| Arbitraje Batzordea Ekonomi Itunaren aplikazioari buruz Administrazioen artean sor daitezkeen gatazkak konpontzeko organoa da. Gatazka horietan Ekonomi Itunaren aplikazioa norbanakoen tributu-harremanen gainean eta eskumenei buruzko beste arazo batzuk jorratuko dira. Arbitraje Batzordea osatzen dute itzal handiko hiru adituk, tributuen eta ogasunaren arloan lanbidez hamabost urte baino gehiagotan aritutakoak. Batzorde-kideen izendapena Ogasun Ministroak eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailburuak formalizatuko dute, eta karguan sei urteko epean izango dira. Arbitraje Batzordearen erabakiak administrazio-zuzenbidearen arau orokorren arabera hartuko dira. Badago berezitasun bat erabaki horien aurka errekurtsorik jarri nahi izanez gero, Auzitegi Gorenean soilik jar daitekeela, administrazioarekiko auzien errekurtsoa erabilita. Arbitraje Batzordeak honako eginkizun hauek ditu:
Amaitzeko, aipatu behar da, Arbitraje Batzordera gatazka ekarriz gero, ordura arte gauzatzen ari ziren administrazio-jarduketak eten egingo direla gatazka konpondu arte. Arbitraje Batzordeak gatazka horiek konpontzeko erabiliko duen prozedura garatu izan da araudi edo erregelamendu baten bidez; erregelamendu hori abenduaren 28ko 1760/2007 Errege Dekretuak onetsi zuen. |
| Ekonomi Itunaren Arbitraje Batzordea |
