasa eta prezio publikoengatik baldin eta Euskadik bere gain hartu ez baditu horien gaineko eskumenak. Sarrera horietatik garrantzitsuenak aduanetako eskubideak izango lirateke. Horrenbestez, Estatuak lorturiko diru-kopuruak dira eta EAEk bere gain hartu ez dituen zamak finantzatzeko erabiltzen dira. Itundu gabeko tributuen kopurua zehazteko, Estatuak sarrera horiengatik Espainia osoan lorturiko kopuruari (3.942,6 milioi euroei) %6,24 aplikatuko zaio. 6. Tributu-izaera ez duten sarrerakHoriek dira Estatuak lorturiko sarrerak, baldin eta tributu-izaera ez badute eta Euskadiri egotzi badakizkioke. Sarrera horiek Estatuko Aurrekontuetako 4.etik 8.era bitarteko kapituluetan sartzen dira (transferentzia arruntak eta kapitaleko transferentziak, ondare-sarrerak, inbertsioen besterenketak eta finantza-aktiboen aldaketak). Kopuru hori zehazteko, berriro ere, Estatuak sarrera horiengatik Espainia osoan lorturiko kopuruari (7.589,3 milioi euroei) egozpen-indizea aplikatuko zaio. 7. Itundutako zuzeneko zergakHori da zuzeneko zergen bidez lorturiko sarrerak behar bezala balioesteko egin behar den konpentsazioa, zergak Euskadiri eta Estatuari egotzi behar zaizkienean. Halakorik bi kasutan gertatzen da: Estatuko zorraren harpidedunen kasuan eta euskal lurraldeetan lan egiten duten Estatuko funtzionarioen kasuan. Bi kasuotan, Lurralde Historikoetan aurkeztutako aitorpenetan kendu egingo dituzte etekin horien gainean egin zaizkion atxikipenak (eta Gobernu zentraleko Ogasunari ordaindu zaizkionak). Horiek horrela, Estatuak atxikipenak kobratzen ditu eta EAEk itzultzen ditu; horregatik, konpentsazio bat ezarri da, hain zuzen, 7. puntu honetan aurreikusitako egokitzapenaren xede. 8. Estatuak lortutako sarrerak eta EAEri egotzi beharrekoakAurreko hiru kontzeptu horien batuketak adierazten ditu Gobernu zentralak lortutako sarreretatik Euskadiri egotzi beharrekoak. Eta 2007an 1.152,4 milioi euro izan ziren. 9. Aurrekontuetako defizitaDefizita itundu gabeko sarreren artean sartu behar dugu eta, horregatik, Euskadiri egotzi behar zaio defizitengatiko sarreretan EAEri dagokion ehunekoa, Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartu ez dituen zamak Estatuak bezala finantzatu ditzan. Horretarako, Estatuko Aurrekontu Orokorretan jaso den defizitetik EAEri dagokion zatia kupotik kenduko da. Aldi berean, EAEk bere gain hartu ez dituen zamen artean Estatuko zorraren amortizazio-kuotak eta korrituak sartuko dira. Kontuan izango den defizitaren zatia zehazteko, oraingoan ere, Estatuko Aurrekontuetan jasotako defizit osoari egozpen-indizea aplikatu behar zaio (%6,24). 10. Kupo likidoaHori da EAEk bere gain hartu ez dituen eskumenengatik ordainduko duena. Kupo likidoa lortzeko, ordaindu beharreko gastu guztietatik Estatuak bildutako zergak (EAEri egotzi beharreko sarrera badira) eta defizitaren bidez finantzatzen diren gastuak kendu behar dira. 11. Beste konpentsazio batzukKupoarengatik ordaindu behar den zenbatekoa lortzeko, Kupo Likidotik kopuru batzuk kenduko dira, kopuruok Euskadik bere gain hartu dituen gastu-eskumen batzuk finantzatzeko baitira. Konpentsazio horiek aldakorrak dira denboran zehar.
12. Ordaintzeko kupo likidoaHori da, azken finean, Estatuari ordainduko zaion kopurua. Kopuru hori lortzeko, Kupo likidotik (10) eskumen zehatzengatiko konpentsazioak (11) kendu behar dira. end faq |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Oinarri-urteko kupoa (hasierako urteko kupoa) |
