|
TRIBUTU-HARREMANEN PRINTZIPIOAK
|
|
Lurralde Historikoek ezar dezaketen tributu-sistemaren printzipio nagusiak
|
- Elkartasunari begirunea izatea
- Estatuko zergen antolaketa orokorra kontuan izatea
- Estatuarekin koordinazioa, harmonizazio fiskala eta elkar-lana izatea
- Lurralde Historikoetako erakundeen artean koordinazioa, harmonizazio fiskala eta elkar-lana izatea
- Nazioarteko itun edo hitzarmenen mende egotea
|
|
Lurralde Historikoetako tributu-arauketaren harmonizazio fiskaleko printzipioak
|
- Terminologia eta kontzeptuak Tributuen Lege Orokorrera egokitzea
- Benetako presio fiskal osoa Estatuko gainerako lekuen parekoa izatea
- Estatuko lurralde osoan pertsonak ibiltzeko eta geratzeko askatasuna errespetatu eta bermatzea, baita ondasun, kapital eta zerbitzuen zirkulazio-askatasuna ere, bereizkeriarik sortu gabe, enpresek euren artean lehiatzeko aukera murriztu gabe, edota baliabideak erabiltzean nahasmendurik eragin gabe
- Abeltzaintza-, meatzaritza-, industria-, merkataritza-, zerbitzu-, lanbide- eta arte-jardueren kasuan, lurralde erkidean erabilitako sailkapen bera erabiltzea
|
|
Elkar-lanerako printzipioa
|
- Proiektuak onetsi aurretik arauak elkarrekin trukatzeko betebeharra
- Nazioarteko hitzarmenetan Euskadiko erakundeek elkar-lanean aritzea
- Informazioa trukatzea eta ikuspenetarako lankidetza
|
|
Interpretazio-printzipioa
|
- Ekonomi Itunaren arauak interpretatuko dira Tributu Lege Orokorrean tributu-arauak interpretatzeko ezarri diren erregelen arabera
|
|
FINANTZA-HARREMANEN PRINTZIPIOAK
|
|
Printzipio nagusiak
|
- Euskadiko erakundeen autonomia fiskala eta finantza-autonomia, euren eskumenak garatzeko eta betetzeko
- Elkartasunari begirunea izatea Konstituzioan eta Autonomia Estatutuan ezarritako moduan
- Aurrekontuen egonkortasunari dagokionez, Estatuarekin koordinazio eta elkar-lana izatea
- Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartu ez dituen Estatuko zamak ordaintzea
|
|
Toki-erakundeei buruzko printzipioak
|
- Estatuak une oro dituen finantza-zaintzako ahalmen berdinak Euskadiko erakunde eskudunek izatea
- Lurralde Historikoetako Toki-erakundeek, itundu gabeko tributuetan parte hartzea
|
|