| Tributuei buruz ezarritakoaz gain, Ekonomi Itunak beste printzipio orokor batzuk biltzen ditu, Euskadiren eta Estatuaren arteko harremanetako finantza-fluxuak eta aurrekontuetako fluxuak eragiten dutenak. Itunak fluxu horietako bakoitza identifikatzen du eta berori zehazteko metodologia ezartzen du. Konstituzio-printzipioa den elkartasunaren aldeko errespetuaz gainera, finantza-harremanen printzipiorik garrantzitsuenak honakoak dira:
Toki-erakundeei dagokienez, finantza-zaintzaren gainean Ekonomi Itunak Euskadiko erakunde eskudunei eta Estatuari pareko ahalmenak aitortzen dizkie, beti ere euskal erakundeen autonomia-maila lurralde erkideko erakundeek dutena baino txikiagoa ez bada. |
| Finantza-oinarriak |
