Itunaren informazio guztia
zure zerbitzura

Organoak

Ekonomi Itunaren III. Kapituluak, “Ekonomi Itunaren Batzordeez eta Arbitraje Batzordeaz” izenburupean, Ituna aplikatzean sor daitezkeen arazoak konpontzeko ardura duten organoak arautzen ditu. Itunak ezarri duenez, hiru organo eratuko dira Estatuaren eta Euskadiren arteko harremanetarako: Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoa, Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordea eta Ekonomi Itunaren Arbitraje Batzordea.

Administrazioen artean Ekonomi Itunaren ondoriozko harremanak itun izaerakoak direnez gero, lehenengo bi batzordeak Estatuko eta Euskadiko Administrazioetako ordezkariek erdi bana osatzen dituzte, osatu ere, bitariko ordezkaritzarekin. Arbitraje Batzordearen kasuan, ostera, hiru kidek osatzen dute, Batzorde horrek ezaugarri eta eginkizun bereziak dituelako; modu horretara, Batzordea osatzen dute itzal handiko hiru adituk, tributuen eta ogasunaren arloan lanbidez aritutakoak epe luze batean.

EKONOMI ITUNAREN ORGANOAK

Organoak

EKONOMI ITUNAREN BATZORDE MISTOA

ARAUGINTZA KOORDINATU ETA EBALUATZEKO BATZORDEA

EKONOMI ITUNAREN ARBITRAJE BATZORDEA

Osaketa

12 kide

8 kide

3 kide

Estatuko Adm.: 6

Eusko Jaurlaritza: 3
Foru Aldundiak: 3

Estatuko Adm.: 4

Eusko Jaurlaritza: 1
Foru Aldundiak: 3
Ministroak eta Sailburuak izendatuta itzal handiko adituen artean
Erabakiak

Aho batez

Gehiengoz

Gehiengoz

Eginkizunak Hurrengo erabakiak hartzea:

  • Ekonomi Itunaren aldaketak
  • Aurrekontuen egonkortasunari dagokionez, Estatuarekin koordinazio eta elkar-lanerako konpromisoak
  • Bost urteko epealdi bakoitzean kupoa zehazteko metodologia
  • Arbitraje Batzordeko kideen izendapena eta araubidea
  • Ekonomi Itunak ezarritakoa garatu eta aplikatzeko unean-unean behar diren erabaki guztiak, tributuen arloan eta finantzen arloan
  • Tributu-arauak Ekonomi Itunera egokitzen diren ebaluatzea, arauak argitaratu aurretik.
  • Ekonomi Itunak jasotako lotura-guneen aplikazioaren gainean egin daitezkeen kontsultak konpontzea.
  • Hauekin lotuta planteatzen diren oharrak konpontzea: eskumenak koordinatzeko ustezkoak, lotutako pertsona eta erakundeen artean egindako eragiketak erregularizatzeari dagokionez, jasandako kuoten edo jasanarazitakoen aldaketadun eragiketak kalifikatzeari dagokionez.
  • Egoki deritzon azterlanak egitea, araubide autonomikoaren eta Estatuko marko fiskalaren arteko uztarketa behar bezala gauzatzeko, eginkizunaren eta egituraren aldetik.
  • Administrazio eskudunei euren jardunerako irizpide bateratuak eta informatikako plan eta programak eskaintzea, eta elkar-lanerako printzipioa eta informazioaren trukaketa benetan gauzatzeko tresnak, bitartekoak, prozedurak edo metodoak eratzea.
  • Ikuskapen arloan Estatuko Administrazioaren eta Foru Aldundien artean sor litezkeen kasuak edo arazoak aztertzea, baita tributuetan izan litezkeen balorazio-arazoak ere.
  • Ogasun Ministerioak, Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako Ogasuneko Sailek, eta Arbitraje Batzordeak eskatutako txostenak egitea.
  • Ekonomi Ituna betetzeko eta aplikatzeko behar den gainerako edozein eginkizun.
  • Ekonomi Itunaren aplikazioaren gainean, Foru Aldundietako Administrazioen eta Estatuko Administrazioaren arteko gatazkak konpontzea, bai eta Foru Aldundietako Administrazioen eta Autonomia Erkidegoen Administrazioen arteko gatazkak ere. Gatazka horiek izan daitezke eskumenei buruzkoak, edo Ekonomi Itunaren aplikazioa norbanakoen tributu-harremanen gainekoak.
  • Administrazio interesatuen artean sor daitezkeen gatazkak erabakitzea, norbanakoen tributu-harremanen gainean Ekonomi Ituna kasu zehatzetan aplikatu eta interpretatu behar denean.
  • Zergadunen egoitzari buruz sor daitezkeen desadostasunak ebaztea.