| Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordea Ekonomi Ituna betetzeko eta aplikatzeko orduan sor litekeen edozein arazo konpontzeko ardura duen organoa da. Batzorde horren helburu nagusia Ekonomi Itunaren 4. artikuluak ezarritako elkar-lanerako printzipioa eragingarri bihurtzekoa da. Horrenbestez, izaera teknikoa duen Batzordea da, Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoak duena baino izaera teknikoagoa baitu. Horrela ezarri denez, Batzordea zortzi kidek osatzen dute: Estatuko Administrazioaren lau ordezkarik eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lau ordezkarik ere; azken horiek Eusko Jaurlaritzak izendatzen ditu, horietatik hiru Foru Aldundi bakoitzak proposatuta. Oro har, Foru Aldundien ordezkaritza Ogasun eta Finantza Foru Diputatuek hartu ohi izan dute eta Eusko Jaurlaritzarena Ogasun eta Finantza Sailburuordea. Estatuko ordezkaritzari dagokionez, Ogasun Ministerioaren goi karguek osatzen dute, Ogasuneko Estatu Idazkaria presidentea dela. Batzordeak erabakiak hartzeko prozedura arautu ez denez, administrazio-prozeduraren arau orokorrak aplikatuko dira. Batzordearen eginkizunak honakoak dira:
|
| Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordea |
